Secciones
Servicios
Destacamos
La Salle Berrozpe Andoain
Viernes, 12 de enero 2024, 06:50
La Salle Berrozpe ikastetxeko ikasle eta ikasle ohi izan direnengan irribarre bat marrazten da aurpegian Saltokiloren, gure euskarako maskotaren, izena entzutean. Izan ere, berarekin bizitako momentuek leku berezia betetzen dute gu denon bihotzean.
Ezagutzen ez dutenentzat, Saltokilo igel bat da, igel gehienak bezalaxe, kolore berdekoa, eta S handi bat du sabelean. Baina ezagutzen dugunontzat, Saltokilo igel bat baino gehiago da, txiki-txikitatik euskara maitatzera eta erabiltzera animatzen gaituen maskota da. Urtero, euskararen egunean etortzen zaigu bisitan eta oroitzapen oso onak ditugu beraz pentsatzen dugunean.
Oroitzapen goxo horietako bat Haur eta Lehen Hezkuntzako gela guztietara etortzen zenekoa da. Batzuk mahai azpian sartzen ziren hura gerturatzen zela ikustean, beste batzuk, berriz, zer esango ote zigun begira gelditzen ginen, izaki magiko bat izango bailitzan. Ondoren, aretoan edo patioan biltzen ginen eta, bertan, momentu oso dibertigarriak edukitzen genituen. Opariak ere ematen zizkigun euskaraz hitz egiteagatik eta dantzak, elkarrizketak eta jokoak egiten genituen berarekin. Saltokilo gure haurtzaroko zoriontasuna izan da, baita euskara bizitzeko modu desberdin bat ere. Euskararen eguna iristen zenean, gure emozioak hankaz gora jartzen zituen eta urteak aurrera badoaz ere, gaur egungo umeek emozio bera izaten jarraitzen dute Saltokilori esker.
Noticia relacionada
Haur Hezkuntzan 39 urte lanean daramatzan Maixa Mendizabal irakaslearentzat ere Saltokilo berezia da. Berak esan digunez, gutxi gorabehera duela 35 urte sortu zen. Beste eskola batetik, Loiolatik, zetorren irakasle batek eman omen zuen ideia. La Salle Berrozpeko irakasleei proposamen itzela iruditu zitzaienez, ikasleei maskota bat sortzeko eskatu zitzaien. Neska batek marrazki berde bat egin zuen eta guztiek igel bat bezala ikusi zuten eta Saltokilo izena jarri zioten.
Hasiera-hasieratik umeek pertsonaia bat bezala ikusten omen zuten eta era horretan ikastea dibertigarriagoa zen. Pixkanaka, Perez sagutxoa eta Olentzero bezala, Saltokilo pertsonaia garrantzitsua bihurtu zen ikasleen bizitzatan. Maixak oso garbi dauka umeengan euskara erabiltzeko motibazioa sortzen lagundu duela Saltokilok. Gainera, hasieran 2 hilabetero etortzen zen bisitan eskolara eta umeei asko gustatzen zitzaien. Deskribatzeko hainbat adjektibo erabiltzen zituzten: euskalduna, alaia…»Gure laguna» ere deitzen zioten. 5 urteko umeek Saltokilori buruz bertso batzuk ikasten zituzten, baita abestiren bat ere. Horrela, gertuko pertsonaia gisa ikusten zuten; esan bezala, gure laguna zen. Haur batzuentzako, gainera, zailagoa da euskaraz hitz egitea; izan ere, beraien etxean erderaz hitz egiten dutenez, kalean, dendetan eta abar erderaz hitz egiten dute. Horregatik, euskaraz hitz egiteak esfortzu bat eragiten die eta, kasu horietan ere, Maixaren ustez, Saltokilo bezalako maskota bat edukitzeari esker, euskaraz gehiago hitz egin izan dute ikasleek.
La Salle Berrozpeko ikasle ohia eta gaur egun bertako irakaslea den Miren Dominguezek ere gertutik ezagutzen du Saltokilo. Mirenek ikaslea zeneko oroitzapen asko gogoratzen ditu eta, horien artean, nola ez, Saltokilorekin bizitako momentuak ere badaude. Gogoan du, bereziki, Saltokilok abesti bat zuela eta, bisitan etortzen zen bakoitzean, kanta hori abesten ziotela. Dirudienez, gaur egun, oraindik ere abestia gogoratzen du. Gaur egun, Mirenek beste aldetik bizi du egun hau eta aitortzen du gaur egungo umeek ilusio berdinarekin egiten diotela ongi etorria maskotari. Esandakoaren arabera, nabaritzen du umeek eredutzat hartua dutela, eta bere presentziak euskara maitatzera eta erabiltzera animatzen dituela ikasleak.
Argi geratu da, Saltokilo maskota garrantzitsua izan dela eta izaten jarraituko duela gure ikastetxean, baina dagoeneko jubilatzeko garaia iritsi zaio, nekaturik baitago. Hori dela eta, euskararen alde egindako lan guztia eskertu nahiko genioke. Mila esker Saltokilo!
Hainbeste maite dugun Saltokilori agur esateko ordua iritsi da. Urte asko eman ditugu maskota bera erabiliz eta eguneratzeko beharra ikusi dugu. Hori dela eta, iazko ikasturtean maskota eder, erakargarri, zoriontsu eta eguneratuago bat aurkitzeko lehiaketa jarri zen martxan.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hurrengoak izan ziren: lehenik, La Salle Berrozpe ikastetxeko komunitateko kide izatea. Bigarrenik, maskota berriaren marrazkia egitea eta hari izen euskalduna jartzea. Maskota animalia, pertsona edo superheroi bat izan zitekeen. Azkenik, kolore alaiak izan behar zituen eta irribarre batekin marraztea beharrezkoa zen.
Lehiaketa honetan 2 sari banatu ziren: maskota onenaren saria eta parte-hartzaileen artean zozketa bidez aukeratutakoa. Epaimahaiko kideen artean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bi irakasle, zuzendaritzako irakasle bat, ikastetxeko langile bat eta Guraso Elkarteko kide bat zeuden.
Sari banaketa Familiaren Egunean egin zen eta, bertan, maskota berriaren, hau da, LATX ardiaren, berri eman zen.
Ziur gaude Latxek Saltokiloren ibilbideari jarraipena emango diola eta urte luzez La Salle Berrozpeko ikasleengan euskararen erabilera bultzatzen jarraituko duela. Ongi etorri Latx!
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Julio Arrieta y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.