Mundaiz ikastetxea
Viernes, 19 de enero 2024, 06:41
Aste solidarioa gizarte kontzientzia bultzatzea helburu duen ekintzez osaturiko astea da. Bertan ikasle, irakasle, guraso eta hezkuntza-komunitate osoa konpromiso kolektibo batean murgiltzen gara, elkartasun espiritu berezia piztuz. Urtero egiten den ekitaldi honek ikasgelen mugak gainditzen ditu, eta dirua biltzeaz gain, enpatia eta erantzukizun sozialeko funtsezko balioak lantzea bilatzen duten hainbat ekintza biltzen ditu. Baina, zertan datza zehazki aste solidarioak? Hauek dira lankidetza aste hau definitzen duten bost ekimen nagusiak:
Publicidad
1
Ekintza honetan, irakasle, guraso zein ikasleok dortsal bana erosten dugu eta dortsala bularraldean itsatsita solidaritatearen alde korrika egiten dugu. Ekimen honek jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeaz gain, mundua leku bidezkoago eta solidarioago bihurtzeko kolektiboki lan egitearen aldeko kontzientzia ere sortzen du. Denok batera korrika eginez, egun paregabea bizitzeko aukera izaten dugu.
2
Ikasleok ogitarteko goxoak ekartzen ditugu etxetik, eta gero ikaskideei zein irakasleei saltzen dizkiegu. Jarduera erraz baina eraginkor honek, kausa solidarioetarako dirua biltzeaz gain, elkarlanerako gogoa eta daukaguna gehien behar dutenekin partekatzearen garrantziaren inguruko kontzientzia ere sustatzen du.
3
Ikasleok gure sukaldaritza-trebetasunak landuz, astean zehar saltzeko bizkotxoak ekartzen ditugu etxetik. Bizkotxo zati bakoitza babes-keinu gozo bihurtzen da, mundua leku atseginago eta solidarioago bihurtzen lagunduz.
4
Ikasgeletatik haratago doan ekimen batean, batxilergoko ikasle eta irakasleak supermerkatu desberdinetan sakabanatzen dira. Supermerkatuetan jendeak eskeinitako janariak biltzen dituzte (hondatzen ez direnak), ondoren, gehien behar dutenen artean banatzeko. Ekintza honen bidez hezkuntza zentrotik haratago, herritarrekin elkarlanean lan egiteko aukera izaten dugu.
Publicidad
5
Diru-bilketa da Aste Solidarioko ekintza guztiak batzen dituen haria. Bakoitzak ahal duen ekarpena eginez, Korazonisten fundaziorako dirua biltzen da. Ekintza erraza eta aldi berean erabakigarria da.
Ikus dezakezuenez, Mundaiz Ikastetxeko Aste Solidarioa ekintza multzo bat baino gehiago da; guztion onerako konpromiso kolektiboa da. Lasterketa Solidario, Bokata eta Bizkotxo
Solidario, Gurdi Solidario eta Diru Bilketa gisako jardueretan aktiboki parte hartuz, komunitateko kideok erakusten dugu, batzen garenean, ezberdintasuna marka dezakegula. Urteroko tradizio honek ikastetxearen izaera islatzeaz gain, enpatia- eta elkartasun-haziak ereiten ditu etorkizuneko belaunaldietan. Mundaiz Ikastetxeko Aste Solidarioa ekitaldi bat baino gehiago da; ongia egiteko eta mundua aldatzeko giza gaitasunaren ospakizun bat da, itxaropen keinu bat, ikasgeletatik haratago entzuten dena eta denbora gainditzen duena.
Publicidad
DBH 4. mailako ikasleok eginiko bideo-erreportajean ikastetxeko kide desberdinak elkarrizketatu ditugu, Aste Solidarioaren inguruan duten iritzia jasotzeko asmoz. Besteak beste honakoak elkarrizketatu ditugu: Batetik, urtero Aste Solidarioan parte hartzen duen irakasle bat; Bestetik, azken urteotan parte hartu duen ikasle bat; Azkenik, aurten lehenengo aldiz parte hartuko duen irakasle bat. Guztien iritziak oso interesgarriak izan dira, eta aste solidarioari buruzko ideia orokor bat egiten laguntzen dute.
Aste solidarioa ezagutuz, Mundaiz ikastetxearen zati bat ezagutzeko aukera izan duzue.
Mundaizko Jesusen Bihotza ikastetxea 1904an sortu zen. Ordundik, korazonisten balioeten hezten jarraitzen du. Pedagogia pertsonalizatu, aktibo eta sortzaile baten alde egiten du lan, non ikaslea bere heziketaren eta etorkizunaren egile gisa gara daitekeen, askatasun, errespetu eta konfiantza giroan.
Publicidad
Mundaiz ikastetxean haur hezkuntzako urte bateko gelatik hasita, Batxilergoko 2. mailara arte, ikasle guztiei berariazko arreta eskaintzen zaie gertutasunez eta familiekin bihotzez elkarlanean. Heziketa integrala zein eleanitza ardatz, metodologia berritzaileek, hizkuntzek eta IKTek ezinbesteko garrantzia dute gure ikasleen ikaskuntza prozesuan.
Aurrekoaz gain, alor akademikoaz haratago doazen elkarkidetza, enpatia, zein elkartasuna dira gure funtsezko aztarna. Hezkuntza jarduera ikasgeletatik eta eskola ordutegitik harago proiektatzen da, aisiaren, kirolaren, gizartearen eta pastoraltzako jarduera osagarrien bidez. Besteak beste, honako ekintzak eskaintzen dira: hockey-a, patinajea, gimnasia erritmikoa eta arrauna.
Publicidad
Urko Alastuey, Eneko Arenas, Alain Casla, Gorka Esquivel, Martin Goiburu, Erik Gonzalez, Manex Martin eta Unai Ruiz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.