J. A.
Miércoles, 22 de marzo 2023, 12:50
Edurne Pasabanek alpinista tolosarrak jasoko du alpinismoaren balioen defentsa eta zabalkundea aitortzen ditu WOP Mendi Film sariaren 2023ko garaikurra, WOP-The Walk On Project Fundazioaren eta Mendi Film Festival elkartearen eskutik.
Publicidad
Pasaban (Tolosa, 1972) munduko 14 zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea da eta, horretaz gain, ibilbide oparoan «alpinismoaren balio sozialak defendatu eta transmititu» dituela nabarmendu du elkarteak. Aitorpena abenduaren 8an jasoko du Bilboko Euskalduna jauregian BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizioko hasiera ekitaldian.
Balentria 2001 eta 2010 artean lortu zuen eta ordutik sari ofizial ugari jaso ditu: Espainiako Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina, Leticia erregina kirolaren sari nazionala, Euskal Herritar Unibertsala saria eta Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari saria, besteak beste.
Saria aurrez Eduardo Martinez de Pisonek (2022), Sebastian Alvarok (2021), Baltistan Fundazioak (2020), Nives Meroik eta Romano Benetek (2019), Juanjo San Sebastianek (2018), Peter Habelerrek (2017), Sir Chris Boningtonek (2016), Josep Manuel Angladak (2015) eta Jeremy Collins-en 'Drawn' filmak (2014) jaso dute.
«Ohore handia da guretzat WOP Mendi Film sariarekin Edurne Pasaban Lizarribar aitortzea. Sari honek, pertsona bezala eta itsasargi eta eredu gisa dituen balioak aitortzen ditu, gizarte inspirazio gisa balio baitute. Edurnek nazioarteko lehen mailako kirol jarduera garatu du mendizaletasunaren munduan, non emakumeek, gure gizarteko beste hainbat esparrutan bezala, gizonei eskatzen zaienetik haratago saiatu eta erakutsi behar izan duten», azaldu dute ohar bitartez.
Publicidad
Pasabanen urratsen gidariak «benetakotasuna, konpromisoa, tinkotasuna, ahalegina eta aurrez ezarritako mugak haustea» izan direla nabarmendu dute, eta balio horiei guztiei «Himalaian garatu duen jarrera konprometitua» gehitu diote. Gainera, bere irakaskuntza jardueraren bidez, «zoriontasuna bilatzeko borrokaren adibide bat» dela azpimarratu dute.
«Horregatik guztiagatik, hunkitu egiten gaitu eta harro egoteko modukoa da guretzat, Edurne Pasabani WOP Mendi Film saria ematea, alpinismoaren balio sozialak defendatu eta transmititu izanagatik», adierazi dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.