![La Salle Zarautzeko LH3 ikasleek eszenatoki gainean gozatu dute](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/24/media/cortadas/1668695788805-kqGF-U1808225394810AD-984x601@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
la salle zarautz
Viernes, 2 de diciembre 2022, 06:53
Azaroaren 11 izan zen egun handia, gurasoak eta aitona-amonak berriz ikastetxera gerturatu zirena. Aurreko ikasturtetan ere egin genituen gauza politak, baina covid malapartatuaren erruz ezin izan genizkien eurei erakutsi. Behin birusa atzean utzita, Sentipuinen antzezpena izan zen horretarako aitzakia. Begoña Ibarrolak idatzitako ipuin zoragarriak dira Sentipuinak, eta berez 5 badira ere, gure Ikaskuntza Testuinguru Berriak 3 lantzeko aukera eskaini zigun: Zer duzu Matxangus?, Timuti Jirafa eta Ausarten Kluba.
Lehenengoak irakatsi digu inor ez dugula baztertu behar horrek denoi tristura dakarkigulako. Bigarrenak Ezin dugula inor jazarri ez dakigulako noiz izan dezakegun besteen beharra. Azkenak, berriz, gauzak ez direla indarrez lortzen edota konpontzen, hitz eginez baizik. Orain, ikasitakoari kasu egin eta jokabide desegokiren bat burura etortzen zaigunean burutik uxatzea tokatzen zaigu. Saiatuko gara!
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Julio Arrieta y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.