Borrar

Hotza eta haizeari aurre egin zioten mendizaleek

Urte zaharra edo berria agurtzeko usadioa jarraituz, milaka lagun igo dira astearte eta asteazkenean Gipuzkoako mendietara salda edo txokolate bero dastatuz

Miércoles, 1 de enero 2025

Eguraldi bikaina zutelarik, milaka lagun igo dira urtezahar eta urteberriaren goizetan mendira. Bakoitzak gustukoena edo etxe ondoan dituena zapaltzeko aukera probestu du, aspaldiko usadioari jarraituz edo lehen aldiz eginez.

Ohi bezala, salda edo txokolatea beroa izan dira, kaba eta gozo batzuekin urteko azken mendi irteera edo lehena egin dela ospatzeko. Adarra, Aizkorri, Uzturre, Erlo, Aiako Harria, Usurbe, Irimo, Hernio, Karakate, Udalatx, Larrunarri, Otsabio... izan dira aukeratutako batzuk. Jende ilarak bukatzen ez diren horietakoak izan dira abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, eguzki-tsuak izan dira bi egunetan, tenperatura nahiko freskoak egin arren. Izotza ere izan da hainbat lekutan eta hego-haizeak ez du barkatu aurten, baina esaera zaharrak dion bezala: gustuko lekuan aldaparik ez!

Hori pentsatu izango dute Aizkorrira hurbildu diren ehunka lagunek, aldapa bai, haize indartsu ere bai, baina behin goran, txokolate goxoa eta beroa opari. Aizkorri Bizirik taldekoek 200 bat litro prestatu eta banatu dituzte bertaratutako lagunen artean. Horien artean, ba omen ziren gaupasa egin eta aterpean lo pixka bat egin eta gero, indarrak hartu dituztenak goiz-partean. Pozik agertzen ziren mendi taldekoak «bigarren urtea izan da eta sekulako arrakasta izan du aurten ere hitzorduak». Aurten, Zaporeak taldeari emango zaio txokolatearen truke ekarpen bat egin nahi izan dutenen dirua. Elkartasuna ohikoa izan da mendian eta aurten, Aizkorriko txokolateak ku-tsu ere izan du, «200 litro Lacturale enpresak eman zigun eta Betikek 1.000 edalontzi eta denak erabili ditugu», diote tontorrean bai astearte eta baita asteazkenean ere egon diren lagunek.

Adarran ere salda beroa banatu zuten Euskalduna mendi bazkunekoek atzo goizean goiz hasita. Bertaraino mendizale asko eta asko igo ziren lehen eguzki izpiekin batera. Haizeak ez zien denbora asko egoten uzten buzoiaraino igotako lagunei, baina minutu pare bat besterik ez zituzten behar izan Arturo, Jon, Odon eta Julio lagunak 2025a mendian hasi zutela oroitzeko argazkia bistak zoragarriak zirelarik. Gero, salda beroa edan gorputza bere onetara etortzeko eta berriz, Andoain aldera abiatu ziren lau lagunak.

Adarratik bistak onak zirenez, Hernio primeran ikusten zen eta bertara joandakoek ere inguruko mendi tontorrak, itsasoa eta bailaren irudi zoragarriak disfruta-tzeko aukera izan zuten. Horien artean, Euri eta Vanesak Iturriozko bentatik ekin ziotela bideari. Ama alabak Zelatungo Antonioren bordan arrautza eta patata frijituak dastatu zituzten indarrak berreskuratzeko tontorrera igo aurretik. Asmo berdinarekin abiatu ziren San Juan ermitaren ondoko aparkalekutik ere Alaitz eta Xabi bere seme-alaba Xanet eta Marenekin. Eurekin batera, Txomin, Ane, Enea, Telmo eta Alen. Gogo-tsu ekin zioten aldapari baina presa handirik gabe. Hernioko tontorreraino igo zirenak Errezildetik Izaro eta bere ama izan ziren. Bertatik joan ziren, Aran, Enea eta Paule ere.

Aiako Harrian Girizia mendi taldekoek salda beroa eta gozoak banatu zituzten. Goierri kirol elkartekoek Irimon indarrak har-tzeko hamaiketako eskaini zuten. Otsabio aldean, Goikoetxeaundia familia ere pozik beste urte betez tontorrean kabarekin ospatu zutelako urte berria. Orain, urte osoa mendira joateko eta disfrutatzeko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hotza eta haizeari aurre egin zioten mendizaleek