![Gure Eskola, Korazonistak: 200 urteko kongregazioa](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202111/12/media/cortadas/mundaiz-bc-gureskola-U1501036797502VPD-U1501091127909ChG-1968x1216@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Gure Eskola, Korazonistak: 200 urteko kongregazioa](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202111/12/media/cortadas/mundaiz-bc-gureskola-U1501036797502VPD-U1501091127909ChG-1968x1216@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
mundaiz ikastetxea (1. batx)
Donostia
Jueves, 11 de noviembre 2021
2021a urte berezia izan da Mundaizko Jesusen Bihotza ikastetxearentzat eta Korazonista guztiontzat, Jesusen Bihotzaren Anaien Kongregazioa sortu zenetik 200 urte bete baitira. Dena Andres Coindre erlijioso frantsesak egindako lanarekin hasi zen. Hura gabe Mundaizen izateko arrazoia, 1904an sortu zen Donostiako ikastetxearena, ez litzateke ulertuko Batxilerreko ikasleok lehen eskutik ikusteko aukera izan dugun bezala. Bera izan baitzen guztiaren abiapuntua.
Coindre Lyoneko komertzialari familia batean jaio zen 1787an eta heziketa erlijiosoa klandestinitatean egin behar izan zuen, garaiko gobernuak kultu katolikoa debekatua baitzuen. Urte batzuk geroago seminarioan hasi zen eta 25 urte zituela apaiz ordenatu zen. Ondorengo urteetan bi ezaugarrigatik nabarmendu zen: batetik, mezadun bezala predikadore dohainengatik; bestetik, laguntza erlijiosoa ez zuten herri txikiekiko bokazio misiolariagatik. Lan hauetan lehen eskutik ezagututako haur eta gazteen prekaritateak Coindreren hurrengo urteak markatu zituen.
Hasteko, 'Haurren Probidentzia' sortu zuen neskatxak josketa-lantegian formatzeko. Ez zen hor amaitu Coindrek egindako lana. Ospitaleak eta kartzelak haurrez betetzen zirela ikusita, mutikoei bideratutako Probidentzia eratu zuen. Bertan zetaren ofizioa irakasteaz gain irakurketa, idazketa eta kalkuluko klaseak jasotzen zituzten. Zoritxarrez, erronkak ez ziren hor amaitu. Hiriko egoera ekonomikoa gero eta okerragoa zenez laguntza behar duten haur eta gazteen kopuruak gora eta gora egin zuen. Hori dela-eta, 1818an Pío Socorro sortu zuen.
MUNDaiz ikastetxea
korazonistak
Nabarmentzekoa da bide horretan, urte guztietan zehar, asko izan zirela Andres Coindre bere lanean jarraitu zutenak. Hauen laguntzarekin, zehazki Guillermo Arnaud, Franciso Porchet, Claudio Melinond eta Valbenoîte. 1821ean Jesusen Bihotzaren Anaien Kongregazioa sortu zuen Foourvièren.
Haiek guztiek egindako bidea omentzeko eta ospatzeko egitaraua antolatu dugu Mundaiz Ikastetxean. Lehenik eta behin, horma-irudi handi bat sortu genuen zeinetan Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko ikasgela guztietako ordezkariek parte hartu zuten. Hurrengo egunean, olibondo bat landatu genuen bigarren mendeurrenaren lekuko, bizi izandako 200 urteak oroituz eta etorkizunean betetzeko daudenen adierazgarri.
Oraingoan, COVID protokoloari jarraituz, pilaketarik gerta ez zedin, Ikastetxeko zuzendaritza-taldea, gurasoen ordezkaritza eta ikasgela bakoitzeko ikasle bat izan ziren bertan eta beste ikasle eta irakasle guztiek streaming bidez jarraitu zuten ekintza. Oso ekimen polita izan zen eta orain, horrela, egunero ikus dezakegu orain arteko ibilbidearen ikurra. Nondik gatozen oroitzen digu eta ikastetxe osoa batzeko baliagarria zaigu.
Oso bat dator hori Korazoniston helburuarekin. Jesusen Bihotzaren Anaien Kongregazioa, Donostian oso errotua, Aita Andrés Coindrek 1821eko irailaren 30ean sortu zuen aldaketa sakonak jasaten ari zen Frantzia post-iraultzailean, haur eta gazte behartsu eta ahulenei heziketa eta etorkizuna eskaintzeko asmoz. Bigarren mendeurren honek belaunaldi berrioi abiapuntua ez ahazteko eta gure egunerokoan presente izateko balioko digu.
Esan bezala, gure egun handian etapa bakoitzak hainbat ekitalditan hartu zuen parte bai eskolan, bai Kristina Enea parkean zein Urgull mendian antolatutakoetan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasleoi dagokigunez, kongregazioaren historia eta garrantziari buruzko escape-room baten bidez hasi genuen jardunaldia ikastetxean bertan; ondoren, Parte Zaharreko Koruko Santa Maria elizan ospakizuna egin genuen, hamaiketakoa Zuloaga plazan eta hainbat joko Motako gazteluaren inguruan artikuluarekin batera doazen irudietan ikus daitekeen bezala.
Noticia Relacionada
Batxilergoko ikasleok ginkana bat diseinatu genuen eta irakasleek ere parte hartu zuten, denok baikara Kongregazioaren parte. Bi orduz lehian aritu ondoren, ginkana Pasealeku Berrian amaitu zen, Jorge Oteizaren Eraikuntza hutsa eskulturaren parean. Bertan, gure kongregazioaren ikurra den bihotz handi bat osatu genuen.
Oroigarri gisa, irailaren 30eko ekitaldian ikasle bakoitzak intsignia bat jaso genuen: 'KORAZONISTAK. INDARRA ETA AUSARDIA (1821-2021)' irakur zitekeen bertan. Era berean, ikasgela bakoitzari landare bat oparitu zitzaion urtean zehar bizirik eta loraturiki manten dezagun. Bai Koruko Amaren elizan zein Mandasko Dukearen kaleko Frantziskotarren elizan egindako ospakizunetan guretzat Korazonista izateak zer suposatzen duen adierazten zuten hosto batzuen bidez zuhaitz handi bat osatu genuen.
Ikus dezakezuenez, Sagrado Corazón Mundaiz Ikastetxean ospakizun-ekitaldi ugari izan ziren aste horretan zehar. Jaiegun nagusia ostegunean ospatu genuen eguraldi ona ere lagun izan genuela. Zalantzarik gabe, gogor jarraituko dugu lanean belaunaldi berrien formazioa ziurtatzeko. Beste berrehun urte elkarrekin!
Oso bat dator hori Korazoniston helburuarekin. Jesusen Bihotzaren Anaien Kongregazioa, Donostian oso errotua, Aita Andrés Coindrek sortu zuen 1821eko irailaren 30ean aldaketa sakonak jasaten ari zen Frantzia post-iraultzailean, haur eta gazte behartsu eta ahulenei heziketa eta etorkizuna eskaintzeko asmoz. .
Erreportaia Lucía Manerok, Ane Pedrosak, Urtxume Laskibarek eta Cristina Pérezek idatzi dute.
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Julio Arrieta y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.