![Mundaiz: beste motako kirolak](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202301/24/media/cortadas/mundaiz-collage-kvOF-U190376863694mmF-984x608@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
mundaiz ikastetxea
Viernes, 27 de enero 2023, 06:59
Zorionez gaur egun kirola ikastetxe guztietan egiten den jarduera bat da. Ohikoak futbola edo saski-baloia izaten dira. Mundaiz ikastetxean horietaz gain, baditugu hainbat aukera gehiago. Batetik gurean oso errotuta dagoen kirol elkartea, Mundaiz Hockey taldea hain zuzen ere, irristaketa eskola eta hockey taldearen arduraduna da. Bestetik ibaiak eskaintzen digun inguru paregabea aprobetxatuz piraguismo saioak jasotzen ditugu Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren barruan, Donostiako Tenis Elkartearen eskutik. Eta azkenik ikastetxeak Izar-Leku Gimnasia taldearekin duen hitzarmenari esker gimnasia erritmikoa egin dezakegu eskolaz kanpoko jarduera bezala. Gure ikastetxean hiru jarduera hauek ezagutzera emateko asmoz idatzi egin dugu honako erreportaia.
Noticia Relacionada
1
Denboraldi erdian gaude Mundaiz roller hockey klubean, Donostia osoko gainerako hockey klubetan bezala. Urte honetan hockey klubak zenbait partidu irabazi ditu. Dani Alonso hockey-ko koordinatzaile bezala darama zenbait urte.
Aurten estrenatu egin dugun zelai estalitari esker, gure hockey klubak, euria egin ala ez, jarraituko du entrenatzen hobetzen saiatzeko asmoz.
Mundaizko taldea ez da izan beti Gipuzkoako talde bakarra, Marianista ikastetxeak ere izan zuen bere taldea, baina desagertu egin zen orain dela hainbat urte. Ondorioz gaur egungo Mundaiz taldeak Bizkaiko ligan jokatu behar izaten du.
Hockey-a orain dela urte asko Mundaizen egiten hasi zen. Ikastetxe honetan beti izan ditugu talde onak, eskola talde bat izan arren. Hockey-ko taldearen lehenengo zelaia Mundaizen zegoen, baina orain dela pare bat urte bota zuten kiroldegi berri bat egiteko, bitartean Donostiako Gaskako kiroldegian entrenatzen da. Mundaizen kiroldegi bat egiteko proiektua dago eta eskola kanpoko jarduerak hala nola: Hockey, Irristaketa eta eskola-kirola, besteak beste, bertan egingo dira laster.
Kiroldegi berriak 2 solairu izango ditu, baita bi sarrera ere. Lehenengo sarrera aparkalekutik izango da eta bigarren sarrera pasarela batetik izango da bigarren solairura goiko patiotik sartu ahal izateko.
2
Mundaizeko ikasleek, udazken eta udaberriko Gorputz Hezkuntzako orduetan, ur-ekintzak ditugu, hau da, arrauna eta piraguismoa.
Naturan eginiko jarduerak direnez, hezkuntzarako lan interesgarria lantzeaz gain, ez ohiko esperientziak bizi ditugu. Ez ohiko kirolak izanik, jarduera erakargarriak bihurtzen dira, zuzeneko eta zeharkako irakaspen asko eskaintzen dizkigutenak.
Jarduera hauen helburua, talde lana (talde lanaren balio, funtzioa eta honen inguruko ariketak), eta natur eremuan eta eremuarekiko errespetuz jokatzea da.»
Mundaizen piraguismoa egiten da ibaiaren ondoan dagoelako, eta kai txiki bat dauka bertan. Gorputz Hezkuntzako orduan, aparkalekutik jaisten gara eta biltegira iristen gara, bertan salbamendu jaka, piraguak, padel-surf oholak eta arraunak gordetzen ditugu.
Piragua hartu eta gero, maldatxo bat jaitsi eta Ibon Aguirrezabala begiraleak uretan sartzen laguntzen digu. Orduan, uraren noranzkoaren arabera, ibaiaren alde batera edo bestera goaz.
Itsasorantz bagoaz, olatu ugari dagoelako izaten da, eta ikasten ditugu olatuak piraguarekin hartzen. Gutxi gora behera, berrogei bat minutu gaude itsasorantz joaten bueltatu baino lehen, baina batzuetan begiraleak bainua bat hartzeko baimena ematen digu.
Beste aldera bagoaz, antzekoa izaten da saioa, baina gutxi gorabehera Loiolako zubi txuri batera iristean, bainatzen gara, eta gero Mundaizera bueltatzen gara.
3
Gimnasia erritmikoa mundu osoan egiten den kirol bat da. Mundaiz ikastetxeko ikasleok, zortea izan dugu, eta gimnasia erritmiko talde bat dugu. 4 urtetik aurrera egin daitekeen jarduera bat da eta DBH 4. maila arte egiteko aukera dago.
Irakaslea Itziar Beluche da. Talde bakoitza bi ikasturtek osatzen dituzte: 1. eta 2. mailak, 3. eta 4. …. Astero, 2 saio izaten ditugu. Mailaren arabera, astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan egin daiteke. Urtero 3 erakustaldi egiten ditugu, 2 Karmelo Baldan eta azkenekoa hemen bertan, familiaren eguna ospatzean.
Mundaizen, gimnasia erritmikoa egiten dugunok eskolako maillot pertsonalak dauzkagu erakustaldiak egiteko, baina dantzaren gaiaren arabera, osagarri ezberdinak jarri ditzakegu.
Saio bakoitzak ordu bat irauten du, lehenengo, berotzen dugu, ondoren, dantzarekin jarraitzen dugu, eta azkeneko 10 minutuetan, joku dibertigarriren bat egiten dugu. Dantza, aparatu ezberdinekin egin daiteke: pilota, soka, aroa, mazak… baina saiatzen dugu aparatua ez errepikatzen.
Erosoago egoteko, ikasleok arropa egokia eramaten dugu eta horretaz gain, motxila bana eramaten dugu punterak eta berotzaileak eramateko.
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Julio Arrieta y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.