Borrar
Gure Eskola

Gizarteari oihu eskubideen alde

Oihu Santo Tomas Lizeoko talde feminista da, ikasleek erabat autonomoki kudeatzen duten taldea. Feminismoaren ideia zabaltzea da Oihuren helburua, berdintasunean biziko den gizarte bat eraikitzeko pausoak emanez. Talde honetan ideiak eta gertaera pertsonalak kontatzen dira eta hauek nola hobetu daitezkeen hausnartu. Honetaz gain, ikastolara feminismoaren ikuspegia gerturatu nahi dute ekintza desberdinak sustatuz

Santo Tomas Lizeoa

Viernes, 1 de marzo 2024, 06:42

Feminismoaren egoera

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta justizia soziala aldarrikatzen duen mugimendua da feminismoa. Hala ere, egungo zenbakiak eta estereotipoak oraindik urruti daude berdintasunetik. Azkeneko hilabetean esate baterako,  57 emakume erail dituzte eraso matxistek Espainian. Gizartean egoera horrelakoa dela ikusita, feminismoari buruz ikuspegi desberdinak daudela esan dezakegu, eta ikuspegi aniztasun hau gazteengan ere berdin ematen da. 

Ikastolara gerturatuta, gazteen artean badago feminismoari buruz ikuspegi desegoki bat, klasean honelako gaiak ateratzean, beti norbaitek esaten baitu matxismoa ez dela existitzen eta emakumeak ezin direla kexatu dauen egoeraz. Hau ikuspegi estereotipatua izan daiteke, eta horren aurrean erantzun bat eman beharra dago. Ikastolan gertatzen diren gauzak gizartearen isla dira eta gure gaur egungo gizartean pauso handiak eman behar badira feminismoarekin, ikastolan zer esanik ez. 

Oihu taldea 

Pixkanaka feminismoarekiko jarrera hau aldatzeko eta ikastolako ikasle eta baita irakasleak ere gai honi buruz sentsibilizatzeko, Oihu taldea sortu zen ikastolan, batxilergoko ikasleen inplikazioarekin. Sorrera 2016an izan zen; garai hartako batxilerreko talde batek ikasketa-buruari feminismoaren ikuspegia zabaltzeko talde bat sortu beharraren proposamena egin zion eta honek espazio eta baliabideak eskaini zizkion, taldea aurrera atera zedin. Azpimarratzekoa da taldearen osaketa, partaidetza eta ekintzen sorkuntza, ikasleen esku gelditzen dela esklusiboki, inongo irakasleen inplikaziorik gabe. Zortzi urte pasa dira taldea sortu zenetik eta urtez urte ikasle zaharrak joan eta berriak sartu dira, eta taldeak bizirik jarraitzen du. 

Gaur egun, taldea ostiralero biltzen da eta astean zehar gertatu diren gertakari sexistei buruz hitz egiten dute, gaiari buruzko iritzia partekatuz eta beste ikaskideekin eztabaidatuz. Hau guztia, hainbat proiektu gauzatzen dituzten bitartean: esate baterako, martxoaren 8rako ikastolan egin nahi duten mural feminista margotzea. Beste hainbat lan egin dituzte dagoeneko, gizartean salatzen diren kasu sexistak bideo, post edota elkarrizketen bidez zabalduz. Honi guztiari oihartzuna emateko, Instagram kontua ere sortu dute, berri guztiak errazago partekatzeko. Kontu honen izena @oihu.taldea da. 

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Emakumearen eguna gerturatzen ari denez, taldeak mural bat prestatzea pentsatuta dauka, ikastolako espazio publiko batean jartzeko. Mural honetan, esaldiak, pertsona ezagun eredugarriak, inspirazioak… marraztuko dituzte. Honetaz gain, ikastolako hainbat mailatako ikasleengana joatea pentsatu dute, feminismoari buruz azalpen txiki bat eman eta egun honen garrantziari buruz hausnarketa bat egiteko.

Etorkizunerako plana

Epe motzean, martxoak 8ko ekintzetan murgilduta daude buru-belarri. Baina badakite laster ikasle berriengana gerturatu beharko direla. Horregatik, hurrengo ekintzak dbh4ko ikasleengan zentratuko dira, talde honetan egiten dena azaltzeko eta ondorioz, taldekide berri gehiago eta anitzagoak izateko. 

Eta nola ez, feminismoaren ideia zabaltzen jarraituko dute ikastolako txoko guztietatik, berdintasunean biziko den gizarte bat eraikitzeko intentzioarekin.

Anexo

Oihu taldea, Santo Tomas Lizeoa ikastolan sortutako talde feminista da. Ikasleek beraiek sortu eta kudeatutako taldea da. Talde honen helburua feminismoaren ideia ikastolan zehar zabaltzea da, berdintasunaren garrantzia azpimarratuz eta ikasle guztiei egoeraren inguruan hausnarketa bat sustatuz.

Ikastolan, oraindik ere feminismoari buruz ikuspegi desberdinak ikus ditzakegu. Horregatik, ikasle zein irakasleak sentsibilizatzeko intentzioarekin, 2016an Oihu taldea sortu zen ikastolan. Garai hartako batxilerreko ikasleengandik atera zen iniziatiba. Beraiek proposamena egin eta taldea aurrera atera zuten, ikastolako espazio eta material batzuk erabiliz.

Gaur egun, taldea bizirik jarraitzen du. Ostiralero elkartzen da taldea, astean zehar gertatutako gertakari sexistei buruz hitz egin eta gaiaren inguruan eztabaidatzen dute taldean. Honetaz gain, hainbat proiektu ere gauzatzen dituzte, ikastolan feminismoaren ikuspegia zabal dadin. Horietako bat martxoak 8rako pentsatu duten murala izango da. Mural honetan, esaldi, pertsona ezagun eredugarriak, inspiragarriak izan daitezkeen esaldiak… idatzi eta ikasle guztientzat ikusgai jarriko dute ikastolako espazio publiko batean.

Egileak:

Garazi Barcina, Nahia Arrillaga, Garazi Zubillaga, Peio Iturbe eta Izaro Alcon

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gizarteari oihu eskubideen alde