Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gure Eskola

San Vicente de Paul ikastetxea, ikas komunitate bat bihurtzeko gertuago

San Vicente ikastetxea gero eta hurbilago dago ikas komunitate bihurtzeko, eta horretarako lan taldeak, hezkuntza jarduera arrakastatsuak eta gizartean eragina duten jarduerak egiten ari gara, gure ametsak egia bihurtzeko

San Vicente de Paúl (Irun)

Viernes, 8 de noviembre 2024, 07:03

Duela urte batzuk, San Vicente ikastetxea ikas-komunitate bat bihurtzea planteatu genuen, ikasteko metodoa aldatzeko beharra ikusi genuelako. Ikas komunitate gisa, denek parte hartu ahal izan genuen (ikasleak, irakasleak, gurasoak...) eta denek edonorengandik ikasi ahal izango genuen, irakasleak ez zirelako irakatsi ahal zuten bakarrak. Aurreko urtean, amets fasean ginen, eta festa bat ospatuz, etapa hori bukatu genuen.

Gauden etapa berri honetan, amets haiek gauzatzen hasi gara. Bi lan talde egin ditugu. Lehenengoa, eskolaren apainketa koloretsuagoa izatean datza, giro alaiagoa lortzen laguntzen duelako. Bigarrenean, batzorde mistoan, elkarbizitzari buruz hausnartzen da. Horrela, gure komunitatean denak protagonista sentituko dira.

Lan talde horiekin batera, ikasgela barruan eredu dialogikoa pixkanaka-pixkanaka ezartzen ari gara. Maila txikienetatik, gero eta gehiago egiten dira eredu dialogikoko jarduerak. Talde elkar-eragileak Haur Hezkuntzan asko egiten dira, eta Lehen Hezkuntzan ere, gero eta gehiago egiten ari dira. Aurten, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere ezarriko ditugu. Tertulia dialogikoak ere, adin guztietan egiten dira, baina DBHn maizago jarduten saiatzen ari gara aurten, ez zirelako hainbeste egiten.

«Batzorde mistoan elkarbizitzari buruz hausnartzen da»

Hezkuntza jarduera arrakastatsu hauetaz gain, eredu dialogikoak gizartean eragin edo inpaktua duten jarduera osagarriak kontenplatzen ditu. DBHn, bi jarduera desberdin egin dira, Caserren eta Garagunean bereiziki.

Caser Anaka gure ikastetxetik gertu dagoen adineko pertsonen egoitza da. Hemen, jarduera desberdin asko egin dira. Lehen Hezkuntzan, Caserrera bisita asko egin dira, adinekoak bisitatzeko eta haiekin mahai-jolasetan aritzeko ere. DBHn, berriz, laugarren mailakoek adinekoen pertsonen biografia bat idazten dute, haiei elkarrizketa bat eginez. Eta gero idatzitako lan hori beraiei opari bezala eskaintzen zaie. Horrela, generazioak edo belaunaldi desberdinak elkartzen dira.

«Horrela, generazioak edo belaunaldi desberdinak elkartzen dira»

Garagunea Goyeneche Fundazioak Irunen duen zentroa da. Bertan, adimen urritasuna duen heldu talde batek jarduera desberdinak egiten ditu, beraien gaitasunak garatuz eta edozein pertsonak dituen aukerak eskainiz.

Noticias relacionadas

Azken hiru ikasturteetan zehar San Vicente de Paul ikastetxearen eta Garagunearen arteko elkarlana desberdina izan da. Hasieran, bakarrik tapoiak eskatzen zizkiguten, eta hortik aurrera jarduera gehiago egiten hasi ginen beraiekin DBhn zehar.

Ikasleak talde txikietan banatzen ziren, bakoitzak jarduera desberdin bat egiteko. Bereiziki, irakurketa erraza, futbola, musika edo pultserak egiten dira. DBHko lehenengo mailan bakarrik urtean bisita bat egiten da, lehenengo kontaktuak izateko eta hangoak ezagutzeko, eta hortik aurrera beste kurtsoetan bisita gehiago egiten dira. Ez gara beti Garagunea dagoen lekura joaten: futbolean Pinar kaleko zelaian jolasten gara eta irakurketa erraza gure eskolako liburutegian egiten dugu.

«Denak onartuak sentitzea garrantzitsua da, komunitate inklusibo bat izan behar dugulako»

Aurten gure ikasgelara ere gonbidatu ditugu, eta Adierazpen Artistikoko ikasleek beraiekin batera eskulanak egingo dituzte (San Vicenteko ikasleak arduratu dira proiektuaren atal guztiez). Eskulan hauekin erakusketa bat egingo dugu.

Jarduera hauekin hainbat helburu ditugu: alde batetik guretzat (noski!) ondo pasatzea oso garrantzitsua da, eta ikasleok dibertsitate eta aniztasun gehiago dagoela ere ikasten dugu. Denak onartuak sentitzea garrantzitsua da, komunitate inklusibo bat izan behar dugulako, denek berdinak sentitu behar dugulako.

Horretaz gain, pertsona «desberdinei» berdin tratatu behar zaie, errespetua oso garrantzitsua delako, azken finean denak pertsonak garelako. Bestalde, beraientzat, ere garrantzitsua da ondo pasatzea, eta gizartean beste guztiak bezala onartuak sentitzen laguntzen du. Pertsona gehiagorekin erlazionatu ahal dute, eta horrek haien autoestimua igo ahal du. Gizartea inklusiboa izateko, ezinbestekoa da pertsona guztiek denak errespetatzea eta ondo tratatzea, horregatik Garagunera bisita egiten dugunean, haiek guztiok bezala direla frogatzera goaz, ez direlako «arraroak» eta are gutxiago «umeak». Guk ditugun kezka, amets eta sentimendu berberak dituzte.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Vicente de Paul ikastetxea, ikas komunitate bat bihurtzeko gertuago