Errenteria
2025eko Atlantikaldiaren antolaketa abianErrenteria
2025eko Atlantikaldiaren antolaketa abianMartin Sansinenea
errenteria.
Lunes, 31 de marzo 2025, 19:58
Hamabigarren aldiz ospatuko da aurten Atlantikaldia Errenterian. Berriro ere muga geografiko, linguistiko eta sinbolikoak zeharkatuko dituen ibilbide kultural, sentsorial eta artistikoa izango da jaialdia, herritarrak ze-harkaldi bateratu horretan murgiltzera gonbidatuz.
Publicidad
Aukeratutako leloak, 'Zeharkaldiak-Travesías', mugimendu, aurkikuntza eta topaketa espiritu hori jasotzen du, hain zuzen ere, sorkuntza eta aniztasuna espazio berean elkartuz. Zentzu honetan, antolakuntzatik aitortu zuten bezala, «Atlantikaldia ze-harkaldi partekatua izatea nahi dugu, kultura, lurralde eta adierazpide desberdinak lotuko dituen ibilbidea. Proposamen bakoitza aukera bat izango da mugak zeharkatzeko, desberdinarekin topo egiteko eta, hortik, zerbait komuna eraikitzeko».
Horrez gain, leloa migrazio historikoei eta egungoei egindako keinu bat ere badela gaineratu dute. «Artearen eta musikaren bidez, omenaldia egin nahi diegu beren hizkuntzarekin, kontakizunekin, edota tradizioekin gure komunitatea aberastu duten guztiei».
Jaialdia irailaren 18tik 21era burutuko da aurten, Errenteriako gune ezberdinetan. Antolatzaileak jaialdiaren programazio artistikoa osatzen ari dira dagoeneko, eta herritarren proposamenak jasotzeko formulario bat jarri dute eskuragarri. Parte hartu nahi duten pertsona, kolektibo edo kultur eragile guztiek apirilaren 30era arte bidal ditzakete eurek gauzatu ditzaketen edo jaialdian ikusi nahi dituzten ekimenen proposamenak, atlantikaldia.errenteria.eus webgunearen bitartez.
Antolatzaileek jasotako proposamenak baloratuko dituzte, hainbat irizpideren arabera: urtean zehar egiten diren ohiko jardueren errepikapena ez izatea; elementu berritzaileren bat txertatzea; herritarren parte-hartzea sustatzea; eragileen arteko lankidetzaren emaitza izatea; eta kultura-aniztasuna sustatzea. Balorazioa egin ondoren, erakundea harremanetan jarriko da proposamena egin duten eragileekin.
Publicidad
Jaialdi honen azken edizioaren ondorioz, Errenteriak kontzertu eta emozio handiko jardunaldiak bizi izan zituen. Alde horretatik, antolatzaileek nabarmendu izan dutenez, «herritarrek topo egiteko eta elkar ezagutzeko molde berri bat sortu dugu Atlantikaldiarekin. Urte hauetan guztietan zehar jaialdi formatu berri bat eraiki dugu, guztiontzako den jaialdia. Errenterian komunitate ezberdin asko bizi dira elkarrekin eta horiek espazioak konpartitzen ikustea pozgarria da benetan».
Honez gain, publikoaren jarrera nabarmentzekoa da halako jaialdi batean. «Bertaratzen den jendeak Atlantikaldiaz gozatu nahi du, jaialdiaren parte izan nahi du. Antolatzen ditugun hainbat eta hainbat tailerretan argi ikusten da hori baina ez horietan bakarrik. Musika kontzertuetan ere, publikoak parte-hartzaile aktibo izan nahi du, abestu, dantzatu», adierazi zuten antolatzaileek azken edizioaren balantzea egiterakoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.