Secciones
Servicios
Destacamos
la salle eibar (l.h. 6)
Jueves, 18 de noviembre 2021
L.H. 6.A gelako ikasleak gara eta ikasturte honetan giza-eskubideen inguruko proiektua egin dugu, 'Zorioneko eskubideak' proiektua. Gure Eskolako kanal berrian aurkeztuko dugu zuentzat.
Egin dugun lehenengo gauza pertsonek dituzten ezaugarri onak izendatzea izan da. Gerora, egoera desberdinen aurrean nola sentitzen garen neurtzeko ariketa egin dugu, oso deseroso oso eroso tartean. Adibide bezala, honako hau: autobusaren zain nagoenean, beloa daraman emakume bat nire ondoan esertzean nola sentitzen naiz?
Bestalde, lagunak, maitasuna, familia, besarkadak, alaitasuna… ezin direla diruarekin erosi ikasi dugu. Eskubide desberdinak ulertu ahal izateko, mota askotako ariketak egin ditugu: adierazpen askatasun eskubidea eta biltzeko eskubidea, 19 eta 20. eskubideak, besteak beste. Ulertu ahal izateko, gelako ikasle desberdinek aulkietara igo eta jendearen aurrean ozenki hitz egin dute. Ikaskideak aulkiaren inguruan interesaren arabera hurbiltzen ziren.
Gure Eskola | La Salle Eibar
la salle eibar (l.h. 6)
la salle eibar (l. h. 6)
Gelakideak bikoteka banatu gara eta Nazio Batuei gutuna idatzi diegu, eskubide bakoitza aldarrikatzeko eta herrialde bakoitzeko egoera aldatzeko eskatuz. Banakako eta talde mailako konpromisoak hartu ditugu eta ikasturte bukaeran bete ditugun ala ez ikusiko dugu. Berdintasunaren eskubidea ulertzeko, rap bat sortu dugu, neskak eta mutilak berdinak garela aldarrikatzeko. Eskolan egin dugun proiektua ulertzeko eskubide bakoitzeko fitxa bat sortu dugu, patioan eskegi duguna. Fitxa horietan eskubide bakoitza azaldu dugu eta QR batekin informazioa gehitu.
Zorioneko eskubideak lurralde guztietan disfrutatu beharko dituztela pentsatzen dugu, izan ere, eskubideak oso garrantzitsuak direlako mundua hankaz gora ez egoteko.
30 giza eskubideez gain, besarkadak ematea ere eskubidea izan behar dela pentsatzen dugu. Aldarrikatu nahian, kartulina batean besarkada hitza letra larriz jarri dugu, eta azpian ikurriña. Bestalde, sei hizkuntza desberdinetan besarkada hitza idatzi dugu eta azpian lurralde horren bandera gehi zein hizkuntzatan dagoen idatzita. Guk kalera atera nahi genuen jendea besarkatu ahal izateko, baina dagoen egoera honekin ezin izan dugu. Horregatik eskolan egitea erabaki dugu baina gure klaseko burbuilan. Besarkada handi batekin bukatu dugu proiektua.
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.