Las 10 noticias clave de la jornada
Gure Eskola

Jan eta jakin proiektua

Aipagai dugun narratiban, bi astez sukaldaritza izan dute hizpide eta, haren bidez, Iberiar penintsulan bizi izandako kultura nagusiak landu dituzte

La Salle Berrozpe Andoain

Viernes, 24 de febrero 2023, 06:59

Azken asteetan, Andoaingo La Salle Berrozpeko DBH2ko ikasleek, ITB metodologia landuz, JAN ETA JAKIN proiektua burutu dute. Aipagai dugun narratiban, bi astez sukaldaritza izan dute hizpide eta, haren bidez, Iberiar penintsulan bizi izandako kultura nagusiak landu dituzte. Amaierako produktua kultura horietako jaki tipiko bat prestatzea eta gainerakoei dastatzeko aukera ematea izan da. Baina helmugara iritsi aurretik, gogor lan egin behar izan dute.

Publicidad

Proiektuarekin hasi aurretik, beren aurreikuspenak garatu dituzte. Astebete lehenago, bakoitzak bere gosaria ekartzeaz gain, ikasle batzuk beraiek egindako jatekoren bat ere ekarri dute; esaterako, bizkotxo bat.

Motorrak berotu eta indarrak hartu ostean, ikasgai guztietan gogor hasi dira lanean. Izan ere, proiektu honen bidez gauza ugari ikasi dituzte 2. mailakoek; adibidez, Gizarten, talde kooperatiboetan lan egin dute. Taldeek 3 kultura desberdinen informazioa jaso dute: musulmanena, juduena eta kristauena. Informazio guztia tauletan antolatu dute eta, bertan, gizartea, jarduera ekonomiko nagusiak, artean erabilitako dekorazio-elementuak, Iberiar penintsulara ekarritako produktuak eta hiru plater idatzi dituzte; baita Ameriketatik ekarritako produktuak ere.

Noticia Relacionada

Tutoretzako saioetan, Iberiar penintsulan elkarrekin bizi izan ziren 3 kulturen errezetetan eta produktuetan zentratu dira. Talde kooperatiboek dagokien kulturaren errezetak ikertu dituzte eta plater bat aukeratu dute, plater horretarako beharrezko aurreikuspenak egin dituzte, hura prestatzeko behar den guztia ikertuz.

Gainera, Matematikako saioetan talde bakoitzak dagokion talde historikoaren errezetaren txartela egin du. Gainera, osagaien proportzionaltasuna, neurri-unitateak eta menuaren kostua jaso dituzte dokumentu batean.

Publicidad

Horrez gain, Euskarako orduetan, lehendabizi sukaldaritzarekin erlazionatutako hiztegia landu dute eta, gero, azokarako errezeta prestatu eta entseatu dute, horrela, ahozkoa landuz. Ahozko adierazpenaren gidoia ere prestatu dute, 2 zatitan banatuz: lehenik, errezetaren jatorriaren aipamena eta, bigarrenik, errezeta bera osagai eta prestakuntzarekin.

Fisika eta Kimikako saioei helduz, beraiek eginiko errezetak sukaldatu dituzten bitartean, osagaiak sailkatu dituzte, txartel bat asmatuz. Bertan, elementuak/konposatuak, homogeneoak/heterogenoak… diren azaldu behar izan dute, bakoitza dagokion multzoan sailkatuz. Bukatzeko, erreakzioren bat egon den azaldu dute.

Publicidad

Azkenik, Ingeleseko klaseetan, talde bakoitza kultura batean oinarritu denez eta kultura horretako plater bat prestatu duenez, ingeleseko ikasgaian platera azaltzeko podcast bat egin dute audiologia moduan eta, horrez gain, Flyer bat ere egin dute platera bera azaltzeko asmoz (QR kodea sortu dute Flyerrean jartzeko eta nahi duenak podcasta entzuteko helburuarekin).

Azken saioak dastatzeko menuaren aurkezpena prestatzeko erabili dituzte: mozorroak, atrezzoa eta janariaren errituala. Horrez gain, aukeratutako errezeta etxean prestatu behar izan dute eta tutorial moduko bat prestatu, gainerako ikaskideei erakusteko.

Publicidad

Behin proiektuaren amaierara iritsita, egindako lan guztia jende aurrean erakusteko garaia iritsi da. Azken egunean, ikasleak buru-belarri azoka prestatzeko zereginean ibili dira eta, arratsaldean, azoka berezi bat antolatu dute egindako lan guztiaren erakusgarri. Bertan, postu desberdinak antolatu dituzte dagokien kulturarekin erlazionatutako apaingarriekin eta, nola ez, bertako produktu izarra beraiek egindako platera izanik, plater desberdinak dastatzeko aukera izan dute. Modu gozo batean eman diote amaiera, beraz, proiektuari.

Ikaskuntzarako testuinguru berria (ITB)

Ikaskuntzarako testuinguru berria (ITB) La Salle ikastetxeetako ikasgeletan ezarritako metodologia berria da, buruz ikasteari uzteko eta ikasitakoa benetan ulertzeko sortu den metodologia berria, hain zuzen.

ITBk dituen helburu nagusiak honakoak dira: ikasleek beren burua baloratzea, bakoitzarekin garapen pertsonala kontuan hartuz eta ebaluazio metodoak aldatuz, ikasleek modu errealean ikastea. Helburu hauek lortzeko, klaseak aldatu dira eta testuinguruak erabiltzen dituzte ikaslearen dimentsio guztiak lantzeko eta hainbat faktore indartzeko. Metodologia honetako protagonista ikaslea da, baina bere ikasketako prozesuan zehar bere gurasoak eta irakasleak egongo dira laguntza eskaintzeko.

ITB duten ikastetxeetako etapa guztietan honakoak dira ikasteko moduluak: eguna hasteko, ikasleek harrera izaten dute, egunerokoa planifikatzeko eta ongietorria egiteko momentua izaten da, baita ikasleak motibatzekoa ere. Eguna amaitzeko, berriz, amaiera izaten dute, honako hau landutakoa gogoratu, ebaluatu, ospatu eta agur esateko unea izan ohi da. Horretaz gain, mintegiak egoten dira; bertan, ezagutzaren ikaskuntza eta eraikuntza burutuko dira eta, proiektuen bidez, ikasleek mintegietan landutako edukiak praktikan jartzeko aukera izango dute, beraiek protagonista izanez. Azkenik, tailerretan, ikaskuntza, esperientzia eta ezagutza eraikitzeko diziplina-lana egiten da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad