Borrar
La Salle Zarauzko ikasleak emanaldiaren une batean.
Gure Eskola | La Salle Zarautz

Dabilen mihiari goroldiorik ez!

Izan ere, ikasi dugu esaera horrek baduela artearekin lotutako esanahi positibo bat: asko mugitu eta esperimentatzen duen pertsona sortzaileena izaten dela

la salle zarautz

Viernes, 2 de diciembre 2022, 06:53

Zarauzko La Salleko LH3ko ikasleak gara eta amaitu berri dugun proiektuaren berri ematera gatozkizue: Dabilen mihiari goroldiorik ez. Agian entzuna duzue inoiz dabilen harriari goroldiorik ez esaera, baina guk izena aldatu genion. Beno, izena eta esanahia. Izan ere, ikasi dugu esaera horrek baduela artearekin lotutako esanahi positibo bat: asko mugitu eta esperimentatzen duen pertsona sortzaileena izaten dela. Eta, hain zuzen, gure proiektuak artearekin lotura zuzena du! Guk, umore handikoak izaki, beste aldaera bat eman diogu esanahiari: gure proiektuak eskatu digun lanetako bat mingaina astintzea izan da… Eta hitz egitea asko atsegin dugunez, ez zaigu ez berehalakoan goroldiorik aterako!

Ikasteaz ari garela, gauza pila bat ikasi ditugu proiektu honetan. Alde batetik, antzerkiari lotutako gauza praktikoak: zein zati dituen, pertsonaiek duten garrantzia, hitz egiterakoan ozen hitz egin behar dela, keinuak egin behar direla eta abar eta abar. Bestetik, zenbat lan dagoen antzezlan baten atzean. Izan ere, testuak ikasi behar izan ditugu, maskarak margotu, mozorroak pentsatu eta eskolara ekarri, eta baita atrezzo moduan jartzeko hainbat elementu bilatu ere! Gure irakasle Oscarrek eta Nekanek ez gintuzten, bada, ikastetxeko belardira eraman adar eta hosto bila!

La Salle Zarautzeko lan gehiago

Aurreko lanketa guzti honen ondoren, gehien gustatzen zaigunaz hitz egitea geratzen zaigu, antzerkiaz hain zuzen ere. Gure irakasleek, gela bakoitza hiru taldetan banatu zuten hiruna sentipuin antzezteko: Zer duzu Matxangus? Timuti jirafa eta Ausarten Kluba. Bai, sentipuinak, emozioak sentitzeko ipuinak.

La Salle Zarautz

  • Lana Dabilen mihiari goroldiorik ez!

  • Ikasleak Zarauzko La Salleko LH3ko ikasleak

  • Antzerkia Zer duzu Matxangus? Timuti jirafa eta Ausarten Kluba

Zer duzu Matxangus? Tarimaneko oihanean gertatzen da. Tximino familia zabala bizi zen bertan. Hauek, lan egiteko uneak zituzten alde batetik eta bestetik, ondo pasatzekoak. Baina ondo pasatzeko uneetan, Matxangus adar batean geratzen zen, pentsakor, lagunak saltoka jolasean edo ibaian plisti-plasta zebiltzan bitartean. Ipun honek zera irakatsi zigun, inor ez dugula baztertu behar horrek denoi tristura dakarkigulako.

Begoña Ibarrolak idatzitako ipuin zoragarriak dira Sentipuinak, eta berez 5 badira ere, gure Ikaskuntza Testuinguru Berriak 3 lantzeko aukera eskaini zigun: 'Zer duzu Matxangus?, Timuti Jirafa eta Ausarten Kluba'

Timuti jirafak lagun gutxi zuen sabanan inguruko animaliei goitik behera begiratzen zielako eta mespretxuz tratatzen zituelako. Animaliak Timutirengandik aparte ibiltzen ziren, bera ez jasatearren. Timutik burla egiten zien, harik eta egun batean beste guztien beharra izan zuen arte. Sentipuin honek erakutsi zigun ezin dugula inor jazarri ez dakigulako noiz izan dezakegun besteen beharra.

Ausarten kluba Samueli buruzko ipuin bat da. Bera indartsuagoa zen bere gelako neska-mutilak baino eta uste zuen arazoak indarrez konpontzen zirela. Baten batek egiten ez bazuen berak agintzen zuena, Samuelek ukabilarekin mehatxatzen zuen. Haur askok beldurra zioten Samueli, baina Alanek ez. Sentipuin honek erakutsi ziguna da gauzak ez direla indarrez lortzen edota konpontzen, hitz eginez baizik.

Ipun honek zera irakatsi zigun, inor ez dugula baztertu behar horrek denoi tristura dakarkigulako

Orain, esaten den moduan, teoria badakigu, baina aplikatzea falta zaigu, hau da, sentipuinetan isladatzen den moduko egoeraren bat bizitzen badugu, hankarik ez sartzea. Inork ez du Matxangus bezala baztertua izan behar, baina inork ez luke, ezta ere, Samuel bezalako jazarlea izan behar. Baina bi hauez gain, egoera bidegabeetan, izaten dira sarri beste pertsona batzuk ere: «nik ez dut ezer txarrik egin» diotenak. Baina ezer txarrik ez egitea nahikoa al da zerbait ona egin dezakegunean? Matxangusen egoeran dagoenari lagundu, Samueli aurre egin jazarria izaten ari denari laguntzeko… Badugu zer ikasia eta zer hobetua. Ea, bada, etorkizunean are pertsona hobeak garen!

Proiektua borobiltzeko, ikastetxeko aretoan bildu ginen eta gure guraso eta aiton-amonei emanaldi bat eskeini genien aspaldiko partez. Zeinen harro sentitu ginen! Beno, gurasoak ere oso harro sentitu ziren! Haien aurpegiek eta emandako txalo zaparradak hori adierazten zuten behintzat. Emozioei buruz aritu garenez, zer hoberik sentitu genuen emozioarekin amaitzea baino: POZTASUNA!

Ikasitako ikasgaia

Lehenengoak irakatsi digu inor ez dugula baztertu behar horrek denoi tristura dakarkigulako. Bigarrenak Ezin dugula inor jazarri ez dakigulako noiz izan dezakegun besteen beharra. Azkenak, berriz, gauzak ez direla indarrez lortzen edota konpontzen, hitz eginez baizik. Orain, ikasitakoari kasu egin eta jokabide desegokiren bat burura etortzen zaigunean burutik uxatzea tokatzen zaigu. Saiatuko gara!

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dabilen mihiari goroldiorik ez!