Secciones
Servicios
Destacamos
Mende erdia betetzen da gaur Felipe Uriarte eta Angel Rosen mendigoizaleek Everest tontorrera iristeko saiakera egin zutela. Tximist 74 espedizioaren kideak ziren gipuzkoarra eta arabarra eta 350 metrotara gelditu ziren «eguraldi oso txarra izan genuelako eta ezin izan genuelako falta zen azken igoera hori egin. Haize bolada bortitzak izan ziren, eguna argitu zuenean zutik egoteko modukoak eta orduak aurrera joan ahala, lau hanketara ezin ginen dendatik kanpo egon eta elurra egiten hasi zuen. Ezinezkoa izan zen guretzat igotzea».
Gogoan du oraindik irudi hori Felipe Uriartek. Gaur, Ternuak Donostian duen dendan omenaldia egin nahi izan goraipatuz euren balentria. Uriarterekin batera espedizioko kide izan ziren Angel Lerma eta Luis Mari Abalde egon dira, Sua argitaletxearen zuzendaria den Garbiñe Areitio, Mendi Filmeko zuzendaria den Javier Baraiazarra, Emmoaren idazkaria Antton Iturriza eta Alberto Iñurrategi Ternuako arduradunetako bat.
Errepasoa txiki baina sakona egin du Uriartek igoera haren amaieraz. Bidaia kontatuta zuen DVrentzat atzo kaleratutako erreportajean. Gaurkoan gogora ekarri du, azken metro haiek egiteko aurreko arratsaldean, «dena jarri genuen eta arratsaldea tea edaten pastu genuen su txikiaren ondoan. Goizean goiz mugitu ginen baina ezinezkoa izan zen».
Une gazia izan zela azpimarratu Felipek eta oraindik gogoan du sentitu zuen «lotsa» Rosenek esan zionean «Felipe, behera joan behar dugu». Ez du ahazten mendizaleak une gogor hura, iristea nahi ez zuen unea eta gogoratzen duenean bere hitzak tristuraz betetzen dira. Rosen aurretik abiatu omen zen eta Felipek ikusten omen zuen zailtasunak edukita ere aurrera egiten zuela. «Ni bitartean altueraren eraginaz, oxigenoa ere bukatzen ari zela eta burua martxan nuela denbora guztian. Lotsa sentitzen nuen. Jaitsi eta nola aurpegira begiratu Lorenteri, Uriarteri, Gallardori,... eta gainerako taldearen kideei. Nola esan ez genuela lortu. Hutsik heldu ginela bueltan».
Noticia relacionada
Elisa Belauntzaran
Une gazi haren une gozoak ere aipatu ditu Uriartek. «Ez dakit zer gertatuko zen Angel eta biok igo bagenu egun hartan Everesteko gailurrera, garbi dudana da Everestek honaino ekarri nauela eta egin dudan guztia berari esker eta Tximist espedizioari esker izan dela».
Gogoratu nahi izan du Ricardo Gallardoren balentria, «hiru egun egin zituen iaz 8.500 metrotara eguraldi oso txarrarekin bakarrik eta behin baino gehiagotan pentsatu dut, eguraldiak lagun balio, Gallardok igoko zuela tontorraraino. Oso gogorra baitzen. Gizon benetan berezia».
Felipe Uriartek uste du «Tximist 74 espedizioarekin ate bat ireki genuen euskal mendigoizaleentzat eta atzetik etorri ziren mendizaleek azkar ikusi zuten. Horien artean, Mari Ábrego, Antxon Zamarbide eta José Manuel Casimiro, lehen euskaldunak Everestera iristen».
Gero, beste asko saiatu eta dexentek lortu dute Chomolungma (Everest nepaliz) eta «denak izan dira Euskal Herriko enbaxadore bikainak ikurrina mundu osoko gailur nagusietan jarriz. Gure hizkuntza, euskara, haraino iritsi da eurei esker».
Everest gauza on ugari eman dizkiola Pasai Donibanen jaiotako mendigoizaleari. Horien artean, herrialde, herri berezi bat ezagutzeko aukera izan zuen Nepalen. Esperientzi bikaina izan dela, gainera, eta ondorio ugari izan dituela bere bizitzan. «Han ikasi nuen sherpa hitzaren esan nahia eta ez da garraiolari, ez. Euren komunitatearen izaeraren ezaugarria da eta nik, han deskubritu nuen sherpa bat nintzela eta gauza asko aldatu ziren nire bizitzan, esaterako euskaraz hitz egiteko ohitura berreskuratu nuen». Mendigoizaleak esan duen bezala, «mendira joateko bidaia egin genuen, baina bizitzaren bidaia mendi askotara eraman nau».
50 urte betetzen diren honetan, Ternuakoek gogora ekarri nahi izan dute lehen espedizio euskaldun haren abentura. Omenaldiaz gain, kamiseta berezia ere egin du enpresa gipuzkoarrak: Herri oso bat gailurrean leloarekin. Alberto lñurrategik esan duenez «lelo honek gure herriaren mendizaletasunaren ispitirua isladatzen du».
Emmoak ere antolatzen ari da egitarau zabala honen eta beste espedizioen baitan. Ekainaren 21ean zabalduko dela Gasteizen iragarri zuen Antxon Iturrizak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.