Borrar
Seigarren mailako ikasleak.

Ver fotos

Seigarren mailako ikasleak. DOMINGO AGIRRE

Azoka solidarioa: ikastetxe baten ezkuzabaltasuna

Eskolan eta gizartean dagoen aniztasuna kontuan izanik, 2014tik Domingo Agirre ikastetxeak bi urtean behin azoka solidarioa antolatzen du beharra duten umeei edo elkarteei laguntzeko

domingo agirre (l.h. 6)

Miércoles, 24 de noviembre 2021

Legazpi, Gipuzkoa eta Urola Garaian kokatzen den herrian dago Domingo Agirre ikastetxea. Ikas komunitatea 229 familiak osatzen dute. Ikastetxean batzorde ezberdinak daude, bertan ikastetxeko partaide guztiek hartzen dute parte. Azoka solidarioaren arduraduna elkarbizitza batzordekidea izaten da. Guk, seigarren mailako ikasleok, kontatuko dugu Gure Eskolako testu honetan ekimena zertaz doan.

Eskolan eta gizartean dagoen aniztasuna kontuan izanik, 2014tik bi urtean behin azoka solidarioa antolatzen dugu. Lehenengo azokan, 2014an, Zumarragakoa den Markel eta tximeleta azala duen umearentzako jaso zen dirua eta bere beharretarako erabili zuen. 2016an Jon Anderrentzat izan zen dirua eta udaran udalekutara joateko erabili zuen.

2018ko azoka solidarioan Aspanogi elkarteari lagundu genion eta 2.100 euro bildu ziren. Ikastetxeko familia bati Bartzelonara egin behar zuten joan-etorrientzako erabili zen dirua. 2020ko azoka solidarioa ez genuen antolatu Covid-19arengatik. Domingo Agirrek antolatzen dituen azoka solidarioak normalean ostiraletan egiten dira.

Azoka solidarioa beharra duten umeei edo elkarteei laguntzeko egiten da. Bertan biltzen den dirua familiei edo elkarteei ematen zaie. Azoka solidarioan eskolako irakasle, ikasle eta familiak erabiltzen ez dituzten gauzak eta jostailuak eramaten dituzte saltzeko, baita ere Telleriarteko Erreizabal baserriko bi gazta zozkatu ziren.

2018an egin zen azokan familiek eginiko jakiak ere saldu ziren. Aurten ez dugu erabaki oraindik zeinek jasoko duen dirua

eskuzabaltasuna

Zuen ekarpena egin!

Lortzen den diru kopuruarekin ekitaldi xume bat egiten da eskolako aretoan. Familiek edo elkarteek dirua zertarako behar duten azaltzen dute. Ikasleek gelan galderak prestatzen dituzte eta bertan adierazten dizkiete etorri diren gonbidatuei. Jai giroan amaiera biribila ematen zaio ekintzari. Aurtengo ikasturtean Legazpiko kaleetan ikusten badituzue gerturatu eta zuen ekarpena egin!

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azoka solidarioa: ikastetxe baten ezkuzabaltasuna