GOIZARIN
Martes, 1 de marzo 2016, 01:54
Zuberoako Maskaradak ikustera joango dira aurtengoan Haurtzaro Dantza Taldeko kideak, bertako dantzak eta inauteriak ezagutzera. Heldu den igandean, martxoak 6, Ezpeize (Zuberoa) herrian emango dituzte Maskaradak Sohütako gazteek, goizean barrikadak eta arratsaldean emanaldia egingo dute eta «denaz gozatu ahal izateko egun guztiko ibilaldia egingo dugu», argitu du Araitz Iparragirre arduradunak. «Goizeko 09:30ean irtengo gara Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik eta ilunabarreko 20:30ak aldera iritsiko gara leku berera. Hori dela eta, dantzari bakoitzak bere janaria eta edaria eman beharko du bazkaltzeko eta meriendatzeko, nahi izanez gero» zehaztu du. Bereziki 12-16 urte bitarteko dantzariekin egingo dute bisita, une oro Dantza Taldeko hezitzaileekin batera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.