la salle zarautz
Viernes, 2 de diciembre 2022, 06:53
Azaroaren 11 izan zen egun handia, gurasoak eta aitona-amonak berriz ikastetxera gerturatu zirena. Aurreko ikasturtetan ere egin genituen gauza politak, baina covid malapartatuaren erruz ezin izan genizkien eurei erakutsi. Behin birusa atzean utzita, Sentipuinen antzezpena izan zen horretarako aitzakia. Begoña Ibarrolak idatzitako ipuin zoragarriak dira Sentipuinak, eta berez 5 badira ere, gure Ikaskuntza Testuinguru Berriak 3 lantzeko aukera eskaini zigun: Zer duzu Matxangus?, Timuti Jirafa eta Ausarten Kluba.
Publicidad
Lehenengoak irakatsi digu inor ez dugula baztertu behar horrek denoi tristura dakarkigulako. Bigarrenak Ezin dugula inor jazarri ez dakigulako noiz izan dezakegun besteen beharra. Azkenak, berriz, gauzak ez direla indarrez lortzen edota konpontzen, hitz eginez baizik. Orain, ikasitakoari kasu egin eta jokabide desegokiren bat burura etortzen zaigunean burutik uxatzea tokatzen zaigu. Saiatuko gara!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.