Las 10 noticias clave de la jornada
Gure Eskola

'Entzunaldiak', elkarrekin ikasten

Konstruktibismoak garrantzi handia ematen dio adin desberdinen arteko ikasleen elkarketari eta, honekin lotuta, ekintza desberdinak prestatzen zituzten

Hondarribiko Ama Guadalupekoa

Viernes, 17 de febrero 2023

Ama Guadalupekoa ikastetxean asko disfrutatzen dugu elkarrekin ikasten. Honetarako hainbat ekintza prestatzen ditugu eta gaurkoan horietako bat ezagutuko dugu, Entzunaldiak. 2002 urtean Berritzegunean konstruktibismoko mintegietan parte hartzen hasi ginen.

Publicidad

Konstruktibismoak garrantzi handia ematen dio adin desberdinen arteko ikasleen elkarketari eta, honekin lotuta, ekintza desberdinak prestatzen zituzten. Guk entzunaldiekin hasi ginen eta 18 urte daramazkigu irakurketa bultzatzeko ekintza honekin. Bi helburu nagusi ditu urtero antolatzen dugun jarduera honek: batetik irakurzaletasuna sustatzea eta bigarrekin eskolako ikasle guztiek elkarrekin ikastea.

'Entzunaldiak' ikasturtean behin antolatzen da. Eskolako ikasle guztiak ipuin bat entzutera joaten gara beste gela batera eta bertan adin desberdinetako ikasleak elkartzen gara. Gainera, ikasle helduenak txikiak laguntzeaz arduratzen gara. Beraien geletan jasotzen ditugu, ipuina elkarrekin entzuten dugu eta bukatzean, beraien irakasleengana laguntzen ditugu. Hilabete horretan giro berezia sortzen da eskolan eta, bai ikasleak baita irakasleak ere asko gozatzen dugun eguna da.

Gai desberdinak landu ditugu 18 urte hauetan: Gloria Fuertesen ipuinak entzun ditugu, Munduko ipuinak, Andersenen ipuinak,... Eta besteetan gai librea izaten da eta irakasleek aukeratzen dituzte ipuinak. Irakasleentzat zaila izaten da adin guztietarako egokia izango den ipuina aukeratzea, baina lortzen dute eta momentu magikoak sortzen dira entzunaldiekin hasten garenean.

10. urteurrena iritsi zenean, urte berezia zenez, familiak gonbidatu genituen. Gurasoak eta aiton-amonak hurbildu ziren ilusio handiz parte hartzera. 20. urteurrena ospatzeko gutxi falta zaigunez, zerbait berezia pentsatu beharko dugu berriro ere.

Publicidad

Pandemian eta pandemia ondoren ere jarraitu dugu guretzat hain garrantzitsua den egun hau ospatzen

Pandemian eta pandemia ondoren ere jarraitu dugu guretzat hain garrantzitsua den egun hau ospatzen. Irakasleek grabazioak egin zituzten eta gelan, denok batera ikusi genituen. Aurten gogo handia dugu entzunaldiak berreskuratzeko eta denok elkarrekin eguna ospatzeko.

Eskolan ikasleak elkarrekin beste hainbat ekintza egiten ditugu entzunaldiez gain. Adibidez 1. eta 2. mailakoek ipuin klasiko baten lanketa egiten dute gelan. Ondoren, antzerkia prestatzen dute, plastilinaz edota marrazkiekin eta 4 eta 5 urtekoak gonbidatzen dituzte antzerkia ikustera. 3. mailakoak txikiengana joaten dira ipuinak kontatzera edota egindako proiektuak erakustera. Bigarren Hezkuntzakoak 4. mailakoei euskal dantzak erakustera etortzen dira.

Publicidad

Elkarrekin ikastea asko gustatzen zaigu eta asko disfrutatzen dugu!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad