![Axular Lizeoa Dana-rekin konprometituta](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/12/03/axular-canva-sinlogo.png)
Secciones
Servicios
Destacamos
Axular lizeoa
Jueves, 5 de diciembre 2024, 06:51
2024ko urriaren 29an Danak Valentzia sutsitua utzi zuen, herri askoren bizitza guztiz aldatuz. Hori gertatu zenean, valentziarrek ez zuten fenomeno horren inguruko informaziorik jaso eta, jakina, ez zuten espero horrelakorik gertatuko zitzaienik. Batzuk lanean harrapatu zituen, beste batzuk ikastetxeetan, beste batzuk etxean eta beste batzuk transportean, hau da, errutinan murgilduta alegia.
Gure ikastolan, Axular Lizeoan, egoeraz jabetu gara eta kaltetuekin enpatizatu dugu. Horregatik, astebetean zehar oinarrizko elikagaiak eta tresnak biltzen aritu gara.
Guztion artean, valentziarrek egunerokotasunera bueltatzeko behar zuten material guztia eman dugu. Janaria, higiene-produktuak, txakurrentzako janaria, arropa, litro asko ur eta kontserbak eramateko eskatu ziguten. Astebeteren ondoren, material guztia batu eta bi autobus bete genituen. Materialaz gain, zortzi bolondres joan ziren Valentziara. Alde batetik, laguntzak ondo iristen direla ziurtatzeko, eta bestetik, eskulan gisa jardun eta laguntza eskaini ahal izateko.
Autobusak bueltan dira, eta orain ozen esan dezakegu gure esku zegoenarekin lagundu diegula Valentziako herritarrei, animaliei eta hiriari berari. Lankidetzan, denok elkarrekin talde bat bezala funtzionatzen dugu denok batera, indartsuagoak baikara.
Axular News-eko kide guztien izenean, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu DANA ekaitzak kaltetutako valentziarrei laguntzeko aukera emateagatik. Elkartasun kolektiborako unea izan da hau, eta bertan lan egiteko aukera izan dugu, ez bakarrik komunikatzaile gisa, baita gure komunitateak bizi duen errealitatearekin konprometitutako herritar gisa ere.
Gure taldearen bitartez, informazio baliotsua helarazi eta laguntza-ekimenak babestu ahal izan ditugu, baina, batez ere, kaltetuen ahaleginaren eta erresilientziaren lekuko izan gara. Historia bakoitza, keinu bakoitza, aurrera egitera bultzatu gaituen gainditze-ikasgaia izan da.
Eskerrak ematen dizkiegu kaltetuen sufrimendua arintzeko lan nekaezina egin duten erakunde eta pertsona guztiei, eta ondratuta sentitzen gara gure hondar alea kausa noble honetan jarri ahal izateagatik. Gure esku dagoen guztian informatzen eta laguntzen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu, garai zailetan elkartasuna eta talde-lana edozein ezbehar gainditzeko gakoa direla erakutsiz. Eskerrik asko ahalegin garrantzitsu honetan parte hartzen uzteagatik. Elkarrekin, aurrera goaz.
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.