Secciones
Servicios
Destacamos
m. imaz
Viernes, 30 de julio 2021, 18:06
Herritarren joerak eta agintarien nahiak kontrako norabidean joaten dira askotan. Autoen salerosketan horrelako zerbait ari da gertatzen: erakundeek auto zaharrak errepideetatik atera nahi dituzte, eta kutsaitzaileenak diren horien ordez berriak sartu, ahal dela elektrikoak. Herritarrek, baina, momentuz erantzun epela eman diete ordezkapen hori sustatzeko sortu diren laguntzei eta, aldiz, bigarren eskuko auto zaharrak erruz ari dira erosten.
Hori diote behintzat datuek. Ekainean, Jaurlaritzaren 'Renove' plana indarrean zegoela, 2.756 auto berri matrikulatu ziren EAEn, iazko ekainean baino %16,7 gutxiago. Bigarren eskuko ibilgailuen transferentziak, berriz, askoz gehiago izan ziren eremu eta hil berean: 6.256. Aurreko urtekoak baino urriagoak izan ziren ekaineko salmentak, baina erorketa ere txikiagoa izan zen, %7koa.
2021eko lehen seihileko osoari erreparatzen bazaio, ordea, hazkundea nabarmena da, %34koa. Hain zuzen ere, 2021eko urtarriletik ekainera bigarren eskuko 36.093 erosi ziren EAEn, horietako 11.539 Gipuzkoan, Faconauto kontzesionarioen patronalak emandako datuen arabera. Estatu mailan, berriz, aurten bigarren eskuko bi milioi auto salduko dira, pandemiaren aurreko kopuruetara itzulita, %11ko igoerarekin.
Edonola ere, daturik adierazgarriena erosten diren bigarren eskuko autoen urteei buruzkoa da, gehienak zaharrak baitira. Kopuruen igoera, hain zuzen, partikularren erosketetan eta hamar urte baino gehiago dituzten autoetan oinarritzen da, horrelakoak baitira jabez aldatu duten hamar autotik sei. Mota horretako autoen salmenten hazkundea, gainera, batezbestekoaren gainetik egon da lehen seihilekoan, %45,7koa izan baita. Nagusi dira, gainera, gasolinakoen kopurua bikoizten duten dieselak.
Faconautoren ustez ulergarria da joera horri. Batetik, auto berrien matrikulazio-zerga garestitu egin da, eta bestetik familia askoren egoera ekonomikoak txarrera egin du. Horrenbestez, jende gehiagok egin du auto merkeagoen aldeko hautua. Badira, ordea, kasurik gehienetan renting operazioetatik datozen bost urte baino gutxiagoko autoak nahiago dituzten erosleak. Gutxiago dira, baina hazkunde handia izan dute horiek ere, %65ekoa. Beste muturrean daude krisiaren aurretik bigarren eskuko merkatuan nagusi ziren urte batetik beherako autoak. Horien transferentziak, igo beharrean, %26 murriztu dira.
Horrenbestez, auto zahar eta kutsatzaileak baztertzea ez da erraza izango, milaka eta milaka ibilgailu zahar eta kutsatzailek beste bizialdi bat hasi baitute aurten bertan, jabe berrien eskuetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.