Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gure Eskola

Elkarlana, sormena eta ezagutzak partekatuz Ekintza ikastolan

Ikasturtean zehar 9 gai ematen ditugu 3 irakasleen laguntzarekin, eta hiru edo lau asteko proiektuak izaten dira, gai desberdinen ingurukoak, esate baterako, politika, historia, geografia, edota euskararen ingurukoak

Ekintza ikastola

Martes, 17 de diciembre 2024, 07:09

Ekintza ikastolan gure etengabeko hobekuntzan urrats berriak ematen ari gara une oro. Testuinguru honetan, gure proiektu metodologikoari kalitate handiagoa gehitzeko, eta daukagunarekin bat egiteko, DBH 1. mailan iaz GEP ikasgaia sortu zen. 3 ikasgaien lotura da: Gizarte + Euskara+ Plastika ikasgaiak elkartzearen emaitza, alegia. Ikasgai berri honekin lan giro kolaboratzaileagoa eta bizigarriagoa sortu dugu ikastolan eta oso ikuspegi onuragarria izan da irakasle zein ikasleentzat. Gu izan gara ikasgai hau izan duen lehen ikasle taldea eta aurten 2. mailan ere badugu.

Ikasturtean zehar 9 gai ematen ditugu 3 irakasleen laguntzarekin, eta hiru edo lau asteko proiektuak izaten dira, gai desberdinen ingurukoak, esate baterako, politika, historia, geografia, edota euskararen ingurukoak. Kurtsoko bi gelako ikasleak hiruko talde mistoetan antolatzen gara, eta hiruhileko bakoitzean nahasten gaituzte. Astero lau saio egiten ditugu eta horietatik hiru talde-lanerako izaten dira eta bat bakarkako lana egiteko. Egun honetan, astean zehar landutako gaia menderatzen dugula erakutsi behar dugu.

Egunero egin behar duguna Genially batean agertzen zaigu, eskema moduko batean, eta jarduerak Alexia Classroomen atal ezberdinetan banatuta. Bestalde, Power Point, Word, Emaze edota Canva bezalako baliabideak erabiltzen ditugu. Proiektua amaitzean, Genially-a ere aldatzen da, beste gai batean sartuz, beste atal batean.

Imagen principal - Elkarlana, sormena eta ezagutzak partekatuz Ekintza ikastolan
Imagen secundaria 1 - Elkarlana, sormena eta ezagutzak partekatuz Ekintza ikastolan
Imagen secundaria 2 - Elkarlana, sormena eta ezagutzak partekatuz Ekintza ikastolan

Guretzat saio bakoitza sorpresa bat da ez dakigulako zer ikasgai landuko dugun Geniallyn idatzita dagoena irakurri arte eta gaiaren arabera, Euskaran edo Gizarte ikasgaian oinarritzen gara eta tarteka Plastikako zenbait jarduera egiten ditugu. Adibidez, Gernikako koadroaren erakusketa eta erreplika prestatu ditugu taldeka, Gernikako pertsonaiak marraztuz, zaldia, zezena... Gau Beltzako mozorroak diseinatu genituen; Txirrindularitza Itzulia izeneko proiektuan maillotak prestatu genituen kategoria ezberdinetarako (euskararen erabilera, lanerako erregulartasuna, sortzaileak zein diren...), edo Hiriak izeneko proiektuan gaur egun pil-pilean dagoen etxebizitzaren arazoa landu dugu.

Hori bai, GEP ikasgaiarekin ikasgai batean hiru ikasgai konbinatzen direnean, jakintza desberdinak elkarren artean nola erlazionatzen diren ikusteko aukera dugu, eta hori oso baliagarria zaigu, izan ere, mundu errealeko arazoak oso gutxitan mugatzen baitira ezagutzaren arlo bakar batera. Sormena sustatzen da, gure motibazioa handitzen da eta zeharkako gaitasunak garatzen ditugu. Trebetasun horiek funtsezkoak dira lan-munduan eta eguneroko bizitzan, baina ez hori bakarrik, ikasgaien plangintzan eta gauzatzean ikuspegi integratuagoa ahalbidetzen digu.

Askotariko gaiak

GEP ikasgaian hiru ikasgaien curriculum edukiak jasotzen direla bermatuta daukagu, esate baterako, antolamendu politikoa, hirien mundua, munduko biztanleria, Antzinako Grezia, Erroma. Euskaran aditz eta esaldi mota ezberdinak ere landu ditugu, baita zenbait hiztegi ere. Kurtsoko bi gelak erabiltzen ditugu, baina batzuetan Plastikako jarduerak egiteko, Plastikako gela edo beste gela batzuk erabiltzen ditugu. Zenbait gaietan, adibidez, kalera atera izan gara, Gau Beltza izenekoan, adibidez, mozorrotuta atera ginen. Beste gai batean, auzoan inkesta bat egin genuen paper zapien kontsumoari buruzkoa. Eta Erromako gaia bukatzerakoan edukia hobeto ulertzeko Oiasso Museora joan ginen eta ondoren Gladiator pelikula ikusi genuen.

GEP esperientzia miresgarria da, bizitzako baliabide ezberdinak erakusten dizkigu! Gainera, ikasleok asko disfrutatzen dugu ikasgai berri honekin! Hiru ikasgai bakar batean bateratzeak, konpetentzian lan egiteko abantaila ugari eskaintzen dizkigu, trebetasun integralak garatzetik hasi eta etengabe aldatzen ari den mundu baterako prestatzeraino. Azken batean, EKINTZA Ikastolan ikasleak bizitzan eta gizartean arrakasta izateko prestatzen ari gara!

Egileak:

Ines Arana, Amets Ferrer, Maria Garate eta Xabi Ormazabal

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elkarlana, sormena eta ezagutzak partekatuz Ekintza ikastolan