Gure Eskola

Europatik jaso, Europari eman

Axular Lizeoa Ikastolako komunikazio taldea osatzen dugun ikasleok CIVIS saria irabazi genuen Europari buruz egindako lan bati esker

Axular Lizeoa

Viernes, 8 de marzo 2024, 06:53

2023ko abenduan, Axular Lizeoa Ikastolako komunikazio taldea osatzen dugun ikasleok CIVIS saria irabazi genuen Europari buruz egindako lan bati esker. Konkretuki, Europaren jatorria eta sorrera azaltzen zuen bideo bat egin genuen komunitate horretako kide izatearen onurak zehaztuz eta hura gabe galduko genituzkeen eskubideak azpimarratuz.

Publicidad

Lehiaketan parte hartzeko Europaren gaur egungo ezaugarriak sakonki ezagutu genituen. Hari esker, munduak eta Europak gaur egun bizi duten errealitate gogorraz jabetu ginen. Urte asko daramatzagu Europar Batasunean aurrera egiten, harresi asko eraistea lortzen eta herrialde askotako herritarren egungo egoera hobetzen. Zoritxarrez, gudu testuinguan murgilduta gaude momentu honetan eta, lorpen horietako asko, arriskuan daude. Baina garrantzitsua da ez ahaztea europarrak izateak dakarzkigun onurak ehundaka kontatzen direla eta horiei esker eskuratu ditugula bidean beste hainbat eta hainbat eskubide.

Lanketa honek hunkituta eduki gaitu. Norbanakoaren egoera momentu batetik bestera aldatu daitekeela ikusi dugu; merezi zein ez. Oso latzak diren egoerak ezagutu ditugu. Beste herrialde batzuetan guk normaltzat jotzen ditugun hainbat eskubide betetzen ez direla jakin izan dugu.

Gauza asko zor dizkiogu lanketa honi

Gu, zorioneko pertsonak gara; pribilegiatuak. Bizi garen herrialdean babestuta bizi garelako eta bertako eskubideak bete egiten direlako. Pribilegiatuak garen heinean, gizartearekiko erantzukizun bat ere badugu. Sari honi esker, eta egindako hausnarketari esker, etorkizun duhin baterako eraiki nahi duugun gizarterantz gerturatzeko pausu erraldoia eman dugula uste dugu. Hala sinisten dugu. Izan ere, gure ekarpena egin diogu gizarteari eta beste ikasle batzuk ere gauza bera egin dezaten gonbidatu nahi ditugu.

Dohaitza

Saria irabaztean, zenbait opariz gain (motxila batzuk, Europako mapa, liburuxka bat, panfletoak…) diru kopuru bat ere eman ziguten. Eta dirua jaso bezain pronto jakin izan genuen diru horrekin zer egin nahi genuen. Ez genuen inolako zalantzarik izan. Noski, taldean aztertu ondoren, elkarrekin eztabaidatu ondoren, diru horrekin Europan aportazio txiki bat egin nahi genuela erabaki genuen. Beraz, diruaren zati bat onurarik gabeko europar erakunde bati ematea erabaki genuen. Europan aurkitu dugun egoera berresteko modu egokia zela iruditu zitzaigun.

Publicidad

Pertsona eredua

Ikasitakoa osatzeko eta jasotako ikaskuntza esanguratsua izan zedin modu aproposa aurkitu genuen. Ikastetxean behin eta berriz aztertzen ditugu etorkizuneko gizarteak: nolakoak izan beharko liratekeen, zer lortu nahiko genukeen, pertsonen trataera nolakoa nahiko genukeen… Etengabean gizarte solidario baten ideia ateratzen da geletan, erabakiak irizpide onez hartzeko gai diren pertsonez osatutako mundua. Ikasle kritikoz betea. Mundura irekitako pertsonekin, bertan gertatzen diren gauzekin kontzientziatuak egongo direnak. Bat gatoz etorkizunerako irudikatzen dugun gizarte eredu horrekin. Horregatik gure lehenengo pausu hauek norabide horretarantz bideratzen ditugu. Denok bat, denok Europa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad