Eskibel Ikastetxea
Viernes, 17 de marzo 2023, 07:09
Dual American Batxilergoa DBH eta Batxilergoko programa bat da, eta aldi berean Espainiako eta Amerikako Batxilergoa egiteko aukera ematen du. Horrela, Batxilergoko bi titulu ofizial lortuko dituzu: Bertakoa eta American High School Diploma.
Publicidad
Programa honen iraupena hiru urtekoa da, DBH 3. mailan hasi eta 1. Batxilergoan amaitzen da. Ikasturte bakoitzean, zure ikastetxeko ikasgaiez gain, beste bi ikasgai berri ematen dira, eta batxilergo bikoitza egin arren, zure hezkuntza zentroaren lanak betetzen jarraitu behar dituzu.
Guztira 6 ikasgai berri daude (3 kurtsotan banatuta), bi herrialdeetan berdinak ez diren gaiak bakarrik lantzen dira, Amerikako historia adibidez besteak beste.
Noticia Relacionada
Eskibel ikastetxean, Marta Del Pino irakaslea arduratzen da programa honetaz. Ikasleen jarraipen bat egiten du eta etengabeko harremanetan dago irakasle amerikarrekin, gure ikasleei eskatzen zaien guztia kudeatu ahal izateko.
Ikasleekin egiten duen lana oso konplexua da. Ikasleei laguntza morala emateaz gain, programak irauten duen hiru urteetan zehar, zalantza akademiko guztiak kudeatzeaz eta familiei behar duten guztian laguntzeaz arduratzen da.
Lehenengo urtean ematen dituzten ikasgaiak Ingelesa eta «life management skills» dira, bigarren urtean berriz, Ingelesa eta Estatu Batuetako Historia. Azken urtean bi ikasgai aukeratu behar dituzte ematen zaizkien aukera ezberdinen artean. Adibidez, Psikologia Estatu Batuetako Gobernua, Ekonomia globala… .
Publicidad
Noticia Relacionada
Eskibel Ikastetxea
Guztira, 6 ikasgai burutzen dira eta ikasgai hauek aukeratzea ez da kasualitatea, guztiek ikuspegi askoz globalagoa ematen dietelako ikasleei eta pertsonalki eta etorkizuneko profesional gisa hazten laguntzen diete.
Esan bezala, Marta del Pino irakaslea Batxirgo dualaz arduratzeaz gain, LH 5 eta 6. mailaiko Ingeleseko, Artistikako eta Natura Zientzietako irakasle ere bada. Berarekin hitz egin dugu proiektuaren xehetasunak kontatu ditzan.
Publicidad
Kaixo Marta, Noiz hasi zinen Dual Diploma lantzen Eskibelen?
2019an hasi ginen ikastetxe bezala proiektu honetan parte hartzen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun gure ikasleen formakuntza osatze aldera.
Zer nolako erronka suposatzen du programaren arduraduna izateak?
Publicidad
Batez ere nire lana ikasleak eta familiak motibatzea da eta aukera ezin hobea dela ikustea bere alaben formakuntza osatzeko. Prozesuan ere, nire lana ikasleen dudak, beharrak… asetzea da eta guztia behar den bezala bideratzeaz arduratzen naiz. Baino egia da, ikasleak bakarrik oso ondo moldatzen direla, Ameriketako irakasle baten laguntza ere bait dute. Programa oso ondo lotuta daukagu.
Zer aldaketa nabaritzen ari zara Batxilergo Duala egin duten ikasleengan kurtsoetan aurrera egin ahala?
Zalantzarik gabe uste dut interesgarriena ingeleseko maila hobetzen dutela da, bai ahozkoan eta bai idatzizkoan ere.
Publicidad
Gainera, erantzukizunean ere lan egiten dute, zorroztasunez antolatu behar baitira lan guztiak eguneratuta eraman ahal izateko, bai Estatu Batuetakoak, bai Eskibelekoak ere.
Azpimarragarria da ere, teknologia berriak erabiltzen ikasten dutela eta oso baliagarria egiten zaie hemengo lanak ere burutzeko. Egiten dituzten proiektuak, unibertsitatera begira ere oso ondo etortzen zaizkie; lanen egitura, bibliografia bilatzen ikasteak… asko erakusten diete.
Zer abantaila dakartza, zure uztez, gurea ez den beste herrialde bateko curriculum bat, Estatu Batuetakoa kasu honetan, ikasteak?
Niri iruditzen zait burua irekitzeko aukera paregabea dela, ikusteko gauzak ez direla toki guztietan berdin egiten, ikasteko beste modu ezberdinak daudela munduan zehar, gustatu ahal zaizu ala ez, baino konparatzeko aukera ematen dizu eta batez ere, garrantzitsuena, mentalidadea irekitzea da eta proiektu berritzaileetan parte hartzeko aukera ezin hobea.
Noticia Patrocinada
Dual Diploma gomendatuko zenieke ingelesa hobetzea pentsatzen ari diren familia eta ikasle horiei? Zergatik?
Dudarik gabe, bai, programa ingeleses da, eta irakasleak Amerikarrak dira. Dena online egiten da edo Skypetik bilerak egon daitezke zure irakaslearekin. Edozein momentutan hitzegin dezakezu pertsona horrekin eta lotura batzuk sortzen dira. Komunikazio guzti guztia igeleses egiten da. Orduan hizkuntza maila hobetzen duzu erabat eta beste kultura bat ezagutzen duzu baita. Nola ez aprobetxatu aukera?
Azkenik, zein izan da zure poztasun handiena Programa-zuzendari gisa urte hauetan?
Ikaslearen aurrerapena ikusitea. Nola hobetzen dituen bere gaitasunak eta nola heltzen den prozesuan. Horrek guztiak poz pertsonal handia ematen dit.
Publicidad
Garu egun Eskibel ikastetxean guztira 17 ikaslek parte hartzen ari dira programa berritzaile honetan. Horietatik 3 aurten bukatzen dutelarik. Guztira Eskibelen 21 ikasleek burutu dute Batxilergo Duala eta batzuk bidean ere geratu dira. Oso programa zorrotza da, non denek ez dute helburua lortzen.
Ondoren, hasi berri diren eta bukatzen ari diren ikasleek hitz egingo digute Batxilergoari buruz.
DBH 3. mailako ikasleak (aurten sartu dira programan)
Kaixo Manuela, zergatik erabaki zenuen batxilergo duala egitea?
Publicidad
Jende asko proposatu zidalako; familia, irakasleak, batxilergo hau egiten ari ziren ikasle batzuk… eta erronka berri bat iruditu zitzaidalako.
Jende gehiagori animatzen diozu programa honetan parte hartzera?
Bai, baino kontuan izan behar dute lan gehiago egin behar dutela eta oso ondo antolatu behar direla bi batxilergoak aurrera atera ahal izateko. Lan karga baino, antolakuntza kontua da. Hau argi izan behar dute programan sartu aurretik.
Publicidad
Badakigu denbora gutxi damakizula, baino momentuz, zer moduz zoaz?
Espero nuena baino hobeto. Bildurrez sartu nintzen programan baino ez zait hain zaila iruditu. Ez dakit hurrengo urteetan ala izaten jarraituko duen, baino lor daiteken helburu bat iruditzen zait.
Kaixo Oihana, Zergatik erabaki duzu zuk batxilergo dualan sartzea?
Nire kasuan, Ingelesa asko gustatzen zait eta hizkuntza hobetzeko aukera paregabea iruditu zitzaidan. Etxean ere, guztiek animatu zidaten eta honek eman zidan erabakitzeko azken bultzada.
Denbora ematen dizu,prograna burutzeaz gain,eskolako lan karga aurrera eramateko?
Bai, antolatzen bazara eta denbora ondo gestionatzen baduzu,soberan ematen dizu denbora eskolako karga aurrera eramateko.
Azkenik, aurten programa bukatzen duten bi ikasleekin hitz egingo dugu programaren helburuak lortu dituzten jakiteko
1.Batxilergoko ikasleak (aurten bukatzen dute)
Kaixo Isabel, nolakoa izan da zure esperientzia Batxilergo Dualan?
Publicidad
Niretzat oso positiboa izan da. Hasieran nituen helburuak bete ditudala uste dut. Ingelesa maila asko hobetu dut eta irakaskuntza-metodologia berriak ikusi ditut. Gainera, beste lurralde bateko kultura ezagutzeko aukera izan dut eta ez dut baztertzen han ikasteko aukera iraganean.
Programan zehar burutu ditudan ikasgaiak oso interesgarriak izan dira, baino batez ere, ikasgai horiek lantzeko metodologia izan da hoberena. Proiektu ugari egiten dira eta ez zara azpertzen, kontrakoa baizik.
Bea, nolakoa izan da zure esperientzia? Ados zaude Isabelekin?
Bai, orokorrean bati. Egia da Ingelesa maila hobetu dudala eta oso gustoko izan zaitela proiektuan parte hartzea, baino esan beharra dago, nahiko lana izan dela. Batzuetan gogorra egin zait bi Batxilergoak aldi berean kudeatzea eta noiz edo noiz, larritu izan naiz, baino oso ondo antolatzen ikasi behar izan dut eta gogor egin dut lan.
Ala ere, oso gomendagarria iruditzen zait. Programan sartzea pentsatzen ari bazarete, animatzen zaituztet. Aukera ezin hobea da benetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.