Las 10 noticias clave de la jornada
LA SALLE BEASAIN
Gure Eskola | Erreportajea

Ekintza txikien bitartez aldaketa handiak gauzatzen

Gizartea eraldatzen protagonistak izan nahi dugu, gizarte hobeagoa lortzeko ahaleginak egiten. Horregatik, gaizki dagoenaz jabetzeaz gain, hobetzeko proposamenak egin nahi ditugu

la salle beasain

Jueves, 10 de marzo 2022

Gazteak bizitzeko prest gaude, baina bizitzarako prest? Asmo horrekin La Salle Beasainen, gure ikastetxean, errealitate ezberdinak ezagutzeko esperientziak abian jartzen dira urtero. Gertutik ezagutu, bizi eta egoeraren aurrean kokatzen lagunduko digutenak. Gure iritzi kritikoa izan eta solidarioa izateko lagungarriak dira bizipen hauek.

Publicidad

Gizartea eraldatzen protagonistak izan nahi dugu, gizarte hobeagoa lortzeko ahaleginak egiten. Horregatik, gaizki dagoenaz jabetzeaz gain, hobetzeko proposamenak egin nahi ditugu. Helburu horrekin solidaritatea bizitzeko aukera asko dago gure eskolan: ikasle boluntarioak, txikiagoak direnei ikasketetan laguntzen dietenak; aisialdiko begiraleak, eguneko zentroko gure aiton-amonekin egotera joaten direnak, janari bilketa kanpainetan laguntzea…

Baina, horiez gain, gure ikasketa prozesuan ere txertatuta dago mezu hau. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) ikasturtean zehar taldeka egiten dugun proiektu batek ere helburu hau dauka. Talde bakoitzak gizartean dagoen arazo bat identifikatu eta hobetzeko proposamena egin behar du. Horretarako, arazoa ikertu, alternatibak bilatu, hoberena aukeratu eta martxan jarri behar du, bizitu behar du.

Honen harira, iaz DBH 3. mailako ikasle talde batek aukeratu zuen proiektua COVID-ak ekarri zituen ondorioak gutxitzea izan zen. Horretarako, egoera aztertu zuen eta familia askoren maila ekonomikoak okerrera egin zuela ohartu zen. Irtenbidea bilatu nahian, bide ezberdinak arakatu ondoren, gure herrian lanean ari zen Caritasekin jarri zen harremanetan. Bertako arduraduna den Ainhoa Etxaberen laguntzaz, familiek zituzten beharrak identifikatu eta produktu bilketa bat antolatu zuten ikastetxean. Caritasen eskutik eta bidelagun gure herriko errealitatea gertutik ezagutu, erakunde batekin lanean aritu eta zenbait familiei laguntzeko aukera izan zuten. Gizakiok ezer espero gabe, ematen dugunean sentitzen dugun bizipoza ezagutzeko aukera izan zuten ikasle hauek.

Aurten, berriz, proiektu berri batean parte hartzen duen DBH 2. mailako beste talde batek arropa eta osagarrien kontsumoa murrizteko erronka planteatu zuen. Helburu horrekin, Justizia eta Bakearen astea-n, Caritasera joan ziren gai hau nola kudeatzen zuten ezagutzeko asmoz. Bertan, Ainhoarekin eta boluntarioa den Maria Angeles Cristobalekin goiza pasa zuten, eta egiten dituzten proiektu desberdinak ezagutzeko aukera eduki zuten.

Publicidad

Bizitzarako prest egon nahi dugu. Mugaren beste aldea ezagutu, zaindu, eskua eman eta gure aldera ekartzeko ahalegintzen saiatu

LA SALLE BEASAIN

Han azaldu zitzaien COVID-ak eta gaur egungo egoerak sortutakoak. Esaterako, azken urte honetan, argi indarra, gasa, elikagaiak eta erregaiak asko garestitu dira. Aldiz, langileen soldatak edota erretiratuen pentsioak berdin mantendu dira. Zenbait kasutan gainera, langileek lana galdu dute. Hau dela eta, hilabete amaierara justu iristen ziren familiak, egun, ugaritu egin dira eta oinarrizko produktuen gabezia pairatzen dute. Pentsatzen duguna baino askoz ere jende gehiago dago egoera horretan. Askotan gure estereotipotik kanpo dauden pertsonak dira.

Batzuetan, Caritasera hurbiltzeko lotsak eraginda joaten ez zirenez, bertakoak hurbildu dira pertsona hauen etxeetara. Azpimarratu nahi izen da pobreziaren muga ustez baino ahulagoa dela, eta momentu batean mugaren alde batean bazaude ere, inork ez dizula bermatzen beste aldera pasatuko ez zarenik. Horrelako egoeran daude zenbait beasaindar eta egon daitezke/gaitezke beste batzuk ere.

Publicidad

LA SALLE BEASAIN

Laguntza behar dugu

Hau guztia kontutan izanda, eta iazko esperientziak utzitako asebetetze maila ikusita, DBH 2. mailako talde honek aurrekoek hasitako lanari heldu eta jarraitzea pentsatu du. Horretarako, sentsibilizazio kanpaina egin eta produktu bilketa egitea erabaki du. Oraingoan, ordea, jaso nahi dituzten produktuak egoera berri honek sortutakoari aurre egiteko dira, hotzari eta eguneroko bizimoduari aurre egiteko produktuak: mantak eta lo zakuak, higiene produktuak (hortzetako pasta, gorputzerako gela, ilea garbitzeko xanpua, eskuetako xaboia, garbiketarako desinfektatzailea…) eta etxeko tresneria (kazuelak, platerak, edalontziak, tenedoreak, koilarak, zartagiak…).

Gaur egun sentsibilizazio kanpaina burututa dute jada. Beraiek egindako marrazkiekin bideo bat prestatu dute eta ikastetxean eta sare sozialetan zabalduko dute. Horrez gain, gai honen inguruko informazioa helarazi zaie familiei parte hartzera animatuz. Bide batez, erreportai hau ere proiektua aurrera eramateko bide izan daitekeela ikusten denez, eskuragarri jartzen dugu beharrezko informazioa.

Publicidad

Behar diren produktuak: mantak eta lo zakuak/ higiene produktuak/ etxeko tresneria

Bilketa datak: Martxoaren 28tik apirilaren 8ra

Jasotzeko tokia: Beasaingo La Salleko idazkaritzan

Bizitzarako prest egon nahi dugu. Mugaren beste aldea ezagutu, zaindu, eskua eman eta gure aldera ekartzeko ahalegintzen saiatu. Horregatik zuen laguntza eskatu nahi dugu. Ez gaude bakarrik, ez ditugu bakarrik utziko. Ekintza txiki askok aldaketa haundiak sor ditzakete. Anima zaitezte!

Justizia eta bakea astea

Justizia eta Bakea astea ospatzen dugu urtero gure ikastetxean. Urtarrilaren bukaeran pakearen ikurra den Gandhi gogoratuz ospatzen dugu. Aste honen helburua ikasle, hezitzaile, familia eta langileen bihotzak ukitzea da. Baita inguruan dauden errealitateak ezagutu, sentiberatasuna piztu eta ekintzaile-eraldatzaile bihurtzeko bide berriak arakatzea ere. Etapa guztiek parte hartzen dute ekintza ezberdinetan. Aurten, COVID-a dela eta, modua aldatu badugu ere, gaia landu nahi izan dugu adin guztiekin. Esaterako, 5 urteko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleek zaharren egoitzara joan ezin zutenez, bideoa grabatu eta gure aiton-amonekin euren alaitasuna eta aire freskoa partekatzen saiatu ziren.

Aurten, lehen aipatutakoaz gain, beste esperientzia hauek ere bizitu ditugu (maila bakoitzak esperientzia desberdin bat): GAUTENA-ko errealitatea ezagutu, ONCE-k utzitako materialarekin jokoak egin itsuek bizi dutena ikusteko, bidezko merkataritzaren zergatia aztertu, KEMEN-ek (Pertsona Ezinduen Kirol Kluba) antolatutako ekintzekin jolastu, ATZEGI-ren errealitatea ezagutu, CARITAS-en arropa gordailua ezagutu, minbiziaren inguruko sentsibilizazioa egin, ATERPE-ko errealitatea ezagutu...

Astearen bukaeran, ekintza sinboliko bat egiten da eta maila bakoitzak ikusitakoa eta ikasitakoa sintetizatzen du, barneratzeko asmotan. Aurtengo leloa 'estereotipoak apurtuz' izan da.

Aurtengo Justizia eta Bakearen asteko ekintza sinbolikoaren bideoa: https://labur.eus/ztnj0

Zer pentsatu ematen dute horrelako ekintzek: zer meritu dugu guk errealitate hori ez bizitzeko? Eta gure edo gure ingurukoei tokatu izan balitzaigu? zer beharko genuke? zer eskertuko genuke? Zer eskaini diezaiekegu egoera horretan bizi direnei? Zer egin dezakegu horrelako egoerak hobetzeko? Pentsamendutik ekintzetara pasatzea da helburua… Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad