Borrar
Gure Eskola

Konpromiso kolektiboa: Mundaiz ikastetxeko aste solidarioa

Mundaiz ikastetxean maiatzaren lehenengo astea kolore biziz markaturik dugu egutegian, izan ere, 'Aste Solidarioa' ospatzen dugu. Aste solidarioa ezagutu nahi?

Mundaiz ikastetxea

Viernes, 19 de enero 2024, 06:41

Aste solidarioa gizarte kontzientzia bultzatzea helburu duen ekintzez osaturiko astea da. Bertan ikasle, irakasle, guraso eta hezkuntza-komunitate osoa konpromiso kolektibo batean murgiltzen gara, elkartasun espiritu berezia piztuz. Urtero egiten den ekitaldi honek ikasgelen mugak gainditzen ditu, eta dirua biltzeaz gain, enpatia eta erantzukizun sozialeko funtsezko balioak lantzea bilatzen duten hainbat ekintza biltzen ditu. Baina, zertan datza zehazki aste solidarioak? Hauek dira lankidetza aste hau definitzen duten bost ekimen nagusiak:

  1. 1

    Lasterketa Solidarioa

    Mundu hobe baten alde korrika

Ekintza honetan, irakasle, guraso zein ikasleok dortsal bana erosten dugu eta dortsala bularraldean itsatsita solidaritatearen alde korrika egiten dugu. Ekimen honek jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeaz gain, mundua leku bidezkoago eta solidarioago bihurtzeko kolektiboki lan egitearen aldeko kontzientzia ere sortzen du. Denok batera korrika eginez, egun paregabea bizitzeko aukera izaten dugu.

  1. 2

    Bokata Solidarioa

    Etxetik Elkartasunera

Ikasleok ogitarteko goxoak ekartzen ditugu etxetik, eta gero ikaskideei zein irakasleei saltzen dizkiegu. Jarduera erraz baina eraginkor honek, kausa solidarioetarako dirua biltzeaz gain, elkarlanerako gogoa eta daukaguna gehien behar dutenekin partekatzearen garrantziaren inguruko kontzientzia ere sustatzen du.

  1. 3

    Bizkotxo Solidarioa

    Konpromiso Soziala goxatzen

Ikasleok gure sukaldaritza-trebetasunak landuz, astean zehar saltzeko bizkotxoak ekartzen ditugu etxetik. Bizkotxo zati bakoitza babes-keinu gozo bihurtzen da, mundua leku atseginago eta solidarioago bihurtzen lagunduz.

  1. 4

    Gurdi Solidarioa

    Behartsuenentzako elikagaiak biltzen

Ikasgeletatik haratago doan ekimen batean, batxilergoko ikasle eta irakasleak supermerkatu desberdinetan sakabanatzen dira. Supermerkatuetan jendeak eskeinitako janariak biltzen dituzte (hondatzen ez direnak), ondoren, gehien behar dutenen artean banatzeko. Ekintza honen bidez hezkuntza zentrotik haratago, herritarrekin elkarlanean lan egiteko aukera izaten dugu.

  1. 5

    Diru-bilketa

    Denon ekarpenak batzen

Diru-bilketa da Aste Solidarioko ekintza guztiak batzen dituen haria. Bakoitzak ahal duen ekarpena eginez, Korazonisten fundaziorako dirua biltzen da. Ekintza erraza eta aldi berean erabakigarria da.

Ikus dezakezuenez, Mundaiz Ikastetxeko Aste Solidarioa ekintza multzo bat baino gehiago da; guztion onerako konpromiso kolektiboa da. Lasterketa Solidario, Bokata eta Bizkotxo

Solidario, Gurdi Solidario eta Diru Bilketa gisako jardueretan aktiboki parte hartuz, komunitateko kideok erakusten dugu, batzen garenean, ezberdintasuna marka dezakegula. Urteroko tradizio honek ikastetxearen izaera islatzeaz gain, enpatia- eta elkartasun-haziak ereiten ditu etorkizuneko belaunaldietan. Mundaiz Ikastetxeko Aste Solidarioa ekitaldi bat baino gehiago da; ongia egiteko eta mundua aldatzeko giza gaitasunaren ospakizun bat da, itxaropen keinu bat, ikasgeletatik haratago entzuten dena eta denbora gainditzen duena.

DBH 4. mailako ikasleok eginiko bideo-erreportajean ikastetxeko kide desberdinak elkarrizketatu ditugu, Aste Solidarioaren inguruan duten iritzia jasotzeko asmoz. Besteak beste honakoak elkarrizketatu ditugu: Batetik, urtero Aste Solidarioan parte hartzen duen irakasle bat; Bestetik, azken urteotan parte hartu duen ikasle bat; Azkenik, aurten lehenengo aldiz parte hartuko duen irakasle bat. Guztien iritziak oso interesgarriak izan dira, eta aste solidarioari buruzko ideia orokor bat egiten laguntzen dute.

Aste solidarioa ezagutuz, Mundaiz ikastetxearen zati bat ezagutzeko aukera izan duzue.

Mundaiz ikastetxea ezagutzen

Mundaizko Jesusen Bihotza ikastetxea 1904an sortu zen. Ordundik, korazonisten balioeten hezten jarraitzen du. Pedagogia pertsonalizatu, aktibo eta sortzaile baten alde egiten du lan, non ikaslea bere heziketaren eta etorkizunaren egile gisa gara daitekeen, askatasun, errespetu eta konfiantza giroan.

Mundaiz ikastetxean haur hezkuntzako urte bateko gelatik hasita, Batxilergoko 2. mailara arte, ikasle guztiei berariazko arreta eskaintzen zaie gertutasunez eta familiekin bihotzez elkarlanean. Heziketa integrala zein eleanitza ardatz, metodologia berritzaileek, hizkuntzek eta IKTek ezinbesteko garrantzia dute gure ikasleen ikaskuntza prozesuan.

Aurrekoaz gain, alor akademikoaz haratago doazen elkarkidetza, enpatia, zein elkartasuna dira gure funtsezko aztarna. Hezkuntza jarduera ikasgeletatik eta eskola ordutegitik harago proiektatzen da, aisiaren, kirolaren, gizartearen eta pastoraltzako jarduera osagarrien bidez. Besteak beste, honako ekintzak eskaintzen dira: hockey-a, patinajea, gimnasia erritmikoa eta arrauna.

Proiektuan parte hartu duten ikasleak:

Urko Alastuey, Eneko Arenas, Alain Casla, Gorka Esquivel, Martin Goiburu, Erik Gonzalez, Manex Martin eta Unai Ruiz.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Konpromiso kolektiboa: Mundaiz ikastetxeko aste solidarioa