Las 10 noticias clave de la jornada
Gure Eskola

Irakasle eta ikasleen arteko harremanak

Irakaslearen eta ikaslearen arteko lotura funtsezkoa da ikasle bakoitzaren ikaskuntzaren garapena bultzatzeko

Jakintza Ikastola Ordizia

Viernes, 10 de marzo 2023, 06:55

Erreportaje honetan, ikasle eta irakasleen arteko harremanen inguruan hitz egingo dugu. Irakaslearen eta ikaslearen arteko lotura funtsezkoa da ikasle bakoitzaren ikaskuntzaren garapena bultzatzeko. Irakasleek, bere aldetik, lotura horrek dakarren erantzukizuna bere gain hartu behar dute eta ikasleen bizitzan erreferentzia gisa jokatu. Miren Martin aukeratu dugu, txikitatik musika irakatsi digulako eta egokia iruditu zaigu irakasle gisa.

Publicidad

Elkarrizketatuak hiru izan dira: Miren Martin, Oier Agirre eta Maddi Azurmendi LH6ko ikasleak dira eta Mirenen ikasleak ere bai. Oier eta Maddi Miren Martinen inguruan elkarrizketatu ditugu. Oier eta Maddi aukeratu ditugu, beraien iritzi ezberdinak jaso nahi genituelako eta, azkenik, bien erantzunak alderatu. Mirenen arabera, «oso ezberdina da LHkoekin klasea edukitzea edo DBHkoekin».

Harremanetan gure beldurrak, segurtasun ezak, errekonozimendu beharrak, eta abar, berpizten dira, zeren eta irakasle eta ikaslearen arteko harremana, bi pertsonaren arteko harremana baita; horregatik, oso zaila gertatzen da batzuetan giro ona lortzea.

Noticia Relacionada

Jakintzaren kasuan, Miren Martinek esan du, «oso giro ona edukitzen dugu klasean». Oier Agirre eta Maddi Azurmendi ados daude Miren Martinek esan duenarekin. C. Rogers, psikologo adituaren ustez, lehena zintzotasuna da. Batzuetan ez gara zintzotasunez jokatzeko gai adarra jotzeko beldurragatik, ikasleen beldurrengatik, noski; ez dugu gugan konfiantzarik sentitzen eta «ez dira fidatzekoak» pentsatzen dugularik, «zurt» jartzen gara, berezkotasuna galduz. Jarrera honen inguruko harremanak mesfidantzazko komunikazioa eragiten du. Jakintzaren kasuan, M. Martinek esan du, «jarrera egokia edukitzen dute, baina astean behin egoten gara». LH6ko ikasle batzuk esan dutenaren arabera, ez zaie asko tokatu Mirenekin klaseak izatea, baina ondo moldatzen dira. Baldintzagabeko onarpena jarriko genuke bigarrena. Ikasleak eta beren interesak, ideiak, iritziak errespetatuz, diren bezala onartu, horrela ikasarazteko behar dugun harremana eraikiko baitugu. Azurmendik esaten duen bezala, «Mirenek elkarrekin sozializatzen, laguntzen eta errespetatzen gaitu».

Ondorioz, ikasle eta irkasleen arteko harremana oso ona delafrogatu dugu. Garrantzitsua da ikasle eta irakasleekiko dagoen harremana. Horren ondorioz, ikaskuntza hobea eta aberasgarriagoa izaten laguntzen du. Horregatik, Agirre eta Azurmendi oso gustura ibiltzen dira musikan Mirenekin.

Publicidad

«Hedatzen parte hartzea aukera ona da»

Ikastolako DBHk eta Batxilergoak duten ordutegiarengatik, hau da, 8:30tatik 14:30etara, Hedatze programa jarri behar izan dute martxan. Jakintza Ikastolaz gain, Laudioko ikastolak, Azpeitiko ikastolak… ere hartu dute parte. Atzeratuta doazen edo laguntza behar duten ikasleentzat dago prestatuta Hedatze programa. Uxue Ibañez Hedatze programako irakaslearen arabera, lortu gabeko helburuetara iristea da helburua: «lortu gabeko helburu minimoetara iristea da helburua».

Orain, Hedatze programa dena lehen Hauspoa bezala ezagutzen zen. Guk Hedatze 15:00etatik 17:00etara egiten dugu astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan. Aldiz, Laudioko ikastolak, astelehenetan, asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan egiten dute, baina ordu bateko saioak izaten dira. Uxueren arabera, «batzuetan gogorra egiten da, sei ordu ikastola gehi bi ordu Hedatze.» Baina, bere ustez, ikasleek ez dute astero joan beharrik. Gainera, klaseak ez dira zertan bi ordukoak izan. Lana ondo egin eta ulertzen baduzu, ez duzu zertan bi orduak gelditu: «ulertzen dut arratsaldetan eskolaz kanpoko jarduerak izatea, baina ondo antolatzea da gauza».

Publicidad

Hedatze proiektuan parte hartzeko, baldintza batzuk bete behar dira: irakasle guztiek hartu behar dute parte, familiek hartu behar dute parte, gehiengo osoak hartu behar dute parte eta DBH3 eta 4koek ere hartu behar dute parte. Ulertu behar da, Hedatzera joateak ez duela esan nahi jantoki-zerbitzura zoazela, hau da, laguntza behar duzulako joaten zara.

Ariketak

Hedatzera joatean, hainbat ariketa eta azalpen ematen dira. Ariketak, normalean, liburuetatik ateratzen dituzte irakasleek. Uxue Ibañezen arabera, «gaur egun internet bidez ariketa gehiago aurkitzen ditut.» Pertsonaren arabera, ariketak maila batekoak edo bestekoak izaten dira. Adibidez, lehen egunean, DBH1eko ariketa bat jartzen badizu eta irakasleak ikusten badu zaila egiten zaizula, hurrengoan, LH6eko edo maila baxuagoko ariketa bat jarriko dizu.

Publicidad

Ordiziako Jakintza Ikastolan astelehenetan hizkuntzarekin lotutako lanakegiten dira. Gure kasuan, lau hizkuntza dira: Euskara, Ingelesa,Gaztelania eta Frantsesa; asteazkenetan, zinetziari buruzko gauzak,hau da, Natura eta Matematika; eta ostegunetan, ikas-teknika ludikoak,hau da, musika eta jarduera fisikoa. Berriz, Lekeitioko institutoan,hizkuntza eskolako B2 azterketa prestatzen, marrazten ikasten, robotika,cours de français, joskintza eta esku lanak eta gurpil gaineko hockey tailerrak daude. Amaitzeko, Hedatze astelehen, asteazken eta ostegunetan egonten da. 15:00 etatik 17:00 etaraegoten da hedatzera joateko aukera. Laguntzaklaseak izaten dira. Ikastolaren arabera, gauzaasko aldatzen dira, adibidez, egunak, ordutegia,jarduerak… Ondorio guztiak kontuan hartuta,Uxue Ibañez ados dago honekin guztiarekin.

«Ni ongi nago hemen, ez daukat DBHra joateko gogorik»

Erreportaje honetan, ikastolari buruzko gauzez hitz egingo dugu. Hainbat elkarrizketa egin genituen adin desberdinetako hiru pertsonari: 6 urteko ume bat, Luken Gorrotxategi; Uxue Ruiz 8 urteko umea eta, azkenik, Juna Sarriegi 13 urteko gaztea.

Publicidad

Bertan, beraien biziari buruzko galderak egin genituen: zenbat denboraz erabiltzen dituzten gailu elektronikoak eta zertarako, aldaketa handirik egon den LHtik DBHra… Junak hau esan zuen: «LHtik DBHra, aldaketa handia eman zen, azterketak hasi ziren eta LHn ez, LHn 16:30etan irteten ginen ikastolatik eta orain, aldiz, 2 ordu lehenago». Ikasleak orokorrean gustura etortzen dira ikastolara. Esan digutenez, arazo handiena, goiz esnatzea da, ez baitzaie goiz esnatzea oso atsegina egiten.

Liburuei buruz ere galdetu genuen eta LHko bi ikasleek oso liburu gutxi zeuzkatela esan ziguten. Lukenek ondorengoa esan zuen: «Oso liburu gutxi dauzkagu, ingelesezko hainbat ipuin besterik ez». Jendeak salto handia dagoela LHtik DBHra dio eta horrela dela ziurtatu dugu, aldaketa asko ematen direla esan digu Junak. Aldaketetako batzuk ordutegiarenak izan dira, orain, ordutegi jarraia dute, hau da, ordu erdi lehenago hasten dira eta 2 ordu lehenago amaitzen dute, ez baitaukate bazkaltzeko 2 orduko tarterik. Ordutegi jarraia Jakintza ikastolaz gain, beste Euskadiko 83 ikastetxek ere badute. Aldaketa esanguratsuenetarikoak ere azterketak dira, hau esan zuen Junak: «azterketak dauzkagu orain eta LHn ez». Irakasle kopurua ere aldatzen da, baita gelak ere.

Noticia Patrocinada

Aisialdiko denboran, Lukenek frotoiean jolasten du lagunekin arratsalde osoan zehar. Uxuek, aldiz, eskolaz kanpoko ekintzetan igarotzen du arratsaldea: «Ni eskolaz kanpoko ekintzetara joaten naiz: karatera ingelesera, musikara, klarinetera... Eta eskolaz kanpoko ekintzak ez dauzkadanean jolastu egiten dut.»

Gailu elektronikoetan LHkoek gehien erabiltzen dituztenak, telebista eta tableta dira, hori esan ziguten Uxuek eta Lukenek. Bestalde, 6.mailatiktik gorako jendeak mugikorra erabiltzen du gehiago. Baina zertarako erabiltzen dituzte? Derrigorrezkoak al dira? Zera esan digu Junak: «Ez ditut derrigorrez behar, baina ondo etortzen dira denbora pasatzeko, lagunekin planak egiteko, zalantzarik baduzu erantzuna bilatzeko…».

Publicidad

Honekin ondorioztatu duguna, ikasleak hazten garen bitartean, gauzak zailtzen direla da, gehien bat LHtik DBHrako saltoan. Baita aisialdiko denbora murrizten dela ere, baina Juna Sarriegik esan zigunaren arabera, aisialdiko denboraren erabilerarekin duzun askatasuna ere beste bat da. Bestalde, ordutegiaren aldaketek ikasteko denbora gehiago ematen diete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad