Jesuitak
Viernes, 20 de diciembre 2024, 07:01
2010ean hasi ziren Jesuitak Donostia eta San José de la Montañako zaharren egoitza lankidetzan. Bien arteko hurbiltasuna aukera ezin hobea zen proiektu hau sortzeko. «Belaunaldien arteko harremanak sendotzeko asmoz sortu zen proiektua eta, gaur egun, ikasle guztiak gelaka joaten dira astean behin aitona-amonekin egotera, eta disfrutatzera» azaldu du Arantxa Etxabek, Jesuitak Donostiako hezitzaileak eta proiektuaren koordinatzaileak.
Publicidad
San José de la Montañako arduradunek ere primeran ikusi zuten ekimena eta honek ekar zitzakeen onurak. «Aitona-amonentzat ikasleen bisita energia-txute izugarria da, autoestimua handitzen zaie, baliagarri sentitzen dira» dio Ainhoa Losak, San José de la Montañako arduradunak. Bere ustez, muga asko gainditzen ditu proiektu honek eta ikasleentzat ere ikasketa prozesu aberatsa da. Ikasleak zahartzarora hurbiltzeko modu bat da, haientzat desberdina den errealitate batera, alegia, eta honi esker, aurreiritzi eta estereotipo asko puskatzen dira.
Gainerako protagonistek ere argi dute. Ikasleek oso ondo pasatzen dute bertara joaten, errutinatik ihes egiteko modua izateaz gain, asko ikasten dute aitona-amonekin elkarrizketan daudenean. Aitona-amonak ere pozik. «Oso interesgarria da haiek zer pentsatzen duten, nola pentsatzen duten eta nola jokatzen duten ezagutzea» diote.
Horregatik, bai Jesuitak Donostian eta bai San José de la Montañan asko zaintzen dute proiektua eta datozen urteetan hazten ikustea espero dute. Benetan garrantzitsua baita ikasle zein aitona-amonei horrelako esperientzia aberasgarriak eskaintzea.
15 urte beteko dituen proiektu hau garatzen joan da urtez urte. Hasiera batean, aitona-amonekin egotea zen proiektuaren helburu nagusia, baina gaur egun ikastetxeko proiektuekin gurutzatu dute. Jesuitaseko hezitzaileak eta San José de la Montañako lantaldeak eta psikologoak elkarrekin lantzen dute urteko ekintza-programa, eta ekimen bakoitza aztertu eta ebaluatu egiten dute hobekuntzak egiteko.
Publicidad
Gaur egun, adibidez, Musikoterapia egitera joaten dira ikasleak. 5 saio ditu ekintza honek eta instrumentu eta teknika desberdinak erabiliz, LH 5. mailako ikasleek eta aitona-amonek entzumena, erritmoa, psikomotrizitatea eta koordinazioa lantzen dituzte.
Zientziako esperimentuak ere zaharren egoitzara eraman dira, besteak beste, robotikan erabiltzen dituzten mini-robots-ak aurkezten dizkiete gazteek helduei, platanoekin musika nola egin erakusten diete, plastilinarekin estresa kentzeko bolak egiten dituzte…
Publicidad
Ikasturte amaieran bizitzaren eta historiaren inguruan arituko dira 6. mailako ikasleak eta proiektu oso polita prestatzen ari dira Jesuitaseko hezitzaileak eta San José de la Montañako langileak ordurako. Aitona-amonen familiak ere laguntzen ari dira argazki, garaiko dokumentu eta bestelakoak bilatzen. Ikasleek elkarrizketa eta solasaldiak antolatuko dituzte aitona-amonekin eta, erronka gisa, aitona-amonen biografiak garatuko dituzte.
Eta, nola ez, jai esanguratsuetan beti hurbiltzen dira ikasleak: gabon-kantak abestera, Danborrada, Santa Agenda, Kaldereroak…
Hezkuntzak mundua aldatzeko duen gaitasunean sinesten du Jesuitak Donostiak eta, horregatik, ikasleak trebatzerako garaian, balioak lehen lerroan jartzen dituzte. Belaunaldien arteko proiektu hau, ikasleak besteei laguntzeko pertsona gisa heztearen helburuaren barruan kokatzen da.
Publicidad
Zehazki, 5 balioetan oinarritzen dute ikasleen perfila: kontzienteak norberaren buruarekin eta inguruko errealitatearekin; konpetenteak errealitatea ulertu eta ezagutzeko; konprometituak, eraldaketa sustatzeko; enpatikoak, besteen lekuan jarriz; eta sortzaileak, modu desberdin batean pentsatuz, egungo erronka berritzaileei erantzun berritzaileak emateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.