Borrar
Leire Oregirekin elkarrizketa benetan interesgarria izan da, DBHko berrikuntza metodologikoan murgilduta dago eta bere lan nagusia da aurten.
Eskola-porrota prebenitzeko ikerketa-proiektua
Gure Eskola | Erreportajea

Eskola-porrota prebenitzeko ikerketa-proiektua

Arazo larri hau mundu osoan zabalduta dago. Gainera, Espainia, Europar Batasunean dauden lurraldeetatik eskola-porrota kasu gehien dituena da. Horregatik, La Sallen arazo horri heldu diogu

la salle donostia

Jueves, 24 de febrero 2022

La Salle Donostia ikastetxeko DBH 3. mailako ikasle-talde bat gara. Kurtsoan zehar, mundu solidarioago baten alde egiten duten zenbait proiektuetan lan egiten aritu gara eta orain eskola-porrota prebenitzeko ikerketa-proiektu bat jarri dugu martxan. Honen helburua, gaiari buruz informazio izateaz aparte, ondoren proposamen zehatzak eta egingarriak proposatzea da. Gure Eskolako erreportaje honetan azalduko ditugu proiektuaren ezaugarriak.

Arazo larri hau mundu osoan zabalduta dago. Gainera, Espainia, Europar Batasunean dauden lurraldeetatik eskola-porrota kasu gehien dituena da. 2020. urtean Espainiako eskola-porrota %20,2koa izan zen gizonentzat eta %11,6koa emakumeentzat. Azken urte hauetan Espainiako datuak jaitsiz joan diren arren, Euskadiren kasuan bezala, oraindik ikasle askori eragiten dien arazoa da. Beraz, lan handia dago egiteko arlo horretan.

Euskadi, estatuko kasu gutxien izan dituen erkidegoa izan da, 2017. urtean %7ko tasa izanik. Eta aldaketa Espainiakoaren hain nabarmena ez den arren, azken urteetan %0,5 jaistera iritsi da. Honek ez du esan nahi arazorik ez dagoenik, pertsonataz ari garenean, zaurgarrienak gainera, ahal den guztia egin beharra dago.

Eskola porrotaren aurkako lanabes nagusia, txikitatik bakoitzaren behar eta gaitasunak ezagutu eta erantzun pertsonalizatua ematea. Lan dezente egiten ari gara, ikertzen, elkarrizketak egiten eta erreportaje hau egiten eta bideoak editatzen. Lan talde ona! Gero eta gehiago, teoriaz aparte, praktikara bideratutako ezagutzak. Kasu honetan, DBHkoek, LHkoei erakusten, Zientzia Azoka. Gurasoek irekita beharko luke, baina pandemiak…
Imagen principal - Eskola porrotaren aurkako lanabes nagusia, txikitatik bakoitzaren behar eta gaitasunak ezagutu eta erantzun pertsonalizatua ematea. Lan dezente egiten ari gara, ikertzen, elkarrizketak egiten eta erreportaje hau egiten eta bideoak editatzen. Lan talde ona! Gero eta gehiago, teoriaz aparte, praktikara bideratutako ezagutzak. Kasu honetan, DBHkoek, LHkoei erakusten, Zientzia Azoka. Gurasoek irekita beharko luke, baina pandemiak…
Imagen secundaria 1 - Eskola porrotaren aurkako lanabes nagusia, txikitatik bakoitzaren behar eta gaitasunak ezagutu eta erantzun pertsonalizatua ematea. Lan dezente egiten ari gara, ikertzen, elkarrizketak egiten eta erreportaje hau egiten eta bideoak editatzen. Lan talde ona! Gero eta gehiago, teoriaz aparte, praktikara bideratutako ezagutzak. Kasu honetan, DBHkoek, LHkoei erakusten, Zientzia Azoka. Gurasoek irekita beharko luke, baina pandemiak…
Imagen secundaria 2 - Eskola porrotaren aurkako lanabes nagusia, txikitatik bakoitzaren behar eta gaitasunak ezagutu eta erantzun pertsonalizatua ematea. Lan dezente egiten ari gara, ikertzen, elkarrizketak egiten eta erreportaje hau egiten eta bideoak editatzen. Lan talde ona! Gero eta gehiago, teoriaz aparte, praktikara bideratutako ezagutzak. Kasu honetan, DBHkoek, LHkoei erakusten, Zientzia Azoka. Gurasoek irekita beharko luke, baina pandemiak…

Eskolan egindako elkarrizketa eta ikerketa ezberdinekin gure helburua eskola-porrotaren jatorriak aurkitzea eta jendea benetan gertatzen denaz ohartzea da, proposatzen ari diren erantzunak erakutsiz. Horrez gain, arazo honi aurre egiteko eskola gehienetan hainbat proposamen egin dira ikaskuntza mailan eta horien berri izan nahi dugu, ezagutu eta baliagarriak ote diren erabaki. Adibidez, gure eskolan erabiltzen hasi den ITB (Ikaskuntza Testuinguru Berria) metodologia.

Eskola-porrotaren esanahia ez dago oso argi gizarte mailan, horregatik bakoitzak modu ezberdinean ulertu dezake. Askotan, jendeak duen titulu akademikoarekin erlazionatzen da. Baina eskolan dauden bitartean dauden errepikapenak eta nota txarrek eragin handia dute ere. Azkenean, honen esanahi nagusia bakoitzak dituen gaitasunak pertsona eta profesional bezala modu zuzen eta egoki batean ezin garatzea da.

Ondoko hauek izan daitezke eskola-porrotaren arrazoi batzuk: ikasketa zailtasunak (kasu batzuetan dislexia edo Arreta Gabeziaren eta Hiperaktibitatearen Nahastea bezalako gaixotasunen ondorioz), hizkuntzaren ezagutza falta (beste lurraldeetatik etorritako pertsoneetan ematen dena, batez ere), ikaslearen motibazioa falta, familia barruan dituzten arazo ezberdinak (ekonomikoak, gurasoen artekoak), bullying-a (fisikoki edo sare sozialetatik eman daiteke) ...

Ikertzen jarraituko dugu

Gure eskolan, ikertu dugunaren arabera, gero eta garrantzi handiagoa eman zaio azken urte hauetan gai honi. Irtenbideak bilatzeko eta hezkuntza-eredua hobetzeko aldaketa asko egin dira. Orientazio departamentua indartu da. Profil desberdineko profesionalak osatzen dute eta ikasleen jarraipen akademikoa, emozionala, familiarra... egiten dute, haien zailtasunak gainditzen edo hainbestekoak ez izaten lagunduz. Gainera, ITB metodologia propioa martxan jarri da lehen eta bigarren hezkuntzan, ikasle bakoitzaren gaitasun eta beharrei egokituz.

Eskola-porrotaren esanahia ez dago oso argi gizarte mailan, horregatik bakoitzak modu ezberdinean ulertu dezake

la salle donostia

Badirudi Covid-ak eskola porrotaren jaitsieran eragina izan duela azken urte hauetan, arraroa badirudi ere: 2020an %16,6 batera jaitsi omen da, azken datuek diotenez. Ez dugu oso garbi horren arrazoia zein izan daitekeen, badirudi kontrakoa beharko lukeela izan. Aztertzen jarraituko badugu ere, agian eskoletan egin den esfortzuak eragina izan du, agian errepikatzeko baldintzak zorrotzagoak direla orain.

Gure lanean hasi berriak gara, datozen hilabeteetan ikertzen jarraituko dugu eta proposamenak egin nahiko genituzke, ahal den neurrian zailtasunak dituzten ikasleen aukerak hobetzeko. Ea horien berri ematerik dugun.

Inbidia puntu bat eman digu, orain LHn ukelelea erabiltzen dela jakin dugunean. Abestu eta guzti egin daiteke!

Ukelelea, 'El Conquis' eta beste ekintza ugari

Gure eskola barruan, eskola-porrotaren arazoari aurre egiteko, beste erabaki eta ekintzen artean, ITB proiektua jarri da martxan. Honen helburua, eskolan dauden haur eta gazteek ikasteko gogo gehiago izatea da, gaur egungo gizarte beharrei modu egokiago batean erantzutea ere, eta noski, neurri batean aurreragoko eskola-porrota sahiestea.

La Sallek bereizgarri duen leialtasun sortzailetik abiatuta, gaur egungo hezkuntzaren eskakizunei ematen dien erantzuna da ITB. Horrek esan nahi du ez zaiola uko egiten orain arte funtzionatu duten estrategia eta metodologiei, baina gaur dauden berrikuntzak aplikatuz. Lehen Hezkuntzaren kasuan hau hirugarren urtea da metodo hau erabiltzen dena, hala ere, aurretik urte dexente eman dute talde zabaletan dena antolatzen. Momentu honetan Haur Hezkuntzatik 1. DBHraino zabaltzen da eta jarraitzeko asmoz dabiltza.

Musikan aldaketak egon dira txirularen ordez ukelelea erabiltzen dugu. Gainera, LH geletan, deigarria egin zaigu Snappet izeneko baliabidea erabiltzen dutela, batez ere hizkuntzak eta matematikak lantzeko. Ikasteko metodo honek bakoitzak behar duen mailara egokitzen ditu lanak, horrela ikaslea egin behar dituen ariketak burutzeko gai izatea lortzen du eta aldi berean, bere mailako erronka bilakatzen da egin beharrekoa.

DBH geletan momentu ezberdinak daude, alde batetik eredu klasikoagoa, teoria, edukiak lantzen dituena, ondoren ikasitako hori proiektu praktikoetara eramateko. «El Conquis»-en oinarritutako proiektu bat ezagutu dugu, adibide gisa. Bertan, telebista saio honetako antolatzaileak bilakatu dira ikasleak. Parte-hartzaileak zein ingurune naturalean kokatuko dituzten erabakiko dute, espazio hauen alderdi guztiak ikertuz eta bideo batean aurkeztuz.

Guztietan alderdi teorikoa, tailerrak eta proiektuak erabiltzen dituzte, lehengo metodoa guztiz kendu gabe baino aldaketa sakonak eginez ikasleentzat atseginagoa izateko eta ikasketa esanguratsuagoa bilakatzeko.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskola-porrota prebenitzeko ikerketa-proiektua