Las 10 noticias clave de la jornada
Gure Eskola

Ongizate emozionalaren garrantzia

Ama Guadalupekoa ikastetxean orain dela urte batzuk ohartu ziren ikasleen ongizate emozionalak zei nolako garrantzia duen ikasleen ikasketa prozesuan. Eskolako helburu nagusia ikasle eta irakasleak eskolan ongi sentitzea da, etxean bezala, giro goxoarekin

Ama Guadalupekoa Hondarribia

Viernes, 9 de febrero 2024

Ama Guadalupekoa ikastetxean orain dela urte batzuk ohartu ziren ikasleen ongizate emozionalak zei nolako garrantzia duen ikasleen ikasketa prozesuan. Eskolako helburu nagusia ikasle eta irakasleak eskolan ongi sentitzea da, etxean bezala, giro goxoarekin.

Publicidad

Orain dela urte asko irakasleak formatzen hasi ziren GuGeu formakuntzarekin. Gaur egun GuGan proiektuan daude, eskola osorako ongizate emozionala bilatzen duena. Hau dena ikasleekin lantzeko pauso desberdinak ematen dituzte. Txikitatik, Haur Hezkuntzatik, emozio desberdinak ezagutzeari garrantzi handia ematen diote: tristura, haserrea, lasaitasuna, nazka… Ezagutza ongi landu eta gero emozioen kudeaketan sartzen dira, sentitzen ari garen emozioa tokatzen den edo ez eta zein bide egin behar den emozio egokira iristeko.

Prozesu hau ez da erreza izaten. Emozio egokian egoteko eta eztandarik ez egiteko lan handia egin behar da. Gure «txakurtxoa» entrenatu behai dugu, lasai sentitzea beharrezkoa da. Gerta daiteke gure burmuina egunean zehar kargatzen joatea eta honen ondorioz eztanda egitea. Eztanda honi «kopia» deitzen diote.

Eskola batean gatazka txikiak sortzea normala da eta gatazka hauek ikasketa bat bezala hartzen dira. Gatazka hauek konpontzeko adostokia erabiltzen dute, Tolosako Herrikide eskolan egiten duten bezala. Adostokian garrantzitsua da Ni mezuak erabiltzea, hau da, Ni nola sentitu naizen adieraztea. Txandaka egiten da: gatazkan parte hartu duten bi pertsonak aurrez aurre esertzen diia, hitz egiteko txandak errespetatuz. Lehenengo batek hitz egin eta besteak entzun egingo du, gero paperak aldatuko dituztelarik. Zein emozioan dauden eta zergatik azaldu behai dute biek, bukaeran konponketaia iritsi ahal izateko.

Eskolan txikitatik, emozioetan sartzen eta horiek kudeatzen ikasten dugu. Norberarenak eta besteenak. Gainera, erlaxazioa, taldearen kohesioa, gatazken konponbidea eta abar lantzen ditugu.

Badakigu aukeratu dugun eraldaketa-bidea luzea dela, baina ezinbestekoa da. Eta hona zerk ekarri gaituen gogoiatzen dugu: ikasleak modu integralean hezi nahiak, arlo akademikoak eta emozionalak garrantzi bera dutelako. Guzti honi lotura emateko eta gure ikasleen ongizate emozionala loitzeko «ama programa» sortu dugu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad