Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
OIANGUREN INSTITUTUA
Eskola jasangarria eta komunikazioa
Gure Eskola | Erreportajea

Eskola jasangarria eta komunikazioa

Aurten institutua eraldatzea erabaki dugu. Atseginagoa, jasangarriagoa, berdeago bihurtu nahi dugu. Proiektu hau zabaltzeko komunikabidea sortu dugu institutuan

OIANGUREN INSTITUTUA

Ordizia

Miércoles, 30 de marzo 2022, 16:36

Aurreko urtean konturatu ginen Oianguren Institutuan patioak zuen garrantziaz. Mota askotako jarduerak landu genituen bertan: klaseak eman, dinamika ezberdinak burutu… Hori oinarri harturik, aurten institutua eraldatzea erabaki dugu. Atseginagoa, jasangarriagoa, berdeago bihurtu nahi dugu. Eraldaketa pixkanaka burutzen ari gara eta aurten zenbait aldaketa sartu ditugu. Patioan adibidez gune ezberdinak markatu ditugu jolasak garatzeko. Gure Eskolarako erreportaje honetan azaltzen dugu zertan datza gure proiektuak.

Kanpoko mahaiak konpondu eta orain arte hamaiketakoa jateko erabiltzen bagenituen ere, orain zenbait klase bertan ematen ditugu. Berdin gertatu da harmailekin ere. Gune hauek aprobetxatuz klaseak aire librean eman daitezke eguraldia lagun badugu behintzat. Ikastetxe inguruan lore eta zuhaitz berriak landatu ditugu. Zuhaitzak hazten direnean itzal ederra emango digute.

Gure ingurua hobeto ezagutzeko eta naturarekiko errespetua sendotzeko, mendira irteera asko egin ditugu. Honen inguruan lan monografikoak egin ditugu honen inguruan ere: hostoak bildu, sailkatu, errekako uren egoera aztertu, zuhaitzen altuera matematikako teoremak erabiliz neurtu, basoei buruzko olerkiak idatzi, kondairak aztertu... Ekintza mordoa burutu ditugu! Sorturiko materialarekin liburu digital bat sortu dugu basoaren inguruan.

Goazen orain Oianguren institutura. Goazen institutuan sartzera. Eskola jasangarriagoa egiteko negutegi bat eraiki dugu eraikinaren erdian dagoen belardian. Negutegian bertako produktuak landatzen ditugu. Ureztatzeko sistema ere teknologian landu dugu eta jasoriko uzta gure artean banatzen dugu. Lana suposatzen du baina ondoren lortzen dugun sariak merezi du!

Baratzarekin lotuta konposta ere egiten dugu institutuan. Modu horretan birziklapena lantzen dugu. Hamaiketakoen hondakinak, fruitu-azalak, hau da, hondakin organikoak orokorrean, konpost ontzira eramaten ditugu. Irakasle baten laguntzaz konposta nahasi, hosto lehorrak gehitu, eta konposta heldua dagoenean baratzea ongarritzeko erabiltzen dugu.

Pasabideetako hormak eta zutabeak ere apaindu ditugu. Baso baten itxura eman nahi diogu institutuari eta pixkanaka lortzen ari gara. Pasabideetako hormak zuhaitz genealogiko bihurtu ditugu eta honek gure arbasoetan murgiltzeko parada eman digu. Institutuko zutabeak, zuhaitz bilakaturik, hosto eta fruituak eman beharrean olerkiak eman dituzte. Hiru hizkuntzetan gainera!

Hostoak biltzen. Lanean, eta mendi irteera batean. OIANGUREN
Imagen principal - Hostoak biltzen. Lanean, eta mendi irteera batean.
Imagen secundaria 1 - Hostoak biltzen. Lanean, eta mendi irteera batean.
Imagen secundaria 2 - Hostoak biltzen. Lanean, eta mendi irteera batean.

Patruila berdea ere badugu. Beraien eginkizuna patioa garbi mantendu eta birziklapena bultzatzeko eragile izatea da. Birziklapena ongi egiten dutela ziurtatzeaz gain koloretako zakarrontzien egoera aztertzen dute. Bakarren bat aldatu behar bada, patruila berdeak esango du zein den aldatu beharreko zakarrontzia. Oso ongi egiten dute beraien lana!

Institutu guztia kazetari bilakatu da

Jasangarritasun honi bultzada bat emateko bigarren eskuko azoka bat ere antolatu dugu. Bertan bigarren eskuko produktuak saldu dira. Helburua ekonomia zirkularra bultzatu eta saltzen diren objektu ezberdinei bigarren bizitza bat eskaintzea izan da. Azkenik, esan tapoien bilketan buru belarri dihardugula. Helburu garbi bat du tapoi bilketa honek. Plastikozkoz aulki bat egin nahi da jendeari ikustarazteko zenbat plastiko erabiltzen dugun.

Eta guzti hau jendeari jakinarazi behar zaio. Hau da, egindako lan lau haizetara zabaldu behar da. Nola?

Horretarako gure irratsaioa eta telebista kanala sortu ditugu. Institutu guztia kazetari bilakatu da. Institutu guztiak lan egiten du kanalean. Oiangurengo ahotsak izena du gure irrati telebistak eta talde bakoitzak telebista programa oso bat edo irrati saio oso bat grabatu ditu. Horretarako grabazio areto bat sortu dugu eta bertan aritzen gara berriak, lehiaketak, horoskopoak… lantzen eta entseatzen.

«Ez da hain erraza kazetari izatea! Gauza asko kontrolatu behar dira: kamara non jarri, ahotsaren tonua...»

oianguren ahotsak

Ez da hain erraza kazetari izatea! Gauza asko kontrolatu behar dira: kamara non jarri, ahotsaren tonua, chroma, keinuak, telepronterra… Telebista eta irratia programak hiru hizkuntzetan ekoizten ditugu: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Orain arteko irrati eta telebista saio guztiak gure webgunean (www.oianguren.eu) aurki ditzakezue. Hemendik gonbitea luzatzen dizuegu bertara sartu eta gure saioak ikusteko. Hauek dira Oianguren institutuak aurten dituen proiektu nagusiak eta pixkanaka bagoaz aurrera!

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskola jasangarria eta komunikazioa