Secciones
Servicios
Destacamos
Oianguren institutoa
Viernes, 26 de enero 2024, 06:51
Oianguren Institutuan, euskara sustatzea eta irakurtzeko grina ikasleengan piztea, hezkuntza proiektuaren ardatz bihurtu dira. Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, non informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eguneroko bizitzan leku nabarmena duten, euskal komunitatearen balio kultural eta linguistikoak bizirik mantentzeko erronka proposatu du Ordizian dagoen ikastetxe honek: Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko etengabeko ahaleginean, asmo handiko Hizkuntza Proiektu eleanitza eta Irakurketa Plana garatu ditu, hain zuzen ere.
Proiektu honen helburu nagusietako bat ikasleek euskara eta irakurketarako duten jarrera hobetzea da. Institutuak bere ama-hizkuntzarekiko eta irakurketarekiko jarrera positiboa irakatsi nahi du, ikasleen garapen pertsonal eta akademikorako duen garrantzia erakutsiz. Horretarako,Oiangurengo eskola-komunitatearen konpromisoa oinarri da, baita gurasoen lankidetza aktiboa ere, garrantzi handia baitu euskararen sustapenean eta seme-alaben irakurketa prozesuan. Institutuak parte hartzeko eta elkarri laguntzeko giroa sustatzen du eta guztiak eskolako partaide aktibo sentitzeko proposamen ezberdinak luzatzen ditu.
Oianguren institutoa
Oainguren institutoa
Oianguren institutoa
Oianguren institutoa
Oianguren institutoa
Liburutegi on bat funtsezkoa da ikasleen artean irakurketa sustatzeko. Oianguren Institutuak ikasleak inspiratuko dituzten eta irakurzaletasuna indartuko duten gazte literaturako kalitatezko liburuekin hornitu du bere liburutegia.
Liburutegiko arduradunek kontu handiz hautatzen dute ikasleek irakurriko duten materiala, hainbat ikuspegi kontuan hartuta, haien artean generoaren ikuspegia lehenesten dutelarik. Liburuen aukeraketa arduratsu horrek irakurzaletasuna sustatzeaz gain, Oianguren Institutuko ikasle gazteentzat heziketa osoagoa eta aberasgarriagoa sustatzen du.
Irakasleen hobekuntza ere lehentasuna da ikastetxean. Proiektuak elkarrizketa dialogikoko prestakuntza barne hartzen du, eta horrek aberastu egiten du irakasleen gaitasuna, ikasleei beren ikaskuntza-prozesuan eta hizkuntza-garapenean gidatu eta lagundu ahal izateko. Are gehiago, irakurzaletasuna sustatzeko erronka honetan ,aurten, Mireia Delgadoren laguntza paregabea izan da.
Komunikazio-gaitasuna ere funtsezkoa da gure ikastetxean. Proiektuaren ardatza ikasleen irakurmena eta ahozko trebetasunak hobetzea da, eta hori funtsezkoa da ikasleen arrakasta akademiko eta pertsonalerako. Honako blogean laburbiltzen da esandako guztia.
Azkenik, eTwinning proiektuetan aktiboki parte hartzea Oianguren institutuaren ezaugarri bereizgarria da. Listen to my radio: Breaking news!proiektuari esker eTwinning sarietan finalista geratu ginen eta Espainia eta Europa mailan kalitatezko zigiluak lortu ditugu Read-Write-Lab eta eSAE proiektuengatik. Parte-hartze horrek ikasleen ikaskuntza aberasteaz gain, kultura-aniztasuna eta hizkuntzen erabilera eraginkorra sustatu ditu.Etwinning proiektu baten denbora lerroa ezagutu nahi baduzu esteka honetan sartu besterik ez duzu egin behar.
Euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko dedikazioaren eta konpromisoaren adibide nabarmena da Oianguren Institutua. Bere Hizkuntza Proiektuari eta Irakurketa Planari esker, ikasleen hizkuntza eta kultura nortasuna indartzeaz gain, mundu anitz eta globalizatu batean aurrera egiteko prestatzen ditu.
Ezagutu nahi gaituzu? Zatoz gurera!
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.