Las 10 noticias clave de la jornada

Ver fotos

Belaskoeneako ikasleak Angelica Dass artistarengan inspiratutako lana prestatu dute. BELASKOENEA IRUN
Argazkigintza

Belaskoenea eskolako ikasleen kolore anitzak

Hezikidetzaren alde hezi, argazkitzaren bitartez ·

Ikasle guztiak Angelica Dass artistarengan inspiratutako eskola osoko proiektu bat eta bere argazki-lana 'Humanae' lantzen aritu dira

belaskoenea irun

Viernes, 11 de noviembre 2022, 06:50

Azken hilabeteetan, gure ikasle guztiak Angelica Dass artistarengan inspiratutako eskola osoko proiektu bat eta bere argazki-lana 'Humanae' lantzen aritu dira. Angelica munduan zehar ibili da kolore desberdinetako larruekin argazkiak ateratzen. Bere erretratuetan, atzealdea tonu berdinean tindatuta dago, pixel lagin bat erabiliz, subjektuaren sudurretik hartua eta Pantone paleta industrialarekin parekatua. Mundu mailan herrialde askotan aurkeztu duen proiektu arrakastatsu honek ikaslegoan interesa piztu du.

Publicidad

Ikerketa prozesu bat egin ondoren, beste eskola batzuetan egindako proiektuak ere azaldu dira. Kasu horietan, marrazkien bitartez egindako autoerretratuak dira, atzealdea larruazalaren kolore berdinarekin margotuta. Informazio guztia edukita, Belaskoenean, gure larruazaleko koloreetan pentsatzen aritu gara, eta gure larruazal kolore berezi eta indibiduala identifikatzen aritu gara. Ondoren, beste eskoletan ez bezala, IKT-ak erabiltzea aproposa iruditu zaigu, horretarako, argazkiak atera ditugu eta ordenagailuaren bitartez Angelica Dass-en antzera, ikasle guztien koadroa osatu dugu.

Helburua

Eskolan eta auzoan inpaktua eragitea da proiektu honen helburua. Argazkien bitartez eskolako ikasleen azaleko kolore infinituak daudela ikustea eta beltza edo txuria den kolorerik ez dugula antzeman gure artean erakustean datza

Hemen, 26 argazki erakusten dira, kurtsoko ikasle guztienak hain zuzen ere. Banaka argazkiak ateratzen joan gara bularretik gora. Atzealdea editatu eta ezabatzea behar dugunez, Chroma teknika erabili behar izan dugu. Ikus-entzunezko teknika bat da, irudi edo bideo batetik kolore bat ateratzean datzana, beste irudi, bideo edo kolore batekin ordezkatzeko. Ondoren, aplikazio berezi batekin argazkiak moztu egin ditugu horrela atzealdea, sudurreko pixel batzuetako kolorearekin kopiatu ahal izateko.

Albiste gehiago Belaskoeneako ikasleen lanari buruz

Nola egiaztatu dugu?

  • 'Pantone' Gure benetako kolorea 'Pantone' sailkapenarenkodearekin ipiniz.

  • Beltza kolorearen kodea: Black 6 C

  • Txuri kolorearen kodea: 000C

  • Kontrastea Kolore horien kodea jakinda, norberaren kodeaaurrekoekin kontrastatuz.

Bideoa. BELASKOENEA IRUN

Hausnarketa

Angelica Dass-ek proiektu honekin frogatu zuen ez dagoela inor munduan azal kolorea txuria, beltza, gorria edo horia duenik eta guk, gure moduan ere frogatu egin nahi izan dugu. Argazkilariak jakinarazi digu, oker gaudela eta ez dagoela munduan inor azal kolore horiekin. Guztiok marroi eskala polit baten barruan gaudela ordea.

Gure eskolan azal kolore politak eta aberatsak daudenez, proiektu interesgarria iruditu zaigu. Dena dela,guztion kolorea bakarra eta ederra da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad