![Ikasleak izan dira oraingo honetan kazetariak.](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202112/02/media/cortadas/jakintza%20(11)-kr0F-U1601462624104qB-1968x1216@Diario%20Vasco.jpg)
Ver fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver fotos
jakintza ikastola - ordizia (dbh 1.)
Ordizia
Jueves, 2 de diciembre 2021
2020. urteko udan hasi zituzten eraberritzeko obrak Ordiziako Jakintza Ikastolan, eta guk, DBH 1-ko ikasleek, prozesua nolakoa izan den kontatuko dugu Gure Eskolako erreportaje honetan. Honelaxe adierazten du Nerea Alustizak, idazkariak: «Betidanik komentatu izan dugu espazio falta handia zegoela. Gela guztiak beteta zeudela eta ez zegoela tokirik. Halako batean pentsatu genuen lekua handitu egin behar genuela. Aukera desberdinak aztertu genituen eta azkenean arkitektoek honako aukera hau planteatu ziguten».
Nikolas Zeberiok ere uste zuen beharrezkoak zirela ikastolako obrak, toki gutxi zegoelako. Obrak 2020. urteko udan hasi ziren. Obraren lehen zatia uda horretan egin ziren. Aspalditik sumatzen zuten behar bat zen. «Mailegu batzuk genituen aurretik eta horietako batzuk ordainduta. Orduan, pentsatu genuen zerbait desberdina egiteko garaia zela».
Gustatu ahal zitzaion galdetuta, honako hau erantzun du Irati Rubio Jakintza Ikastolako ikasleak: «Egia esanda ikastola asko modernizatu da, nahiz eta kanpotik fatxada ez datorren bat lehen zegoenarekin. Hala ere, oso polita gelditu da, bai kanpotik, eta bai barrutik». Iker Diaz 6. mailako ikasleak ere iritzi bera du obren inguruan. «Gustatu zait, ikastola modernoago gelditu da, eta ikasteko eta jolasteko toki gehiago dago. Gainera gelakideekin elkartzeko espazio gehiago daukagu».
Ematen duenez, irakasleei ere asko gustatu zaie ikastolaren itxura berria. «Gehien gustatu zaidana ikastolak irabazi duen argitasuna eta espazioa da. Adibidez, lehen pasiloetan egin behar genituen taldeko lanak, orain berriz pasiloetan plaza moduko batzuk dauzkagu bertan egiteko jarduera edo talde lan desberdinak». Irakasleentzat zein ikasleentzat askoz ere erosoagoa da modu honetan lan egitea, «lurrean lan egin beharrean eserlekuetan edota besaulkietan egin ahal baitezakegu lan» esan du Jon Algarra 5. mailako irakasleak.
Noticia Relacionada
Obren alderdi txarrenetako bat, honako hau da, soinuak enbarazu egiten duela ikasteko garaian. Baina kasu honetan ez dute ikasleek kexarik zaratarekin. «Hasieran zaratak pixka bat enbarazu egiten zuen, baina denborarekin ohitzen joan gara» esan du Iker Diazek. Ildo berean, Irati Rubio Jakintza ikastolako ikasleari ikasturte honetan behintzat ez dio batere molestatu zaratak. Iratik esan duenez urte honetan zorte asko eduki dute, zaratek ez baitie batere molestatu eta gustura lan egiteko aukera eduki dute. Hori bai, aurreko urtean, esan du asko despistatzen zirela obren ondorioz.
JAKINTZA IKASTOLA
Jon Algarrak ere zortea eduki zuela kontatu digu, bere gela obrak egiten ari ziren tokitik aldenduta baitzegoen: «Bai, nire kasuan zortea eduki nuen, nire gela obraren beste aldean tokatu zelako,ez baikenuen soinuarekin arazo handirik eduki, baina beste aldean egon zirenak, obren aldean zeudenak, askotan komentatu izan dute oso deserosoa izan zela».
Obretan laguntzen ibili direnen artean zegoen Nikolas Zeberio, berak baitaki ikastolako instalazioaren berri. Bera arduratzen da ikastolako argindarraz eta uraz, eta bere lana funtsezkoa izan da obretan. Esan duenez, obrak egiteko oztopo nagusia COVID-19-a izan da, maskararekin ibili behar izan duelako lan egiten zuen bitartean. Berari maskarak asko molestatu dio, batez ere beroa egiten zuenean, oso zaila egiten baitzitzaion arnastea eta egin beharreko lanak egitea eta hautsa altxatzen zenean oso deserosoa izaten zela kontatu digu.
Irakasle batzuek ere lagundu dute obrak aurrera ateratzen, lan desberdinak eginez. Jon Algarrak obra bukatu ondoren geletako objektuak beren tokietan jartzen lagundu zuen, materiala alde batetik bestera eramanez. Zailena armairu eta objektu handiak solairu batetik bestera jaistea egin zaie, ez baitziren igogailuan sartzen eta denen artean jaitsi behar izaten zituzten eskaileretan behera.
Obrak noiz bukatuko dituzten galdetuta honako hau erantzun digu: «Oraintxe bertan ez dakigu zehazki noiz bukatuko den, orain mailegu handia eskatu dugu. Horregatik pausoz pauso joan beharko gara ikusiz zein den ikastolaren egoera datozen urteetan eta aukera dagoen momentuetan berriro jarriko ditugu martxan. Bigarren solairua egin eta dena berdintzeko».
Jakintzako obrak direla eta ikastolako hiru solairu eta beheko pisua berritu dituzte. Hirugarren solairua guztiz eraberritua dago, gela zabalak, komun mistoak, pasilo gutxiago, lana egiteko eta irakurtzeko plaza moduko bat eta kristalezko hormak ditu orain. Bigarren solairuan komunak bakarrik eraberritu dituzte, baina datorren udan eraberritzen jarraituko dute. Lehen solairuan bloke moduko bat itsatsi dute ikastolara, hortaz gela eta espazio gehiago dago. Era honetara, orain Lehen Hezkuntza guztia aurreneko solairuan dago eta dena kristalezko gelak dira. Horretaz gain hirugarren solairua bezalaxe dago. Ikastola kanpoko aldeko eskuineko aldean burdinazko eskailerak jarri dituzte.
Ikastetxeko langileez gain, garbitzaileen lana oso gogorra eta esanguratsua izan da Jakintza Ikastolako obra eta Covid-19 garai honetan. Izan ere langileek lana egitean zikin asko sortu dute eta koronabirus egoeran geundenez dena garbitu eta desinfektatu behar izan dute garbitzaileek. Baina ikasleak eta irakasleak lan asko aurrezten saiatu gara, adibidez gela desinfektatu izan ohi dugu. Garbitzaileek lan asko egin dute eta horiek egongo ez balira ikasleak eta irakasleak lan askoz gehiago egin beharko genuke.
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Julio Arrieta y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.