Secciones
Servicios
Destacamos
Salestarrak Urnieta
Viernes, 13 de diciembre 2024, 06:34
DBH-ko maila guztietan arlo desberdinak nahastuz, hainbat proiektu eta ekintza egiten dira. Esate baterako, Zeus Land, Jan eta izan, Klima aldaketa… baita beste horrelako asko ere.
DBH1-eko lehen proiektua klima aldaketa da eta sartzen diren ikasgaiak, geo-historia, teknologia, eta biologia dira. Proiektu horretan klimaren aldaketak sortzen duen inpaktuari buruz ikasten da. Lehenik, zabor bilketa bat egiten da Urnieta ingurutik. Bilketa hori egiten dugunean ohartzen gara zenbat zabor botatzen dugun gure herriko ingurunetara. Jarraitzeko, teknologiako ikasgaian, taldeka, etxean erabiliko ez ditugun edo botako ditugun gauzak eskolara eramaten ditugu, eta horrela, etxean bota behar genituen gauza horiekin eskolan erabiliko ditugun gauzak sortzen ditugu, hau da, horrela birziklatu egiten ditugu eta erabilera berri bat ematen diegu.
Kurtsoaren azken hilabeteetan, Jan eta Izan proiektuan murgiltzen gara, eta bertan, aipatutako ikasgaiak sartzen dira. Elikadura da gai nagusia, eta horrela, biologiako ikasgaian nutrizioari buruz ikasten dugu eta horrekin taldeka errezeta osasungarri bat sortu behar dugu, bideo bat eginez.
Salestar ikastetxeko DBH2-ko ikasleok historiaurrearen inguruan hainbat gauza landu ditugu: Paleolitoa, Neolitoa, Hominizazio prozesua, labar pinturak eta megalitismoa. Ikasitakoa sakontzeko asmoz, scratch programan, paleolitoaren inguruko joko bat sortu genuen.
Bestetik, labar pinturen ezaugarriak azalduz, hormairudia sortu genuen. Horrez gain, megalitismoaren aurkezpen bat prestatu genuen. Amaitzeko, ikasketa prozesu honi dagokion bideo bat sortu genuen taldeka eta bertan, prozesua zehaztasun osoz azaltzen dugun bideo ederrak sortu genituen.
DBH3-ko proiektua Zeus Land da. Proiektu hori Geo-Historia, Erlijioa eta Teknologia ikasgaietan lantzen da. Proiektu horren helburu nagusia Port Aventura parkean zona berri bat sortzea da, eta zona horren izena Zeus Land da. Horretarako Aintzinako Greziako mitologia ikasten da Geo-Historian eta baita Erlijioan ere, mitologia hobeto ezagutzeko. Mitologia behin ondo ikasita, talde bakoitzari Jainko Greziar desberdin bat ematen zaio eta horrekin gero aurkezpen bat egiten da.
Ondoren, bakoitzaren parkeko zona nolakoa izango den, bertan zein prezio dauden, hotela, jantokiak, anfiteatroak eta abar nolakoak izango diren adostu beharra dago. Ondoren, teknologian txontxongiloak egiten dira eta azkenik, bakoitzak bere mitoaren kondaira kontatu behar izaten du. Estenatokia ere egin beharra dago, modu horretan, material guzti horrekin bideoa grabatu ahal izateko eta proiektuari amaiera emateko.
DBH4-ko proiektua energia berriztagarriei buruzkoa da. Teknologia, Euskera, Gaztelera eta Ingelesak parte hartzen dute bertan. Proiektu horretan, gaztelerako orduetan infografia bat egin behar da, adibidez, energia berriztagarriei buruzkoa. Bertan, energia berriztagarriak zertarako diren, zertan laguntzen duten, zertan hobetzen duten… idatzi behar izaten da. Ondoren energia berriztagarri bat hautatu behar du talde bakoitzak, eta modu horretara, energia mota horrekin makinaren bat egin beharra dago teknologiako orduetan.
Energia eolikoa hautatuz gero, energia heolikori buruzko informazioa bilatu apuntatu eta errota haize bat egitea da helburua. Teknologiako orduetan tailerrera jaisterako orduetan argazki nahiz bideoak egin behar dira. Ondoren, material horrekin bideo bat osatzen dugu. Horretarako, bideoak eta argazkiak editatu eta audio batetan errota haizea nola egin dugun azaltzen dugu. Azkenik, euskeran eta ingeleran bideoa editatzen da. Hain zuzen ere, bideoaren audioak euskeraz edo ingeleraz izan behar direlako. Hori egiterakoan proiektua amaitutzat ematen da.
Lide Labaka, Zuriñe Alberro eta Maren Otamendi
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.