![Salestarrek Gau beltzeko izpiritua piztu dute Urnietan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/11/02/combo3.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Salestarrak Urnieta
Viernes, 3 de noviembre 2023, 06:49
Gaur, 1954ko urriak 31, Itsaso herriko auzoetan giro misteriotsua sumatzen da. Gipuzkoako bihotzean kokatutako herri honetako haurrei haien aiton-amonek aipatutako istorioak gauzatzear daude. Kaleak kandelaz hornituak daude agertzear dauden borondate oneko izpirituei bidea adierazteko.
70 urte geroago, iadanik leku askotan desagertuta dagoen euskal tradizio hau berreskuratu nahi izan du Urnietako Salestar Ikastetxeak. Ikerketen arabera, zeltek ospatutako Samhain ospakizunean du bere jatorria eta jai hark antzinako Irlandan du kokapena. Antzinako zeltek Samhainaren etorrerarekin mundu honen eta Beste Munduaren arteko lotura estutu egiten zela uste zuten, izpiritu on zein txarrek muga zeharkatzea errazagoa baitzuten. Hori dela eta, jantzi eta mozorroen erabilera izpiritu txar haiek uxatzeko erabiltzen ziren, minik ez jasotzeko helburuarekin. Antzinako Erromak zelten lurraldeak okupatu ondoren, jai hura bertakoek euren kulturara moldatu zuten.
Badira urte batzuk ikastetxeko antolatzaileek ideia buruan zutela baina ez ziren gauzatzera ausartzen. Duela bi urte proba egitea erabaki eta lehen saiakerari ekin zioten. Beraien hitzetan, «Ipar Ameriketako Halloween kutsuko arropak ekiditea zen helburuetako bat». Izan zuen harrera ona ikusita, aurten ospakizuna berriro egitea erabaki dute.
Beste albisteak
Salestarrak Urnieta
Urri erdialdean, parte hartu nahi zutenak Magale Txikin bildu ziren ekitaldian erabiliko ziren mozorroak eta beste osagarri edo atrezzoak prestatzeko.
Emanaldiari arratsaldeko 18:30ean eman zitzaion hasiera eta 20:30ean amaitu zen. Berrikuntza bezala, Gau beltzako antzezpena Etxeberri plazatik atera eta San Juan Plazan amaitu zen. Dantzatuz eta danborrak joz kalejiran bildurik plazaraino igo ziren hainbat neska-mutil ondo baino hobeto mozorrotuta, eta horrekin batera, ipuin kontaketa, ziria&saria, beldurraren tunela, suaren inguruan erritua, gaztain jatea, txokolatada eta antzeko jarduerak burutu zituzten.
Arantzazu Miner, Nerea Lizartza eta Almudena Salas, Euskara eta Plastikako irakasleak, izan ziren emanaldi honen «errudunak». Ikasgai bateko eta besteko elementuak uztartuz, proiektu honi bizitza eman eta garatzeko gai izan ziren.
Arantzazuri ekitaldi honen bilakabidearen inguruan galdetu diogu:
Zer prozesu bete da?
Lehendabizi ekitaldiaren eskema zein izango zen pentsatzen hasi ginen eta aurrekoa oinarritzat hartu eta sartu nahi genituen berrikuntzak pentsatzen hasi. Ondoren, inplikatu zitzakeen irakasleekin hitz egin genuen ea laguntzeko prestutasuna bazuten galdetuz eta beti bezala baiezkoa jaso genuen.
Lanik zailena zetorren jarraian, ikasleak konbentzitzea! Izugarrizko lana eman digu, ikasleek horrelako ekitaldi politetan ez dute parte hartu nahi izaten eta penagarria da ekintza interesgarriak direla iruditzen zaigulako. Euskal kulturaren parte ere bada, eta garrantzia eman beharko litzaiokeela iruditzen zaigu.
Hortik aurrera, dena antolatzen hasi ginen, Udalarekin, Magale Txikikoekin bilerak, papeleoak, baimenak, zirkularrak, bilera gehiago, mozorro aldetik zer egin pentsatu, bozetoak frogatu, materiala erosi, egin... GAUZA ASKO!!!!
Gauza batzuk ikasleekin egin ziren, kalabazak, danborren faldoiak... baina beste batzuk zailtasun handixeagoa zutenak irakasleek gauzatu zituzten.
- Eskola orduz kanpoko denbora erabili da proiektua aurreratzeko?
Bai eta asko gainera! Horrelako ekitaldi bat ongi prestatzeko ordu asko behar dira. Burua beti martxan dabil.
- Zer eraman behar da parte hartu nahi izanez gero?
Garrantzitsuena arropa egokia eramatea da, hau da, galtza ilunak edota gona, alkandora koadroduna edo txuria, aurpegia tapatzeko zapia eta lastozko kapela (...)
Eskerrak eman nahi diegu ekintza-kultural hau xarma ahaztuezinaz bete duten haiei eta batez ere, ikasle eta irakasleei, gertaera hau gogoz aurrera eramateko gai izan direlako.
Aitana Silva Cia, Alaia Guelbenzu García eta Eunate Nieto Blas
Publicidad
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.