Haurtzaro Atletismo taldeko korrikalariak euren entrenatzailearekin.

Amaiur Errazkin Lekuona garaile Lasarteko Nazioarteko 60. Krosean

GOIZARIN

Martes, 13 de enero 2015, 00:09

Urtero modura, Lasarteko Nazioarteko 60. Kros ospe-tsuan parte hartu zuen igandean Haurtzaro Atletismo Taldeak. Euria, haizea, hotza... ez ziren etxean gelditzeko arrazoi nahikoa izan herriko korrikalari gaztetxoentzat eta taldeko hamabi korrikalarik parte hartu zuten. Aipatzekoa izan zen Amaiur Errazkin Lekuonaren garaipena, alebin mailan. Lehengo urtean bigarren postua lortu ondoren, gogotsu atera zen oiartzuar gaztea. Eta, dena esan beharra dago, nahiko erraz irabazi zuen gainera. Ane Etxebeste Sanzberro gaztetxoak ere oso postu polita lortu zuen, laugarren bukatu baitzuen infantil mailan, urte bete zaharragoekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad