erain eskibel donostia
Martes, 22 de marzo 2022, 15:11
'Excellence' Batxilergoko ikasleei zuzendutako Unibertsitate-programa bat da. Lehen aldiz 2009/10 ikasturtean burutu zen eskola ezberdinen eta Nafarroako Unibertsitatearen elkarlana bultzatuta. Helburua gazteak ikerketa mundura hurbiltzea eta unibertsitate eta lanbide bizitzarako gaitasunei buruzko prestakuntza bat bideratzea da.
Publicidad
Programak hezkuntza-zentro ezberdinetako atal komun batez eta horietako bakoitzean zati espezifiko batez osatuta dago. Programa honetan ikasleak ikastaro ezberdinak jasotzen dituzte unibertsitatean behar diren trebetasunak eta lan gaitasunak eskuratzeko: jendaurrean hitz egin eta modu eraginkorrean argudiatzea, taldean lan egitea, zorroztasun akademikoarekin idaztea eta aurkezpen zientifiko bat egiten jakitea eta ikerketarako baliabideak bilatzea, besteak beste.
Hau burutzeko, gaitegia zabala da; ziklo monografikoak, kultura arloko solasaldiak, bidai kultural bat eta, azkenik, ikerketa lan bat. Gainera, unibertsitateko eguneroko jardueratan parte hartzea ahalbidetzen zaie (hitzaldiak, kontzertuak, antzerkiak…) astero posta elektronikoz ikasleei bidaltzen zaien buletinaren bitartez. Hau guztia gutxi balitz, Unibertsitate orientazioa bideratzen diote ikasleari puntako sistemak erabiliz. Hala nola, IPPR proba, aholkulari profesionalekin saioak, 'Shadowing' izeneko programaren erabilera, Unibertsitateko hainbat karreraren aurkezpen jardunaldiak etab.
Gure Eskola | Erain Eskibel Donostia
erain eskibel donostia
erain eskibel donostia
Eskibel Ikastetxean hau guztia bideratzeko eskolako zuzendaria eta irakasle bat arduratzen dira ikasleen eta Nafarroako Unibertsitaren arteko harremana ahalik eta hoberena izan dadin. Horrela, ikasturte amaieran ikasleek defendatu beharko dute Nafarroako Unibertsitateko adituen epaimahi baten aurrean urte osoan egindako lana.
Horretarako, Eskibeleko ikasleak ondo prestatzen dira, eta astero, bi orduz (ostegun arratsaldeetan) elkartzen dira, Unibertsitateak proposatutako ikerketa lana burutzeko. Gainera, Bikaintasun Programak unibertsitate-gaitasun maila altua eskaintzen die ikasleei, unibertsitate-ikasketei posizio abantailatsu batetik aurre egin diezaieten.
Publicidad
Excellence 2021/22
Aurtengo programan ikasleek jorratu behar izan duten gaia 'Itxaropena eta etorkizun iraunkorra' izan da. Honen inguruan, ikasleak taldeetan bildu dira eta talde bakoitzak goian aipatutako gaiarekin lotutako gai zehatz bat aukeratu du; erosten dugun arropa iraunkorra den jakiteko baliabideak, musikak nola transmititu dezake jasangarritasuna edo eta transplanteek medikuntza iraunkorra egiten lagundu dezaketen. Hori guztia proiektu solidario batez lagunduta.
Excellence ikasleak Eskibelen
Publicidad
Eskibel ikastetxean guztira 13 ikaslek parte hartzen ari dira Bikaintasun Programa berritzaile honetan. Hauetatik 4 aurtengo martxoaren 12an bukatu zuten. Bi ikaslek, Carla Arregui eta Kizkitza Olaizolak, bere esperientzia kontatu nahi izan digute.
Carla Arregui | 1.Batxilergoko ikaslea | 16 urte
- Kaixo Carla, zergatik erabaki zenuen programan parte hartzea?
- Ba, egia esan, apuntatu nintzen esan zigutelako asko lagundu ahal zigula Nafarroako Unibertsitatean sartzeko eta medikuntza ikasi nahi dudanez benetan lagungarria izango dela uste dut. Bestalde, orain arte ikusi dut asko lagundu didala idazkera eta talde proiektuei begira, eta hori izan zen eskaini zigutena.
Publicidad
- Nolakoa izaten ari da zure esperientzia?
- Esan dudan bezala, 'Excellence' programak asko lagundu dit nire idazteko trebetasuna hobetzen. Orain idazlanak egiten ditudanean, praktikan jartzen dut programa honetan erakutsi didaten guztia eta aldaketa izugarria izan da niretzat, orain askoz hobeto idazten dudala esan didate irakasleek.
- Aurten zer gai aukeratu du zure taldeak jorratzeko?
- Lehenik eta behin, hiru hitzaldi izan genituen hainbat gaiei buruz, eta horietako bat aukeratu behar izan genuen eta disertazio bat egin. Hori egin ondoren, iraunkortasunarekin lotutako beste gai bat aukeratu behar izan genuen, eta gure taldeak, 'erositako arroparen iraunkortasuna nola antzeman genezakeen' aukeratu genuen. Beraz, aurtengo lana gaia aukeratzea, helburuak, metodologia eta bilbliografia aukeratzea... hori da egin duguna. Hurrengo urtean gai berdina sakonduko dugu eta epaimahaiaren aurrean aurkeztu.
Publicidad
Kizkitza Olaizola | 2.Batxilergoko ikaslea | 17 urte
Kizkitza Olaizola Eskibeleko 2. Batxilergoko ikasle bat da eta aurtengo martxoaren 12an bukatutzat ematen du bi urteetan zehar egindako lana 'Excellence' Programaren barruan. Epaimahaiaren aurrean defendatu beharko du bi urte hauetan burututako lana.
ERAIN ESKIBEL
- Lehenengo gauza, Kizkitza, urduri al zaude egun gutxi barru proiektua defendatu behar duzula eta?
Noticia Patrocinada
- Oraindik lasai nago. Lehengo astean Tecnuneko bi irakasleen aurrean aurkeztu genuen gure ikerketa lana eta konfiantza asko eman zidan haien kritikak entzuteak. Gaur, osteguna, gure 'Excellence'-ko azkenengo klasea izango dugu eta bertan, behin eta berriz entsaiatuko dugu, beraz, akatsik balego, behin betiko aurkezpenerako zuzenduta egongo litzateke. Hori bai, horrek ez du kentzen aurkezpen egunean urduri jartzea jendearen aurrean lana defendatzerako orduan.
- Zergatik sartu zinen 'Excellence' programan?
- Unibertsitatea hobeto ezagutzeko era on bat zela iruditu zitzaidan. Horrela, Unibertsitatera joateko eguna iristen denean, bertan hobeto moldatuko naizela uste dut. Bi urte hauetan zehar erreminta ugari eman dizkidate ikerketa munduan aritzeko.
Publicidad
-Zertan lagundu dizu gehien?
- Programan sartu aurretik ez nekien ondo idazten, asko kostatzen zitzaidan nere buruan nuena paper txuri batean azaltzea, baino orain asko hobetu dut nire idazkera eta irakasleek ere esan didate.
- Ze lan mota egin dituzue?
- Lehenengo hilabeteetan informazioa ematen digute gauza desberdinei buruz, eta hurrengo hilabeteetan informazio honi buruzko lanak egiten ditugu.
kizkitza olaizola
- Zer da gutxien gustatzen zaizuna?
Publicidad
- Urtean zehar unibertsitatera joaten gara behin baino gehiagotan. Lehen aldiz joan nintzenean ez nuen inor ezagutzen eta zaila egin zitzaidan kontzentratzea oso urduri nengoelako.
- Nola bateratzen duzu 'Excellence' programa batxilergoarekin?
- Astean zehar bi ordu dedikatzen ditugu prestatzera. Okerrena da, eskolatik kanpoko orduak direla eta ostegun arratsaldetan geratu behar izaten garela eskolan, baino azkenean pena merezi duela ikusten duzu.
Publicidad
- Zure adineko jendeari gomendatuko zenioke?
- Asko. Idazten ikasteaz eta unibertsitatea hobeto ezagutzeaz gain, irakasleekin arremana sendotzen duzu, eta bizitzako esperientzia bat da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.