la salle donostia
Jueves, 24 de febrero 2022
La Salle Donostia ikastetxeko DBH 3. mailako ikasle-talde bat gara. Kurtsoan zehar, mundu solidarioago baten alde egiten duten zenbait proiektuetan lan egiten aritu gara eta orain eskola-porrota prebenitzeko ikerketa-proiektu bat jarri dugu martxan. Honen helburua, gaiari buruz informazio izateaz aparte, ondoren proposamen zehatzak eta egingarriak proposatzea da. Gure Eskolako erreportaje honetan azalduko ditugu proiektuaren ezaugarriak.
Publicidad
Arazo larri hau mundu osoan zabalduta dago. Gainera, Espainia, Europar Batasunean dauden lurraldeetatik eskola-porrota kasu gehien dituena da. 2020. urtean Espainiako eskola-porrota %20,2koa izan zen gizonentzat eta %11,6koa emakumeentzat. Azken urte hauetan Espainiako datuak jaitsiz joan diren arren, Euskadiren kasuan bezala, oraindik ikasle askori eragiten dien arazoa da. Beraz, lan handia dago egiteko arlo horretan.
Euskadi, estatuko kasu gutxien izan dituen erkidegoa izan da, 2017. urtean %7ko tasa izanik. Eta aldaketa Espainiakoaren hain nabarmena ez den arren, azken urteetan %0,5 jaistera iritsi da. Honek ez du esan nahi arazorik ez dagoenik, pertsonataz ari garenean, zaurgarrienak gainera, ahal den guztia egin beharra dago.
Eskolan egindako elkarrizketa eta ikerketa ezberdinekin gure helburua eskola-porrotaren jatorriak aurkitzea eta jendea benetan gertatzen denaz ohartzea da, proposatzen ari diren erantzunak erakutsiz. Horrez gain, arazo honi aurre egiteko eskola gehienetan hainbat proposamen egin dira ikaskuntza mailan eta horien berri izan nahi dugu, ezagutu eta baliagarriak ote diren erabaki. Adibidez, gure eskolan erabiltzen hasi den ITB (Ikaskuntza Testuinguru Berria) metodologia.
Eskola-porrotaren esanahia ez dago oso argi gizarte mailan, horregatik bakoitzak modu ezberdinean ulertu dezake. Askotan, jendeak duen titulu akademikoarekin erlazionatzen da. Baina eskolan dauden bitartean dauden errepikapenak eta nota txarrek eragin handia dute ere. Azkenean, honen esanahi nagusia bakoitzak dituen gaitasunak pertsona eta profesional bezala modu zuzen eta egoki batean ezin garatzea da.
Publicidad
Gure Eskola | La Salle Donostia
la salle donostia
la salle donostia
Ondoko hauek izan daitezke eskola-porrotaren arrazoi batzuk: ikasketa zailtasunak (kasu batzuetan dislexia edo Arreta Gabeziaren eta Hiperaktibitatearen Nahastea bezalako gaixotasunen ondorioz), hizkuntzaren ezagutza falta (beste lurraldeetatik etorritako pertsoneetan ematen dena, batez ere), ikaslearen motibazioa falta, familia barruan dituzten arazo ezberdinak (ekonomikoak, gurasoen artekoak), bullying-a (fisikoki edo sare sozialetatik eman daiteke) ...
Gure eskolan, ikertu dugunaren arabera, gero eta garrantzi handiagoa eman zaio azken urte hauetan gai honi. Irtenbideak bilatzeko eta hezkuntza-eredua hobetzeko aldaketa asko egin dira. Orientazio departamentua indartu da. Profil desberdineko profesionalak osatzen dute eta ikasleen jarraipen akademikoa, emozionala, familiarra... egiten dute, haien zailtasunak gainditzen edo hainbestekoak ez izaten lagunduz. Gainera, ITB metodologia propioa martxan jarri da lehen eta bigarren hezkuntzan, ikasle bakoitzaren gaitasun eta beharrei egokituz.
Publicidad
la salle donostia
Badirudi Covid-ak eskola porrotaren jaitsieran eragina izan duela azken urte hauetan, arraroa badirudi ere: 2020an %16,6 batera jaitsi omen da, azken datuek diotenez. Ez dugu oso garbi horren arrazoia zein izan daitekeen, badirudi kontrakoa beharko lukeela izan. Aztertzen jarraituko badugu ere, agian eskoletan egin den esfortzuak eragina izan du, agian errepikatzeko baldintzak zorrotzagoak direla orain.
Gure lanean hasi berriak gara, datozen hilabeteetan ikertzen jarraituko dugu eta proposamenak egin nahiko genituzke, ahal den neurrian zailtasunak dituzten ikasleen aukerak hobetzeko. Ea horien berri ematerik dugun.
Publicidad
Gure eskola barruan, eskola-porrotaren arazoari aurre egiteko, beste erabaki eta ekintzen artean, ITB proiektua jarri da martxan. Honen helburua, eskolan dauden haur eta gazteek ikasteko gogo gehiago izatea da, gaur egungo gizarte beharrei modu egokiago batean erantzutea ere, eta noski, neurri batean aurreragoko eskola-porrota sahiestea.
La Sallek bereizgarri duen leialtasun sortzailetik abiatuta, gaur egungo hezkuntzaren eskakizunei ematen dien erantzuna da ITB. Horrek esan nahi du ez zaiola uko egiten orain arte funtzionatu duten estrategia eta metodologiei, baina gaur dauden berrikuntzak aplikatuz. Lehen Hezkuntzaren kasuan hau hirugarren urtea da metodo hau erabiltzen dena, hala ere, aurretik urte dexente eman dute talde zabaletan dena antolatzen. Momentu honetan Haur Hezkuntzatik 1. DBHraino zabaltzen da eta jarraitzeko asmoz dabiltza.
Musikan aldaketak egon dira txirularen ordez ukelelea erabiltzen dugu. Gainera, LH geletan, deigarria egin zaigu Snappet izeneko baliabidea erabiltzen dutela, batez ere hizkuntzak eta matematikak lantzeko. Ikasteko metodo honek bakoitzak behar duen mailara egokitzen ditu lanak, horrela ikaslea egin behar dituen ariketak burutzeko gai izatea lortzen du eta aldi berean, bere mailako erronka bilakatzen da egin beharrekoa.
DBH geletan momentu ezberdinak daude, alde batetik eredu klasikoagoa, teoria, edukiak lantzen dituena, ondoren ikasitako hori proiektu praktikoetara eramateko. «El Conquis»-en oinarritutako proiektu bat ezagutu dugu, adibide gisa. Bertan, telebista saio honetako antolatzaileak bilakatu dira ikasleak. Parte-hartzaileak zein ingurune naturalean kokatuko dituzten erabakiko dute, espazio hauen alderdi guztiak ikertuz eta bideo batean aurkeztuz.
Guztietan alderdi teorikoa, tailerrak eta proiektuak erabiltzen dituzte, lehengo metodoa guztiz kendu gabe baino aldaketa sakonak eginez ikasleentzat atseginagoa izateko eta ikasketa esanguratsuagoa bilakatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.