.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Santo Tomas Lizeoa
Viernes, 28 de marzo 2025, 06:30
Gaur egun gazteen parte-hartze eta ekintza solidarioek gizartean izan duten garrantzia ezin da gutxietsi. Ikastetxeek oro har, eta DBHko eskolek batez ere, aukera paregabea dute ikasleei balio sozialak transmititzeko eta hiri edo herrietako beharrizanak asetzen laguntzeko. Jakina denez, ikastetxeen helburua ez da soilik akademikoki formatzea, ikuspuntu sozialari ere garrantzia ematen baitzaio. Horretarako, ikasleak solidarioak izatea bultzatzeko, sentsibilizazio kanpainak eta bilketa solidarioak antolatzen ditu gure ikastolak. Hala eta guztiz ere, azken urteetan geroz eta gehiago esaten da gazteak alfer hutsak direla. Askotan aurreko belaunaldiek baino konpromiso gutxiago dugula esaten zaigu. Baina, hori benetan horrela da?
Oro har, ikasgai askotan jasotzen duten heziketak ezertarako ez duela balio esaten dute DBHko ikasleek. Nahiago baitute ikasketa praktikoagoa, hartara motibatuago eta emankorrago jokatzen baitute.
Horregatik, 2023-2024 ikasturtean gure ikastolak, Santo Tomas Lizeoak, ikasgai berri bat ezarri zuen, IZK deiturikoa. Ikasgai honek ikasleak iniziatiba eta proiektu errealak gauzatzera bultzatzen ditu, ikasleen konpromiso soziala eta parte-hartze aktiboa sustatuz, bilketa solidarioa adibidetzat hartuta.
Bilketa antolatzea talde-lana izan zen: ikasleak, irakasleak eta ikastolako administrazioa elkarlanean ibili ginen. Ikastetxearen laguntza garrantzitsua izan zen prozesu guztia ondo aurrera eramateko. Irakasleek proiektua koordinatu zuten, eta ikasleok edozertan laguntzeko bertan egon ginen. Era berean, elkarte solidarioekin, hala nola, Elikagai Bankua, Amigos Solidarios eta Chernobil Elkartea, harremanetan jartzeko lan handia egin genuen. Kontaktu ezberdinen bidez, irakasleek bitartekari lana egin zuten ikasle eta elkarte sozialen artean, beraz, haiek izan ziren bilketaren oinarri. Baina azken finean, ikasleok izan genuen lanaren ardura, antolakuntza eta zuzendaritza.
Ikasgai honetan, elikagaiak, arropak eta diru bilketa egiteaz gain, proiektu gehiago ere gauzatu ziren. Esate baterako, euskara sustatzeko eta feminismoaren inguruko kontzientziazio ekintzak ere burutu genituen. Proiektuak 4. DBH-ko lau ikasgelaren artean banatu ziren: batzuk bilketa solidarioa eta ikastetxe barruko euskararen hedapenean aritu ginen, eta beste batzuk euskara eta feminismoaren inguruko kanpainetan murgilduta egon ginen.
Feminismo proiektua Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta zegoen, beraien adinera egokituta, genero berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. DBHko 4. mailako ikasleok txikienentzako jolasak eta klase bereziak antolatu genituen, horrela hausnarketa eta ikasketa giro sortuz.
Aipatzeko modukoa da haurren erantzuna oso positiboa izan zela, feminismoaren garrantzia ulertu baitzuten.
Ikastetxean adin ezberdinetako jendea koordinatu zen; Ikasleek proiektua Lehen Hezkuntzako irakasleei azaldu eta gauzatzeko baimena eskatu zieten. Haiek , onartu eta gero, biziki lagundu zuten, 4. mailako ikasleek jarduerak aurrera eramateko denbora eta espazioa emanez. Horrela, haurrek modu praktiko eta hurbilean ulertu zituzten feminismoaren funtsezko kontzeptuak.
Horretaz gain, DBHko ikasleen euskararen erabileran eragitea izan zen euskara bultzatzeko proiektuaren helburua. Ikasleek jolastokietan, futbol jolasak, bingoa, karaokea, kazetaritza euskalduna ikastetxeko sare sozialetan eta hainbat ekintza dinamiko antolatu zituzten. Ekintza horien helburua ez zen soilik ikasleak dibertitzea, baizik eta euskara bizirik mantentzearen garrantziaz sentsibilizatzea eta bere erabilera areagotzea ere. Erantzuna positiboa izan zen: ikasleok aktiboki parte hartu genuen.
Gaur egun, zoritxarrez, laguntza behar duten pertsona asko daude munduan zehar. Pertsona hauei lagunduko dieten boluntarioak ere beti egongo dira eta hauen menpe dago gure munduaren etorkizuna. Beraz, pertsona orok lagundu dezakeenez, guztion ardura da pobrezia gabeko etorkizuna sortzea. Sare sozialen eraginez, gazteok inoiz baino parte hartze handiagoa dugu mota honetako jardueretan. Mila gauza ezberdin egin ditzakegu lagundu ahal izateko: gure denbora jantoki komunitarioetan erabili, aterpetxeetan edo laguntza programetan aritu, tutoretza edo tailerren bidez gure ezagutzak partekatu, laguntza behar dutenei entzun edota konpainia eskaini, dirua, arropa, elikagaiak edo higiene produktuak tokiko erakundeei eman…
Guk, adibidez, ikastolaren bitartez gobernuz kanpoko erakunde batzuekin kontaktatu genuen haiei beharrezkoak zitzaizkien produktuak bidali ahal izateko. Zehazki, hiru erakunde ezberdinekin kontaktatu genuen.
Lehenengoa Elikagaien Bankua izan zen. Elkarte hau 1997an jaio zen Gipuzkoan, gutxien dutenen elikagai-beharrei erantzuteko, elikagaien galera eta gabezia prebenitzeko eta gizarteak misio horren inguruan duen elkartasuna sentsibilizatzeko eta suspertzeko. Elkarte honek, giza kontsumorako egokiak diren elikagaien dohaintzak bilatu, eta horiek aprobetxatzen laguntzen du. Era berean, jasotzen dituen dohaintzekin, elikagaiak erosten ditu. Elikagai horiek guztiak doan banatzen dizkiete Gipuzkoan pobrezian edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonei. Lan honekin jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra sustatzen dute. Enara Labaka irakasle arduradunaren arabera, elkarte honekin kontaktatzea oso erraza izan zen, eta bide batez gogorarazi zigun, lagundu nahi duen edonork erakunde honekin harremanetan jarri eta elikagaiak bidal ditzakeela.
Bestalde, Amigos Solidarios elkartearekin hitz egin genuen ikastolako guraso baten bitartez. Amigos Solidarios talde independiente, inolako afiliazio erlijioso, politiko edo gobernukorik gabea, jatorri, adin, lanbide eta abarren aniztasun hadia duen jendea biltzen duen elkartea da eta haien heburu bakarra laguntzea da. Elkarte hau Afrikako eskolak hobetzen saiatzen da, hango irakasleak formatzen edota bertako eskolen eraikuntzak hobetzen. Guk elkarte honi, hainbat produktu emanez lagundu genion. Haien artean, pardelak, eskoletarako materiala, arropa, konpresak…
Azkeneko elkartea Chernobil da, 1996az geroztik lanean ari da hondamendi nuklearrak kaltetutako zonaldeko haurrei indarrak hartzeko aukera ematen, Euskadiko eta Nafarroako familien bidez. Orain gainera, sufritzen dituzten osasun arazoez aparte, gerra izugarria gehitu zaie. Plataforman jasotzen duten laguntza guztia Ukrainatik antzematen diren oinarrizko premiak arintzeko erabiltzen da, adibidez, elikagai eta botikak. Gatazka nahiz haren ondorioak indartu ahala, premiak alda daitezkenez gure kasuan, dirua bidaltzea komenigarria zela iruditu zitzaigun.
Gobernuz kanpoko erakundeekin kontaktatu ostean, talde bakoitzak gelan bere plangintza aurkeztu behar izan zuen eta ondoren, denon artean hiru proiektu hoberenak aukeratu zituzten eta bakoitza elkarte batentzat. Horren ostean, beste gelekin konparatu ziren proiektuak eta berriro ere aukeraketa bat egin zen. Bukaeran, hiru proiektu aukeratu ziren kurtso osoan bakoitza espezifikoki elkarte bati laguntzeko. Dagoeneko argi zegoenean zer egin behar zen, lanean hasi ziren.
Lehenik, kartelak, gutunak, eta emailak sortu genituen beste ikasleei eta gurasoei bilketaren berri emateko. Jarraian, beste kurtso guztietatik pasa ginen gelaz gela proiektuak aurkeztera eta haurrei azaltzera zer ekarri behar zuten. Haiek ondo ulertzeko, DBH 4-ko ikasleek joko didaktikoak egin genituen. Enara Labakak, proiektua gidatzen zuen irakasleak, esan zuen bezala, bilketan besteenganako konzientziazioa ezinbestekoa izan zen, hau da, zertarako egiten zuten ondo azaldu behar izan zuten. Garrantzitsuena, kolaboratuz gero, beharrezko zuten pertsonei laguntzen ari ginela ulertzea izan zen. Horri erabat ulertu zenean, umeek eta gazteek gauza asko ekarri zituzten laguntzeko: «Uste baino 200 kg janari gehiago bildu ziren» aipatu zuen Enara Labakak. Janaria, arropa, higienezko produktuak eta beste hainbat ekartzeko aste batzuk genituen eta ondoren DBH4ko gazteok gelaz gela joan ginen gauza guztiak biltzera.
Pauso hori bukatzean, ekarritakoa kaxetan gorde zen eta dena prest utzi genuen elkarteetako arduradunak etortzen zirenean dena azkar eta erraz jaso eta eramateko. Egun bat finkatu zen hiru elkarteekin dena eramateko eta egun horretan elkarteek beraien poza helarazi ziguten ekarritako guztia ikustean. Proiektuaren arrakasta ikusi zenean, klaustroak hitz egin zuen eta aurten proiektua berriro ere egitea pentsatu zuten. Proiektu honen helburua beharra dutenei laguntzea zer erraza den eta hau egiterakoan sentitzen duzun poza erakustea izan zen. Ondorio bezala, ikasleek gogoz lan egitea askoz arrakastatsuagoa zela ikusi zuten. Gauza onuragarri hauekin guztiekin proiektuak emaitza bikainak izan zituela esan daiteke.
Komunikabideek gazteen irudi okerra ematen dute. Alferrak garela, ez dugula ahaleginik egiten, ez dugula ezer egiten egun osoan parrandan gabiltzala-eta esaten dute. Bilketa solidarioari esker, hau ezeztatu dezakegu. Kanpaia askotan parte hartzen eta laguntzen dugu.
Guk egidako proiektuaz kanpo, Valentzian gertatu den DANAren ondorioz sortutako hondamendia jar dezakegu adibide gisa. Gazte asko etengabe laguntzen aritu dira zorigaitz honetan: arropa eman, janaria, material erabilgarria erosi eta Valentziara bidaltzen dute. Hau ez dute adineko jendeak bakarrik egiten, gazteok ere laguntzen ari gara hau aurrera eraman ahal izateko. Beste probintzietatik laguntzera zenbat gazte datozen ere ikus dezakegu. Hori gutxi balitz, sare sozialetan informatzen ari dira, jendea konzientziatzeko eta horrela, denek lagundu dezaten.
«Gazteak dira ezbehar honen heroiak», azaldu du Lorena Cabañero Aldaiako bizilagunak. «Aukera hau aprobetxatu nahi dut gazte guztiak zoriontzeko. Beraiengatik ez balitz galduta egongo ginatekeen. Beraiek izan ziren erreskatatu gaituztenak», gaineratu du.
Ikuspuntu hori guztiz okerra dela ondorioztatu dezakegu, gazteok ahaleginak egiten ditugulako. Gure egunerokotasunean aldaketa handiak eragiten dituzten eta gizartearen onerako izan daitezen mugimenduak egiten saiatzen gara.
Gizarte elkartasunak geroz eta garrantzi handiagoa du, eta horren adibide argia da egin genuen ekimena. Gipuzkoako Elikagai Bankura bisita egin dugu, bertako funtzionamendua hobeto ezagutzeko eta han egiten den lan garrantzitsua ikusarazteko.
Belén Méndez Vigo Elikagai Bankuko kideak azaldu duenez, janaria hiru kanal nagusitatik jasotzen dute. Batetik, Gipuzkoako supermerkatuetatik dator, bertan saldu ezin diren baina oraindik egoera onean dauden produktuak biltzen dituzte. Bestetik, beste elikagai iturri batzuk dituzte. Eta azkenik, herritarren bilketa handiak egiten dituzte bertako elikagaiak jasotzeko.
Elikagai Bankuak 1997tik dihardu lanean, eta 28 urte hauetan asko hazi da. Bi egoitza dituzte: bata Donostian eta bestea Bergaran. Bertan, bost langile kontratatu eta 180 boluntario ari dira lanean, elikagaien bilketa, sailkapena eta banaketa kudeatzeko.
Oinarrizko elikagaiak dira gehien jasotzen dituztenak: arroza, pasta eta lekaleak, baina olioa eta haurrentzako elikagaiak ere garrantzitsuak dira. Banaketa egunerokoa da, eta elikagaiak egoera onean daudela bermatzea lehentasunezkoa da.
Gure ekimen honek erakusten du gazteok geroz eta kontzientzia handiagoa dugula gizarte-arazoen aurrean eta elkartasuna sustatzeko prest gaudela.
Anne Eizmendi, Aitana Ruiz de Gauna, Irati Uranga eta Maddi Crespo
Publicidad
A. González Egaña y Javier Bienzobas (Gráficos)
Lucía Palacios | Madrid
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.