la salle zarautz
Jueves, 24 de marzo 2022
Zarauzko La Salleko LH-ko ikasleak gara eta duela gutxi bukatu dugun proiektu baten berri ematera gatoz: 'Janaria ez da botatzen, elkarbanatu egiten da'. Irakurleak honezkero asmatu du zein den proiektu honen helburua, argia baita: janaria aprobetxatzen eta ahalik eta gutxien alferrik galtzen ikastea. Izan ere, denetarik sobera daukagun gazteoi askotan ahaztu egiten zaigu, zoritxarrez, badirela munduan hainbat eta hainbat haur jateko eta edateko nahikoa ez dutenak eta, haiekiko errespetuagatik bakarrik, beharrezkoa bakarrik erosi eta kontsumitu beharko genukeela.
Publicidad
Bagenekien arazo larria dela nahikoa janari eta edari ez izatea, noski, baina proiektu honi esker ikasi dugu sobera edukitzea ere ez dela beti ona izaten. Nolatan, bada? Ez al da, bada, gauza ederra, bapo jan eta edatea?! Bai, hala da, baina Afrikako, Asiako edota munduko beste herrialde askotan haurrek gosetik eratorritako gaixotasun pila bat dituzten bitartean, herrialde «aurreratuetan» ere gazte eta heldu asko dago gaixorik gehiegi jan eta edateagatik.
Eta nola da hori posible? Horrek esan nahi du guk gutxiago kontsumitu ezkero gaixotasun gutxiago izango genituzkeela eta aldiberean, gose direnen gosea asetu genezakeela. Hau da, ongi banatu ezkero, denontzat nahikoa janari badagolea munduan! Zorionekoak gara, gure ustez hobea delako asko izatea gutxi izatea baino, baina horrek ez digu eskubiderik ematen janaria eta edaria alferrik galtzeko. Ahalegin guztia egin beharko genuke gizaki guztiok gainerako herrialdeei laguntzeko!
GURE ESKOLA | LA SALLE ZARAUTZ
la salle zarautz
la salle zarautz
Gogoeta hauetan genbiltzala, urtero bezala, otsaila erdi aldean, Saharautz GKE-aren eskutik janari-bilketa egiteko deialdia iritsi zen eskolara. Zuzendariak gure irakasleei esan zien eta haiek proposatu ziguten janari-bilketa horren iniziatiba hartu eta geuk antolatzeko. Imajinatu zenbat poztu ginen! Ardura handia zen, baina teoriatik praktikara pasatu eta aukera paregabea zen gu bezalako haur eta gazteei laguntzeko! Gainera, gure irakasle bat Saharan egona da eta gauza interesgarri pila bat ikasi genituen Saharari buruz!
Biharamunean bertan hasi ginen jo eta su lanean. Lehenik eta behin, kartelak egin genituen pasiloetan jarri eta ikasleak informatzeko. Ondoren, gelaz-gela joan ginen beste mailetako ikasleak janaria ekartzera animatuz. Handik astebetera, geletatik janaria jaso eta sailkatzen hasi ginen: pasta, lekaleak, kontserbak… Amaitu genuenean, kaxetan sartu eta dena prest utzi genuen Gurutze Gorriko anbulantzia etorri zen arte. Orduan, denon artean, anbulantzia kargatu genuen. A ze pisua zutena kaxa haiek!
Publicidad
La Salleko ikasleok ongi dakigu solidaritatea zer den, ikasturtean zehar hainbat laguntza kanpainetan parte hartzen baitugu. Ez bakarrik zarauztarrok, baita beste La Salle ikastetxeetakoek ere!
La Salleko ikasle guztiok, aldiberean, kanpaina desberdinak burutzen ditugu eta momentu honetan, adibidez, Proyde-Proega GKE-ren kanpainan murgilduta gaude. Aurtengo helburua Txadeko lanbide-heziketari hobetzen laguntzea da, bereziki, N ́Djamena hiriko gazteen heziketa teknikoari.
Publicidad
LA SALLE ZARAUTZ
Aitzakia horrekin, Txadi eta bere kulturari buruzko gauza pila bat ikasten ari gara: Afrikako mapan non kokatzen den, Frantzia baino bi aldiz handiagoa dela, hizkuntza ofizialak frantsesa eta arabiera direla, batez ere nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi direla eta baita beste gauza pila bat ere! Gainera, modu dibertigarrian ikasten ari gara, izan ere, bideoak eta aurkezpenak ikusi ditugu, ikurriñak eta beste marrazki batzuk marraztu… Oso ongi pasatzen ari gara! Imajinatu, maisuari eta andereñoari esan diegu irteera bat egin behar dugula bertara, gogoa piztu zaigula. Baina esan digute mapan ez dirudien arren oso urrun dagoela!
Dena den, hau ez da urtero burutzen dugun kanpaina bakarra. Proega Asteaz gain, Bakearen Astea eta La Salle Astea ere ospatzen ditugu, adibidez. Kanpaina horietan, batipat, mundua nola dagoen ikusi eta ze bidegabekeria gertatzen diren ikasten dugu. Ongi zer dagoen eta zer ez, alegia! Maisu-maistrek «sentsibilizazioa» deitzen diote!
Publicidad
Horrez gain, Bidezko Merkataritzan ere murgilduta dago gure ikastetxea eta denda bat jartzen da ostiral arratsaldetan eskolan eta larunbat goiz batzuetan Zarauzko Foruen Plazan dirua atera eta proiektu desberdinak laguntzeko.Gu txikiegiak gara oraindik lan horietan laguntzeko, baina iritsiko zaigu garaia!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.