Borrar
MARIAREN LAGUNDIA
Naturan hezi: kanpo espazioen aldaketa
Gure Eskola | Erreportajea

Naturan hezi: kanpo espazioen aldaketa

Kanpo espazio horri etekin gehiago atera nahian, eta eremu hori ere gure hezkuntza proiektuan integratu nahian, bertan egin zitezkeen proiektuen inguruan hausnartzen hasi ginen

mariaren lagundia

Bergara

Domingo, 8 de mayo 2022

Mariaren Lagundia ikastola Bergaran errotutako ikastola integrala da. Gaur egun Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Erdi zein Goi mailako Heziketa Zikloak eskaintzen ditu. 1799. urtean sortutako ikastola da; hots, 200 urtetik gorako ibilbidea du.

Gure ikastolako bereizgarri nagusienetariko bat kanpo espazioa da. Kanpo espazio honek aberastasun handia bait dauka. Animali desberdin asko ikusi daitezke bertan: katagorriak, xaguak, suge gorriak, siraunak, intsektuak, hegaztiak eta urtero gu bisitatzera etortzen den ahatea, bertan arraultzak erruten dituena. Florari dagokionez ere, espazio zabala eta berdea da. Bertan lore eta zuhaitz mota desberdin ugari daude.

Bi alderdi hauek kontuan izanda, ikastolaren etengabeko berriztatze grina alde batetik, eta kanpo espazioaren aberastasuna, bestetik, duela ikasturte batzuk eraldaketa prozesu batean sartu ginen. Kanpo espazio horri etekin gehiago atera nahian, eta eremu hori ere gure hezkuntza proiektuan integratu nahian, bertan egin zitezkeen proiektuen inguruan hausnartzen hasi ginen.

MARIAREN LAGUNDIA
Imagen principal - Naturan hezi: kanpo espazioen aldaketa
Imagen secundaria 1 - Naturan hezi: kanpo espazioen aldaketa
Imagen secundaria 2 - Naturan hezi: kanpo espazioen aldaketa

Hausnarketa horren ondorioz sortu ziren jarraian aurkeztuko ditugun 'Baso eskola' eta 'Baso zainak' proiektuak.

'Baso Eskola'

Proiektu honek aukera ematen die gure ikasleei naturaz era libre batean gozatzeko. Beti ere irakasle baten gidaritzapean eta aurrez markatutako arauak errespetatuz ikasleek aukera daukate astean behin basora irten eta bertan jolasteko.

Proeiktua hainbat fasetan banatzen da:

- Lehenengo irakaslearen laguntzaz ikasleek baso-eskolara joateko arropa berezia jantziko dute

- Denok prest daudenean berdegunera irten eta lehenego bilkura egiten dute. Bertan ikasleek inguruaren kontzientzia hartzen dute (zer entzuten da, zer sentitzen da, zer ikusten da…) momentu hau aprobetxatzen da baita ere baso eskolan ibiltzeko arauak errepasatzeko.

- Jarraian jolas librerako aukera uzten zaie ikasleei eta irakasleen rola behatzea eta behar duenari laguntza eskeintzean datza.

- Amaieran, berriz ere, ikasle guztiak bildu eta saioaren balorazio bat egiteko aprobetxatzen da. Zer egin duten, nola sentitu diren, zerbait berezia egin/topatu duten egun horretako saioan…

- Goizean basoan izandako bizipenekin eta bertan ikusitakoarekin lotutako lanketa arratsaldean gela barruan egiteko aprobetxatzen da.

'Baso zainak'

'Baso zainak' proiektua ere zuzen lotuta dago gure kanpo espazioaren ikuspegi hezitzailearekin, baina oraingo honetan fokua kontzientziazioan jarrita. Proiektu honetan LH3-tik DBH1-erainoko ikasleek parte hartzen dute eta helburu bikoitza du. Alde batetik, gure kanpo espazioa garbi mantentzea, eta, bestetik, kanpo espazioan jasotzen den zaborraren gaineko lanketa bat egin eta ikastolako gainontzeko ikasleentzat sentsibilizazaio saioak prestatzea inguru horretan ahalik eta zabor gutxien jasotzeko helburuarekin.

Horretarako ikasleen txandak antolatzen dituzte eta astean bitan 4-5 ikasleko talde bat kanpo espaziora irteten da bertan dagoen zaborra biltzera. Ondoren, jaso den zaborraren inguruko hausnarketa bat egiten da gelan (zein zabor mota jaso dugu gehien, non zegoen zabor gehiena pilatuta…) eta zabor hori gutxitzeko ekintzak prestatzen dira: zaborrontzi gehiago ipini puntu konkretu batzuetan, kontzientziazio kanpaina konkretuak egin adin tarte batzuetan, bideoren bat prestatu jasotako zaborra erakusteko….

'Baso zainak' proiektua ere zuzen lotuta dago gure kanpo espazioaren ikuspegi hezitzailearekin

mariaren lagundia

Proiektu honekin jarraipena eman nahi diogu aurrez aipatutako 'Baso Eskola'-ren proiektuari. Izan ere, txikitan naturarekin sortu duten atxikimendu hori aintzat hartu nahi baitugu ondoren ere naturarekin konprometitutako ikasleak hezteko. Badakigu naturan hezteak onurak eskeintzen dituela dimentsio kognitiboan, dimentsio motorean eta dimentsio sozialean. Erronka desberdinen aurrean jartzen ditu ikasleak eta beraien gaitasun eta mugak ezagutzen eta identifikatzen laguntzen die.

Kanpo espazioan jolasteak, naturaz gozatzeaz bat, eguzki argiaz, aireaz eta lasaitasunaz disfrutatzen laguntzen die, sormena garatzen laguntzen die eta genero gabeko materialekin jolasteko aukera ematen die ikasleei berdinen arteko sozializazioa erraztuz gelako arauetatik kanpo.

Honegatik guztiagatik, gaur egun kanpoan hezteak eta Natura zaintzeak hartu duten garrantziagatik eta ikasleei ematen dien amaigabeko aukeregatik balio berezia hartu dute bi proiektu hauek gure ikastolan.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Naturan hezi: kanpo espazioen aldaketa