Eskibel ikastetxea
Viernes, 22 de marzo 2024, 07:00
Eskibelen irakurketak duen garrantziaz baliaturik, «Liburu handien mintegia» proiketua aurrera eramaten ari gara. Proiektua, literatura-lan klasikoen (zaharrak, modernoak eta garaikideak) azterketan eta eztabaidan oinarritzen da, adin eta hezkuntza-maila bakoitzari egokituak.
Publicidad
Proiektuaren helburu nagusia ikastetxean eskaintzen den prestakuntza humanistikoa hobetzea da. Heziketa humanistikoa, hau da; literatura, filosofia, historia, erlijioa, artea, etab., gazteei beren burua eta bizi diren mundua ulertzen, beren sentsibilitatea lantzen eta beren nortasuna sakonki garatzen, laguntzen die.
Mintegi hauetan, irakaslearen zeregin nagusia, ikasgelan landutako liburuari buruzko elkarrizketa sakon bat sortzea da. Ikasleak berriz, testu horien azterketan eta interpretazioan murgiltzen dira, pentsamendu kritikoa eta komunikazio eraginkorra sustatzen duten eztabaidetan parte hartuz. Mintegiek, liburuak ikasleen bizitzarekin eta interes pertsonalekin erlazionatzeko aukera ematen dute, eta horrela, haien liburuekiko interesa pizten da. Aldi berean, proiektuaren beste bi zutabeak lantzen dira; idazmena eta ulermena.
Programaren egitura ikasleen mailara molda daiteke, horrela, oro har, klase magistralak, eztabaida-mintegiak, jarduera praktikoak eta aztertutako obrekin lotutako ikerketa-proiektuak barne hartzen ditu.
Esan bezala, proiektu honen helburua ez da irakurketa sustatzea soilik, baizik eta idazketa eta mintzamena hobetzea ere. Gainera, gai sakonak lantzen dira eta ikasleei bere burua hobeto ezagutzen laguntzen die, pertsonaien, bizipenen, egoeren eta abarren bidez.
Publicidad
Honen adibide gisa, DBH lehenengo mailakoek «Irakurle-lagun» izeneko proiektuan murgilduta gaude ikasturte honetan.
Etapa goiztiarretan irakurtzeko ohitura sustatzearekin batera, irakurketarako harreman osasuntsua sortzen dutela uste dugu. Horregatik, ostiralero, Lehen Hezkuntzako lehenenengo mailara joaten gara eta sei urteko haurrei euskeraz irakurtzen laguntzen diegu, baita hiztegia lantzen ere. Oso harreman politak sortzen ari dira gure artean, euskara sustatuz eta aldi berean, liburu ezberdinen ezagutzara eta irakurketa mundura elkarrekin murgiltzen.
Publicidad
Liburu oso bat irakurtzen dugunean, «irakurmetroa» izeneko hormairudian liburu bat margotzen dugu. Ikasturte bukaeran, hormairudia guztiz koloreztua izatea da helburua. Gainera, modu dibertigarrian egiten da dena.
Noticia relacionada
Bestalde, irakasle ohiak ere badauzkagu ikastetxeko liburutegian beren borondatez lanean. Izan ere, tinko sinesten dute proiektu honetan, eta beraien lanarekin hori bultzatzen laguntzen ari dira. Elkarrizketa bat egin diegu, non beraien esperientzia azaltzen diguten urte guzti hauetan zehar irakurketaren inguruan.
Publicidad
- Kaixo, Clara eta Mª Luisa, zergaitik eskaini zarete bolondres liburutegia aurrera eramateko?
Izan ere, erretiroa hartzear geundela, Clara eta biok buruari bueltak ematen hasi ginen eskolan liburutegi handiago bat sortzeko. Oso harrera ona izan zuen ideiak, eta liburutegiko funtsak handitzen hasi ginen, ikastetxeko familiei liburuak eskatuz eta liburu berriak erosiz. Orain, badakigu liburutegiak eragin handia duela eta askotan, Literatura klaseen osagarri izan daitekela. Bertan, klasiko handietatik abiatuta, egungo literaturara iritsi gaitezke. Liburutegi honek aisialdirako gune bat izan nahi du, non ikasleak erlaxatzera eta irakurketaz gozatzera etorriko diren.
Publicidad
- Asko aldatu da ikasleen irakurletasuna urteetan zehar?
Zalantzarik gabe, orain, askoz liburu gehiago dituzue irakurtzeko. Orain denetarik duzue, fikziozko liburuak, misteriozkoak... Duela urte batzuk hori ezinezkoa zen. Orain, liburudenda batera bazoaz, gazte-liburuen gela oso bat duzu eta egunero ale berriak ateratzen dira. Horrek, aldi berean, zailagoa bihurtzen du aukeraketa, eta zure gustoko libururen bat topatzea. Irakurketak harrapatu zaitzan, ezinbestekoa da zure gogoko liburua aurkitzea. Liburuek amets egitea eragin dezakete, egokia aukeratzen baduzu.
Noticia relacionada
Ikusten duzuen bezala, Liburu Handien Mintegiak, jarduera ugari hartzen ditu bere baitan, eta gero eta leku gehiago du gure eskolako etapa ezberdinetan. Ondo baino hobeto jabetzen garelako irakurketak guretzat dituen abantailaz. Amets egiten eta aske izaten laguntzen digun mundu bat aurkitzeaz gain, pertsona hobeak izaten ere laguntzen digu. Beraz, ez dago aitzakiarik «liburu handi bat» ez irakurtzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.