Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Maite Maiora irrifartsu Antzuolako lasterketan. Iosu Juaristi/Facebook

Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan

Denetara, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea Irimotik pasatu eta gero

Lunes, 21 de febrero 2022, 12:45

Irrifartsu iritsi ziren helmugara atzo Antzuolako 8 Miliak lasteketa irabazi eta gero Maite Maiora eta Ibai Larrea. Mendaroarrak 1:19:26 behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta antzuolarrak berriz, 1:02:52. Emakumezkoen podioa Ane Zabala arrasatearrak (1:25:41) eta Irati Larrañaga usurbildarrak (1: ... 26:28) osatu zuten. Gizonezkoetan berriz, Arrasateko Iñigo Alzola (1:03:45) eta Bergarako Beñat Etxabe (1:05:56) izan ziren. Aipatzekoa da, laugarren postuan bi segundutara honen anaia, Jokin Etxabe sailkatu zen.

Publicidad

Denetara irteera puntuan 300 partaidetatik 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilomteroko ibilbidea eta 835 metroko desnibela duen proba. Eguraldi triste eta umela izan arren, giro ezin hobea egon zen eta jarraitzaile ugari hurbildu ziren Irimo ingurura edo ibilbidean zehar zain egon ziren lasterkariak animatzeko.

Bi urte eta gero, bueltan

Aurtengoa gogoz hartu dute berriz antzuolarrek eta mendi lasterkariek Antzuolako 8 Miliak. 2021ean Covid-19ak eragindako egoeragatik bertan behera gelditu zen bederatzigarren edizioa. Hamar eta erdietan abiatuko dira Herriko plazatik korrikalariak ibilbide gogor bati aurre egiteko asmoz. Sailkapenera bistadazo bat botatzea besterik ez dago. Ginozkoeen sailkapenean lehen hamarren artean bederatzi Deba Goiena aldekoak dira.

Gustokoa dute lasteketa, bertarako korrikalariek azken edizioan, 2020koan ere, Beñat Etxabe bergaratarrak irabazi zuen, ordubete, lau minutu eta 40 segundoko denbora eginez. Aurten, Ibai Larreak herritarrak hobetu egin du denbora hori ia bi minututan.

Azken edizioan, emakumezkoetan Ainara Urrutia aretxabaletarra izan zen azkarrena, ordubete, 20 minutu eta 24 segundoren denborarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad