Borrar
Lasterkariak ibilbidean lokatza dexente topatu dute baina gogotsu aritu dira.

Ver 108 fotos

Lasterkariak ibilbidean lokatza dexente topatu dute baina gogotsu aritu dira. Eli Belauntzaran

Ruben Ruzafa eta Helene Alberdi, nagusi Zumaia Flysch trailean

Aurten, lehen aldiz emakume gehiago izan dira 13 kilometroko lasterketan, bertan Maite Urteaga eta Iñigo Gurrutxaga azkarrenak izan direlarik

Domingo, 6 de octubre 2024, 10:31

Zumaiako inguruaz gozatzeko aukera paregabea izan dute beste behin mendi lasterkariek eta euren animatzaileek. Eguraldi lagun zutelarik, gaur goizean Zumaia Flysch Trailaren 23 eta 13 kilometroko lasterketak jokatu dira. Parte hartze handia izan da, izena emanda zuten 650 korrikalarietatik 543 irteera puntuan izan baitira. Horietatik, 384 goizeko 09:30ean atera dira Odieta frontoian 23,6 kilometroko proba egiteko asmoz, 304 gizonezko eta 80 emakumezko.

Ruben Ruzafa aizarnazabaldarra izan da azkarrena gizonezkoetan 01:50:22 denborarekin. Atzetik, Zestoako Amets Aranberri (01:26:44) eta Eibarko Unai Fernandez (01:55:53) sailkatu dira. Oso gertu ibili dira lehen zumaiarrak, Jokin Gijarrok lau minutu gehiago behar izan ditu helmugara iristeko (01:59:18) eta Igon Manzisidorrek (01:59:22) zazpigarren eta zortzigarren postuetan sailkatu direlarik hurrenez hurren.

Emakumezkoetan berriz, Helene Alberdi zumaiarra izan da lehena helmugara zeharkatzen 23 kilometroko ibilbidea burutu ostean 02:10:11 denborarekin. Segundo baten aldearekin, Ainara Urrutia aretxabaletarra sartu da (02:10:12) eta ondoren, beste zumaiar bat sailkatu da, Nerea Urteaga (02:17:25).

Aizarnazabalgo Ruben Ruzafa izan da azkarrena lasterketa luzean. Belauntzaran
Imagen secundaria 2 - Aizarnazabalgo Ruben Ruzafa izan da azkarrena lasterketa luzean.

Emakume gehiago motzean

Lasterketa motzean berriz, 285 lasterkarik hartu dute parte. Horietatik, 159 emakumezkoak izan dira eta 126 gizon. %5a igo omen da antolatzaileen esanetan emakumeen parte hartzea aurtengo edizioan bi probetan eta albiste pozgarritzat jo dute. Aurten, emakumeen artean, azkarrena 13 kilometroko ibilbidean, Maite Urteaga zumaiarra izan da eta batera, Ania Hernandez gasteiztarra biak 01:10:02 denborarekin. Hirugarren postuan, Irune Lertxundi oriotarra sailkatu da (01:13:29). Bigarren zumaiarra, Jule Olaizola izan da 01:15:07 denborarekin.

Gizonezkoetan, Donostiako Iñigo Gurrutxaga sartu da lehena helmugan 01:00:44 denborarekin. Atzetik, Martin Egizabal elgetarra iritsi da (01:02:26) eta Errezilgo Peio Ziarsolo (01:03:34) kronoarekin bukatu du proba. Lehen zumaiarrak Unai Barruetabeña (01:04:24) eta Jorge Sainz izan dira (01:04:37).

Boluntarioei esker

Primerako giroa sumatu da irteera-helmuga puntuan eta ibilbidean zehar. Kontuan izan behar da Flysch Trail lasterketa, Zumaiako lurrez gain, Deba eta Itziarko lurretatik ere igarotzen da. Horrek, inguru horietako egunerokoan eragina du lasterketa egunean, batik bat, Elorriagan, Errotaberrin, Sakonetan eta Mendatan.

Ikusle ugari banatu dira puntu desberdinetan lasterkariak animatzeko asmoz. Horretarako, probaren antolakuntzan ibiltzen direnek boluntarioen laguntza ezin bestekoa dute. Zumaia Flysch Trail lasterketaren antolaketa «herrigintza ariketa bat» da probaren arduradunen esanetan, eta, horregatik, lasterketa posible egin duten babesle, lur jabe, baserritar eta boluntarioak eskertu nahi dituzte: Andika baserria, Elorriaga auzoko bizilagunak, Ardantza, Debako Udala, Itziar Auzo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Rural Kutxa eta boluntarioak. Denen artean igandekoa egun «borobila» izango delakoan daude.

Tiketa berdea

Zumaian gauzak ondo egiten saiatzen dira lasterketa antolatzerakoan. Horretarako, gauza ugari zaindu behar dituzte eta behar bada garrantzitsua, ingurumena da. Eszenatoki ezin hobea dute zumaiarrek euren mendi lasterketa egiteko, baina honen zainketa lehentasuna du antolatzeko garaian. Horregatik, Tiketa Berdea lortu dute.

Tiketa Berdea mendi lasterketa etikoen aldeko manifestua da, eta mendi probetan konpromiso etikoa eta ingurumena errespetatzeko apustua egiten da bertan.

Zumaiako lasterketa munduko lekurik berezienetakoan egiten da, Geoparkea eta flyschari esker. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daiteke flyschean. Jakin badakigu leku ikusgarri eta berezi horretatik korrika egitea oparia dela parte hartzaileentzat, horregatik, lasterketak horrela jarrai dezan, ezinbestekoa da proba bera eta ingurua zaintzea.

Horretarako, inguruarekiko errespetuzko jarrera izateko konpromisoa hartu du Zumaia Flysch Trailek. Modu honetan, janariaz, edariaz eta herriko Hamarru elektrotxarangaren musikaz gozatzeko aukera izan dute frontoi ingurura bildu direnek.

Hamarru elektrotxarangaren musikaz gozatzeko aukera izan dute Otieta pilotaleku inguruan. Belauntzaran
Imagen secundaria 1 - Hamarru elektrotxarangaren musikaz gozatzeko aukera izan dute Otieta pilotaleku inguruan.

Kirolaz gain, gaur primeran pasatzeko jai giroa ere izan dute Otieta pilotaleku inguruan. Hamarru elektrotxarangaren musikaz gozatzeko aukera izan dute lasterkariek eta bertara hurbildu diren guztiek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ruben Ruzafa eta Helene Alberdi, nagusi Zumaia Flysch trailean