Secciones
Servicios
Destacamos
Tolosako Alpino Uzturre mendi taldeak, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren laguntzarekin, 'Eskolarteko Mendiko Finalista' ren Eguna antolatu du igande honetan. Aurtengo edizioan joera hori errepikatzea espero dute, eta horretarako, Zerkausian 09:30ean hasi den eta gutxi gorabehera bi ordu eta erdi iraungo duen ibilbide bat prestatu dute txiki eta handientzat.
Aurten, Finalista Egunaren XXXVI. edizioa da, eta Gipuzkoa osoko ikastetxeetako 6 eta 16 urte bitarteko 400 neska-mutilek parte hartu dute. Eibar, Zumaia, Segura, Irun, Tolosako,... adin guztietako mendizaleak izan dira bertan eta Santa Lucía barna Uzturre aldera abiatu dira Izaskungo ermitaren ondoan hamaketako bikaina egiteko
Eguraldiak errespetatu du eta lainotuta egon arren, ez du euririk egin.
Mendiko eskola-probako parte-hartzaileek osasun-laguntza izab dute ibilbidean zehar. Aurreko edizioetan bezala, martxaren arduradunek lehen laguntza zerbitzua antolatu dute DYAren eskutik. Gipuzkoako Mendizale Federazioak taldean mugitzeko gonbitea egiten die probako parte-hartzaileei. «Antolatzaileek, halaber, neska-mutilek mendi irteera honetaz goza dezaten nahi dute», ahaztu gabe «mendia denok gozatzen dugun leku zoragarri hori dela. Mesedez, ez zikindu paperekin, latekin eta gainerako zaborrekin. Nork bere hondakinak motxilan eraman behar ditu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.