Errenteria
Beste bi literatura sari lortu ditu Iñigo LegorburukSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Beste bi literatura sari lortu ditu Iñigo LegorburukSan Sebastian bezperako igandean, lanpetua ibili zen Iñigo Legorburu, bi sari lortu baitzituen literaturaren bi genero ezberdinetan. Bertso-paperak eta narratiba.
Alde batetik, Mungiako XXVII. San Antontxu bertso-paper lehiaketan, bigarren saria lortu zuen 'Sexilioa, euskal lihoa' bertso-sortarengatik. 'Itziarren semea' doinuan abesteko sortua eta hamabi bertsok osatzen dutelarik sorta, Legorbururen hitzetan «orain gutxi arte apenas hitz egiten zen beste euskal gatazka bat izan dut hizpide: Euren sexualitate, identitate edo gorputzengatik herri txikietatik hiri handietara alde egin behar izan duten pertsona haiei buruz aritu naiz. Haiek ere militantzia, erbestea eta sasia ezagutu dute eta euren bizitzetako harremanak oso baldintzatuak ikusi dituzte».
Mungiako lehiaketa 1998. urtean sortu bazen ere, egileak atzera begirakoa eginez dio «2008tik hasi nintzen parte hartzen Euskal Herria mailan klasiko bat den lehiaketa honetan eta lau aldiz irabazteaz gain, hainbat bigarren eta hirugarren postu lortu ditut urte guzti hauetan. Aurtengoarekin ere, oso pozik nago, bai gaitegia zein edukiengatik, uste dudalako mezu potenteteak daudela tartean».
Irabazlea Elizondoko Xabi Maia nafarra suertatu zen 300 euro eta garaikurra eskuratuz eta hirugarren, Gatikako Iker Elortegik egin zuen 100 euro lortuz. Legorburuk 200 euro eskuratu zituen eta helduetan hamahiru lan aurkeztu diren edizio honetan, Mungiako Taket bertso-eskolako kideak aritu ziren epaile lanetan. Bertso-paper lehiaketako sarien aurretik, bertso saioa egon zen eta bertan, Alaia Martin, Unai Iturriaga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aitor Esteban aritu ziren maisuki kantuan.
Bestalde, Arabako Oion herrian, 'Mundu paraleloak' lanak eman dio garaipena Legorbururi. Gaitzat, bi emakumeren arteko sororitate zein ahizpatasun ariketek euren bizitzetan eragingo dituen onurak ditu hizpide, ordura arte elkarrengandik fisikoki hain gertu baina bakoitza bere errealitatean bizi izan diren bi adinekoen eskutik. Sari gisara 120 euro eta diploma lortu ditu Legorburuk eta bigarrenez nagusitu da 2021.urtean ere irabazle atera ostean lehiaketa berean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.