Oianguren Institutoa
Ordizia
Viernes, 14 de abril 2023, 07:02
Oianguren Institutuan hainbat proiektu burutzen dira urtero. Orain hauetako batzuei buruz hitz egingo dizuegu. Batez ere Zientziaoianguren proiektuan zentratuko gara, eta prestatu dugun bideoan proiektu honi buruz gehiago sakonduko dugu, hori baita aurtengo gure proiektuaren muina: zientzia zabaltzea.
Publicidad
Esan, proiektu hauek guztiak Oiangurengo Ahotsak irrati-telebista katean agertzen direla, egindako lana jendearengana iritsi dadin. Lan hauekin, ondoren, irrati eta telebista programak ekoizten ditugu. Orain arte landutako proiektu guztiak gure irratian entzungai edo gure telebista kanalean ikusgai dituzue. Hemendik gonbitea luzatzen dizuegu bertara sartzeko eta gure saioak ikusteko, maiztasun handiz berritzen ditugulako.
Aurten gure eskola ekimenean aurkezten dugun proiektuak zientzia izango du hizpide (beste proiektu asko ditugu, baina guk zientziaoianguren aukeratu dugu gure eskola erreportajerako) . Esan bezala, proiektuari zientziaoianguren izena eman diogu. Zientziari bultzada bat eman nahian jaio den proiektua dugu. Zientzia modu dibertigarri batean jendeari helaraztea da helburua. Horretarako, DBH4ko ikasleok hainbat esperimentu grabatuko eta azalduko ditugu, eta, ondoren, Oiangurengo Ahotsak telebista eta irrati kanalaren bitartez gure lana zabalduko dugu oihartzun handiagoa izan dezan.
Noticia Relacionada
Jarraitzen ditugun pausuak hauek dira. Lehenengo, klasean azalpen teorikoak izaten ditugu eta, ondoren, azalpen horiekin lotutako laborategi-praktikaren bat bilatzen saiatzen gara. Ondoren gidoia idazten dugu. Gidoian argi utzi behar dugu zein produktu kimiko erabili behar den; egin behar dugun praktikak arriskurik duen edo ez aztertzen dugu, segurtasun neurriak bermaturik daudela egiaztatu, oinarri teorikoa zein den adierazi eta, azkenik, saiaketa burutzen eta grabatzen dugu.
Behin praktika grabatuta eta editatuta dagoenean, Oiangurengo Ahotsakek eskaintzen digun plataforma erabiltzen dugu grabaketa publikatzeko. Ondoren, grabaketa hau gure youtubeko kanalera igotzen dugu. Eskola sarreran monitore bat jarri dugu eta bertan Oiangurengo Ahotsak telebista saioa etengabeko emisioan egoten da, nahi dugulako jendeak gure lana ikustea; gure lana zabaldu nahi dugulako.
Publicidad
Aurten web orri bat ere diseinatu dugu eta bertara igotzen ditugu egiten ditugun grabazio guztiak. Begiratu bat eman, ea gustukoa duzuen!
Otsailak 11 oso egun garrantzitsua da guretzat. Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta egun hori aprobetxatzen dugu txikienei zientzia azaltzeko. DBH1eko ikasleei Oiangurengo laborategian nola lan egiten dugun azaltzen diegu. Aurkezten dugun bideoan DBH4ko ikasleak ikus daitezke zientzia esperimentuak prestatzen, txikienak zientziara hurbiltzeko.
Ate irekietan ere, gure lana erakusten diegu hurrengo urtean guregana etorriko dien ikasleei, jakin dezaten Oianguren institutuan zientzia modu dibertigarrian ikas daitekeela.
Badugu gure lanak zabaltzeko azken plataforma bat. Gure ekimenak urtero plazaratzen dugun aldizkarian jasotzen ditugu. Hemen dituzue aldizkari horren azken urteetako zenbait ale. Aurten, gainera, zorionekoak gara: gure aldizkariak 10 urte beteko ditu. Institutu osoak hartzen du parte aldizkari honen sorkuntzan, eta, beraz, guztiok bihurtzen gara kazetari urtean zehar .
Publicidad
Azkenik, gure herria hobeto ezagutzeko eta ondare kulturala zabaltzeko erreportajeak ere grabatu ditugu aurten. Horretarako, ikasleok kalera irten gara hainbat protagonistari elkarrizketak tokian bertan egiteko.
Gure herrian asteazkenek kutxu berezia izaten dute. Asteazkena azoka eguna da. Ordizian aspaldidanik asteazkenero egiten den azoka, 2025ean ehungarren urteurrena ospatuko duena, aprobetxatu dugu hartu-eman hauek egiteko. Ordizia ezin delako ulertu bere asteazkeneroko azokarik gabe. Ordiziako azokara haien produktuak saltzera etortzen diren baserritarrei hainbat galdera egiteko aprobetxatu dugu: zeintzuk diren baserriko ohiturak, produktu ezberdinei buruzko informazioa, prezioen igoera eta jaitsiera aztertu… Jasotako informazioa benetan baliagarria izan da gure herria eta inguruak hobeto ezagutzeko.
Publicidad
Hauek dira, finean, Oianguren Institutuak aurtengo ikasturterako diseinatu dituen proiektu nagusiak, eta, ikusten duzuenez, gu gara proiektu hauei buruzko berriak sortzen eta argazkiak ateratzen dituzten kazetariak. Hurrengo urtean beste proiektu batzuk garatuko ditugu, baina hurrengo urtean emango
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.