![«Zergatik iruditzen zaizue hain garrantzitsua oriotartasuna?»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202112/09/media/cortadas/clase-3-k01H-U160199244533qw-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![«Zergatik iruditzen zaizue hain garrantzitsua oriotartasuna?»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202112/09/media/cortadas/clase-3-k01H-U160199244533qw-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
orioko herri ikastola (dbh 4)
Jueves, 9 de diciembre 2021, 15:13
Orioko Curriculumari eta PROIri buruz gehiago jakiteko, gure tutorea, Iñaki Beraza, eta ikastetxeko bi ikasle elkarrizketatu ditugu, ekimen honi buruz zer pentsatzen duten jakiteko.
- Zein izan zen proiektua astearen helburua?
- Nagusiki bi helburu zituen. Lehenik, ikastolan proiektuak egiten eta lanean hastea. Ikastolan beti egin izan dira taldeko lanak, ikasgai desberdinak lotzen dituen proiektuetan taldeka lan egitea zen nahi genuena. Bestalde, Orio herri arrantzalea da, baina herri arrantzale hau modu pintoresko eta modu ia turistiko batean geratzen ari da, hau da, oriotarrek ez dute bizitzen Orio herri arrantzale bezala ez daukalako arrantzale kultura hori bereganatuta momentu honetan. Hau ikusita, nahi genuen modu batean edo bestean ikasleak kontziente izatea herri arrantzalea eta kultura arrantzaleak izatea zer den eta bestetik izaera lantzea.
- Nola bururatu zitzaizuen?
- Oriorekin lotura zuzena izango zuen proiektu bat nahi genuen, zehazki Orioko Curriculumarekin. Ez dakit zehazki nori bururatu zitzaion. Irakasle talde bat elkartu ginen, ideiak botatzen joan ginen eta azken batean ideia nagusia sortzen joan zen.
- Zergatik ez zeniguten lehenago irakatsi hau, orain dela 12 urte sortu bazen ideia?
- Orioko Curriculumaren helburua oriotar izaera edo oriotarra izate hori zertan oinarritzen den eta zertan bereizten gaituen beste herrietatik jakitea da. Oriok bereak dituen ezaugarriak Orio arrantzalearen inguruan dira, eta hori aurrera eramateko saiakerak egin dira urtero. Baina lehen aldia da guztia integratu dena modu serio batean edo modu antolatu batean. Ideiak hor egon arren, egunerokotasunak jan egiten zaitu. Dena den, Orioko Curriculumaren barruan arrauna gorputz hezkuntza ikasgaian praktikatzea dago.
- Zergatik iruditzen zaizue hain garrantzitsua oriotartasuna?
- Nire ustez, euskaldunok kultura eta hizkuntza propio bat dugu, besteengandik bereizten gaituena eta garbi daukagu euskara zaindu behar dugula. Oriotarrok ere jakin egin behar dugu zer den oriotarra izate hori, zerk bereizten gaituen, berau zaintzeko eta transmisio lan hori egiteko.
- Pertsona asko egon al ziren prest ikastolara etortzeko informazioa ematera?
- Bai, ez zitzaigun gehiegi kostatu. Alde horretatik oso eskertuak gaude, saregileengana, musikariengana… jo genuen eta oso erantzun polita jaso genuen.
- Zer iritzi duzu PROI proiektuari buruz eta zer ikasi zenuen?
- Oso interesgarria iruditzen zait oriotar bezala gure arbasoek egiten zituzten gauzez informatzea, zeren eta azkenean orain dela urte batzuk Orion emakumeak saregintzan ibiltzen ziren eta gizonezkoak arrantzara joaten ziren. Horregatik, gu hainbeste urte eta gero gauza horietaz informatzea eta jakitea zertan ibiltzen ziren oso ondo iruditzen zait. Horretaz gain, ikasi nuen guk uste genuena baino elkartuago gaudela gaur egungo oriotarrak arrantzarekin eta itsas munduarekin.
- Zer iritzi duzu PROI proiektuari buruz eta zer ikasi zenuen?
- Nire ustez, PROI proiektuak ikasleei mesede handia egin die. Lehenik eta behin, denbora joanez herriaren nortasuna galtzen ari da eta herritar gazteenei Orioko kultura ezagutzeak herriari mesede handia egin diola uste dut. Horretaz gain, gure arbasoek zuten bizimoduari buruz gehiago ikasi genuen, eta Oriok duen historia gehiago ezagutu dugu. Gainera, arrantza mundua oso interesgarria eta zabala da, honek zer egiteko eman digu. Bukatzeko, esan nahiko nuke ideia oso ona izan zela, azkenean beti ondo egongo da zerbait gehiago ikastea, baina oinarrian proiektua ona izan arren, praktikan ez da izan hain ona.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.