Secciones
Servicios
Destacamos
Emakume bakarra eta 19 gizonezko izango dira larunbat honetan Mariren Kobak Trail-en bigarren edizioa. Abaltzisketako Larraitz auzoan, Txindokiren magalean, dagoen aparkalekuan emango zaio irteera goizeko 07:00etan dute hitzordua eta ordu laurden bat lehenago antolakuntzak mapa bana emango die parte hartzaileei, bertan gutxi gorabeherako ibilbide bat azalduko dena eta pasa beharreko koba guztiak markatuta dituena. Ordura arte, ibilbidea ezezaguna izango dute.
Antolatzaileek garbi dute, «Mariren Kobak Trail abentura bat da, eta orientazioa eta planifikazioak pisu handia izango dute azaroko laugarren larunbatean Euskal Herriko mendietan. Irteera unea baino ordu laurden bat lehenago antolakuntzak mapa bana emango die partehartzaileei gutxi gorabeherako ibilbide bat azalduko dena eta pasa beharreko koba guztiak markatuta dituena. Behin irteera emandakoan parte hartzaileen mugikorrak zigilatuko dira eta bakoitzak nahi duen ibilbidea egin dezake, beti ere koba horietatik pasa eta bertan egongo diren egiaztagiri harriak hartuz gero».
Lasterketak «kirola eta euskal mitologia batzeko eta gure mugetatik haratago zabaltzen laguntzeko». Proba berezia da eta arau berezi batzuk ere baditu, esaterako «derrigorrezko material gixa, parte hartzaile guztiek txorizo, saltxitxoi edo antzekoren bat eraman beharko dute proba guztian gainean zigilaturik eta Mari jainkosaren aurrean elegante agertzeko, alkandora bat eraman beharko dute jantzita. Bigarren edizio honetan, parte-hartzaile guztiek GPS gailu bat eramango dute, antolakuntzak utzita, bakoitza non dagoen jarraitu ahal izateko.Antolakuntzak prestatutako ibilbideak, pasa den ediziokoaren ezberdina denak, esan bezala ez dago hori jarraitu beharrik eta ez da inongo momentutan bidea markatuta egongo, 80 kmko luzera eta 4.700 metroko desnibela du eta 12 ordu baina gutxiagoan burutu beharko da. Ibilbidean zehar 3 gune egongo dira non partehartzaileek kanpoko asistentzia izan dezaketen eta mapan iturri ezberdinak adierazita izango dituzte».
Emakume bakarra izango da irteera puntuan, Uxue Fraile Azpeitia donostiarra besteak beste, (1974). Lasterkari ezaguna da, Euskal Herri mailako hamaika ultren irabazle, Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak, Euskal Herria Mendi Erronka eta baita hemendik kanpo ere hainbat lasterketen podiumetan ikusi izan duguna, UTMB entzutetsua, Transvulcania, Lavaredo Ultrataila, Diagonale des Fous… Gizonen artean, izen ezagunak egongo dira irteera puntuan: Pablo Angulo Angulo (Getxo, 1980) Mariren Kobak Trail lasterketaren lehen edizioaren irabazlea eta 12 ordu horien barruan helmugara iritsi zen parte-hartzaile bakarra.
Txindokiko inguruak ondo ezagutzen dituen Iker Karrera Aranburu ere bertan izango da (Amezketa, 1974). Karrera Euskal Herria Mendi Erronka bezalako lasterketan Euskal Herrian irabazia eta UTMB entzutetsuan bi bigarren postu egindakoa, Tor des Geants irabazitakoa, Transgrancanaria 360en partehartzailea da. Beste eskarmentu handiko lasterkaria Zigor Iturrieta Ruiz (Zornotza, 1974) da, Ultra maratoilari bizkaitarra, Euskal Herrian ezaguna ETBn, euskal telebista publikoan, sukaldaritza programa bat izateagatik. Munduan zehar egiten diren lasterketa askotan parte hartu du Iturrietak: Goierriko Bi Handiak, UTMB, Transgrancanaria, Lavaredo Ultra trail, Cami de Cavalls, Salomon Ultra Pirineu, Hiru Handiak... Genís Zapater (Matadepera, 1991) mendiko eskiatzaile eta mendiko gidari entzutetsua, adibidez, Kilian Jorneten azken abenturan «Alpine Connections» laguntzaile gisa aritu zena bertan izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.