erain eskibel irun
Jueves, 12 de mayo 2022, 14:20
Erain Ikastetxearen misioa gizartea hobetzeko prest dauden gazteak prestatzea da eta horretarako trebatzea behar beharrezkoa da. Gizarteak eta hezkuntzak azken hamar urteetan aldaketa ikaragarria jasan dute eta ikastetxeak egoera berri horretara egokitu behar izan dira. Orain gazteei eskatzen zaizkien konpetentzia eta trebeziak ez dira orain dela hamar urte eskatzen zitzaizkien berberak; gaur egun ezinbestekoak dira, taldean lan egiteko trebeziak, erabakiak hartzea, arazoak konpontzen jakitea, konpetentzia digitala, pentsamendu sortzailea, eleaniztasuna…baloreak eta bizikidetza alde batera utzi gabe.
Publicidad
Erronka berri honi eutsi ahal izateko, Erain Ikastetxeko irakasleek prestaketa saio ugari izan dituzte eta lan gogorra egin dute azken urteetan: ikasketa kooperatiboa, pentsamenduan oinarritutako irakaskuntza, pentsamendu errutinak, adimen emozionala… metodologia berritzaile hauen adituekin batera lan egin dute ikasleei hoberena eskaini ahal izateko.
'eraGin' proiektuan talde lana bultzatzen da eduki kurrikularrak oinarritzat hartuz; DBH 1. mailan euskara eta gizarteko irakasgaiak batzen dira disziplinarteko lana egin ahal izateko. DBH 2. mailan gizarte, matematika eta plastikaren bitartez lantzen dira konpetentziak.
Gure Eskola | Erain Eskibel
erain eskibel irun
erain eskibel irun
Proiektuaren funtsa, irakasleak saio magistralak eman ordez, ikasleek eginez ikasten dutela da. Hasierako fasean irakasleak ikasleei gaia planteatzen die, aurrejakintzei buruz hausnartzen dute abiapuntu bezala hartzeko; ondoren erronkak planteatzen dira, ikertu beharrekoa argi utzi eta taldean lan egiteari ekiten diote.
Taldean ongi lan egitea ere erronka bihurtzen da, elkar ezagutu behar dute, bakoitzaren indarguneak aurkitu eta garatu, denok daukate taldeari zer eskaini. Taldekide bakoitzari rol bat ematen zaio (idazkaria, bozeramailea, jokozaina…) eta eginkizun zehatz bat betetzen du taldean.
Publicidad
'eraGin' proiektuan landu beharreko gaiak ikuspegi desberdinetatik lantzen dira. Batzuetan pentsamendu trebezia kritikoak lantzen dira (erabakiak hartu, iturrien fidagarritasuna, pentsamendu analitikoa…). Beste batzuetan, aldiz, pentsamendu sortzailea, emozionala… erabili beharko dute. Helburua pentsamendu mota desberdin guztiak erabiltzea da eta ikasleak konturatzea gai bat ikuspegi desberdinetatik landu daitekeela.
erain eskibel
erain eskibel
Era honetara lan eginez, ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzen da, ikaslea bihurtzen da ikasketaren erdigune eta irakaslea ikasketa prozesuan bidelagun izango du. Ikasleak lan eginez ikasiko duenez, motibazioa ere asko igoko da eta horrek asko lagunduko dio.
Publicidad
DBH 1. mailako ikasleek egindako lanen artean, munduko klima desberdinei buruzko erakusketa bat, historiaurreari buruzko maketak, antzerkiak… Egiptoko historiari buruzko lerro kronologikoak, Ukrania eta Errusiaren arteko gerrari buruzko hausnarketak… aurki ditzakegu. DBH 2. mailako ikasleak, aldiz, Erdi Aroko beirateak sortzen dituzten gremio bihurtu dira, katedral baten beirateak egiteko kontratatu dituzte eta aurrekontuak, planoak, beirateak egin behar izan dituzte. Ikusten denez, trebezia eta konpetentzia desberdinak lantzen dira jorratzen den gai bakoitzean.
'eraGin' proiektua eduki kurrikularrak eta oinarrizko konpetentziak lantzeko era desberdin bat da, ikaslea erdigunean jartzen da eta eginez ikasten du. Ikasleak oso pozik daude era honetara lan eginez, motibazioa handitzen da eta irakasleen iritzia ere positiboa da. Proiektu honen bitartez etorkizunerako prestatzen ditugu gure ikasleak.
Publicidad
Iker Pagola eta Mikel Gordejuela dira 'eraGin' proiektua sortu duten bi irakasleak eta beraien esperientzia kontatzen digute. «Argi genuen zerbait desberdina egin behar genuela gure klaseekin, ikasleak asko aldatu dira azken urteetan, beraien interesak desberdinak dira, informazioa uneoro dute eskuetan ipadak erabiltzen ditugulako klaseetan, ez zuen zentzurik klase magistralekin soilik jarraitzea».
«Beraiek esperimentatu ahal izateko eta talde lanean aritzeko proiektu bat sortu behar genuela ikusi genuen eta hortik jaio zen 'eraGin' proiektua, gure eskolaren izenarekin joko bat egiten du gainera proiektuaren izenak, argi geratzen da hasieratik proiektu honetan egin egin behar dela. Gela berezi bat ere egokitu genuen, talde lanean aritzeko mahai handiekin, behar duten material guztia eskura izan dezaten, eguneroko klase errutinarekin hautsi ahal izateko. 'eraGin' gelak atmosfera berezia du, ikasketa prozesua desberdina da».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.